2025/03/24

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren, joan den ostiralean hasi da korritzen Nafarroako Gobernuaren, beste herrialde edo autonomia erkidego batzuetan dauden nafar etxe edo elkarteei zein Nafarroan dauden beste erkidegotako etxeei zuzendutako 2025eko dirulaguntzen hiru deialdirako epea, guztira 152.000 euro banaturik, eskabideak aurkezteko azken eguna apirilaren 22a dutela.
Gehiago irakurri...
2025/03/21

Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol (FCEN) jaialdiak 24. urtez euskal zinemaren programazio zabala eskainiko du. Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloan euskal ekoizpen nabarmenak eta euskal zinemagile erreferenteen lanak ikusi ahal izango dira. Zinemaldia gaur ostiralean bertan hasiko da eta martxoaren 29ra arte luzatuko, 17 produkzio ikusgai: 9 luzemetraia, Kimuak programako 7 lan eta minisail bat. ...
Gehiago irakurri...
2025/03/21

Lau urterako plan bat da eta euskara eta euskal kultur sormena 321 milioi pertsona biltzen dituen mundu frantses hiztunera hurbiltzea du helburu. Asmoa, aliantzak gauzatzea da erakunde, kultur eragile eta elkarte profesionalekin, globalizatuz euskara eta euskal kultura sustatuz frankofoniaren unibertsoa osatzen duten hizkuntza eta nortasun anitzekin elkarrizketan. Orain arte Etxepareren proiektuek harremanak ...
Gehiago irakurri...
2025/03/20

Hirurehun bat lagun bildu ziren joan den larunbatean, martxoaren 15ean, Tresses-en —Gironda departamentuan, Bordele ondoan— bertako Reflet’ aretoan Bordeleko 'Etxekoak' abesbatzaren 30 urtebetetzea ospatzeko antolatutako ikuskizunera. Oholtza gainean, Etxekoak-eko anfitrioiekin batera, kantari aritu zen Bordaleko Euskal Etxeko 'Bestalariak' korala eta, ...
Gehiago irakurri...
2025/03/20

Bere azpiegituragatik, Macachín herriko bizitza sozialean duen zentralitateagatik, edo Hego Konoko euskal komunitatean ere duen erreferentzialtasunagatik, Unión Vasca - Euzko Alkartasuna Elkartea Argentinako euskal etxe enblematikoenetako bat da. Iaz 65 urte bete zituen, eta ederki ospatu ere, aisialdi eta kirol jarduera asteburu oso batekin. Baina ospakizuna eta zoriona erabatekoa izan ...
Gehiago irakurri...
2025/03/19

2019an bildu ziren Tomas Lizarazu (ahotsa) Xabier Arrieta (perkutsioa), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Elba Azpillaga (tekatuak) Bulego pop taldea sortzeko. Oso denbora gutxitan izugarrizko arrakasta lortu zuen talde azkoitiarrak, besteak beste, ‘Kantu bat’, ‘Bueltan da’ edo ‘Zure begi horiek’ abestiei esker. Iaz, gainera, euren karreran mugarri izan den proposamen bat ...
Gehiago irakurri...
2025/03/19

Azkenik, eguraldi ona lagun, Ayacuchoko Txahalaren Jai Nazionalaren 51. edizioa zeharo arrakastatsua izan da. Urtero bezala, igandetik igandera, programako parte izan ditu herri-kantu lehiaketak, abilezia kreolearen erakustaldiak, karrozen desfilea, txahalen erakusketak eta festa handi batez gozatu ahal izan duten hamaika bisitari, eta "Patio de Tierra"n Argentinako musika herrikoiko artista ospetsuek ...
Gehiago irakurri...
2025/03/18

Online segitu ahal izango da datorren larunbatean San Frantziskoko Gure Euskal Etxetik, bertako Johnny Curutchet-en omenez Euskal Herriko eta bertako bertsolariak partaide egingo den NABO Bertso Saioa. Gogora dezagun pandemia ondotik urtero sasoi eta leku honetan egin den NABO Bertso Saioan beti hartu izan zuela parte Johnny Curutchet bertsolari sanfrantziskotarrak, osasun aldetik gorabeheratsu ibilita ere. ...
Gehiago irakurri...
2025/03/18

Mahai-ingurua eskainiko du online ostegunean Bilbotik Sabino Arana Fundazioak Caracasko Eusko Etxea egun dagoen El Paraiso auzoan zabaltzearen 75. urteurrenaren karietara. Ekitaldia Fundazioaren Bilboko egoitzan egingo da 19:00etatik aurrera (14:00ak Caracasen), baina Diasporako lagunek edo hala nahi duten guztiek online ere segitu ahal izango dute Youtuben, streaming bidez. Horretarako, aski izango dute ...
Gehiago irakurri...
2025/03/18

Ia berrogeita hamar lagun hurbildu ziren “Musa Maison”eko patiora, Puerto Madryngo Euskal Etxeko kideek euren Euskal Erakustaldia egiteko aukeratutako etxera. Martxoaren 9an, igandean, Patagoniako hirian ospatu zen ekitaldiaren bigarren edizioari "Liliana Martin" izena jarri zioten, bertako Etorritakoengatik euskal etxearen sustatzaile konprometitua izan zenari omenez. Doako sarrerarekin, ...
Gehiago irakurri...