euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak 2020-24 Gobernu Programa helarazi dio Legebiltzarrari: ikus zer planak dituen Diasporarentzat

2020/10/15

Lehendakaritzapean Gorka Alvarez Aranburu buru duen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak garatzen ditu Jaurlaritzan Diasporarekiko harremanak Eusko Jaurlaritzak astearteko Gobernu Kontseiluan aurkeztu zuen 2020-2024rako Gobernu Programa eta ondoren Legebiltzarrari helarazi zion. "Euskadi martxan" izenburupean, XII. Legegintzaldirako Gobernu Programak 131 orrialde dauzka eta Gobernuaren jarduera gidatuko duten printzipio, ardatz, herri-helburu, jarduketa-arlo eta konpromiso programatiko eta ekinbideak zehazten ditu, hauexek direla ...

Gehiago irakurri...


Macachingo EEak musuko pertsonalizatuak oparitu dizkie bere dantzariei: maskara izango ote 2021eko Euskal Asteko ikurra?

2020/10/15

Macachingo Euskal Etxeak bere dantzarientzat egindako euskal maskarak Dantzari Eguna ospatzeko, lauburu berde, gorri eta zuriak, eta Dantza Taldearen izena –Gure Ametza (sic)– biltzen dituen maskara bana oparitu zien Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak bere dantzariei. Ospakizuna entsegu egunetan izan zen –txikiek, ertainek eta helduek egun ezberdinetan entseatzen dute– euskal etxea bueltatua baita bere ohiko ekimenetara.

Gehiago irakurri...


Munduko Euskal Etxeek eta Euskara Irakurletzek "Kutsidazu bidea, Ixabel" musikala ikusi ahal izango dute bihar Bilbotik

2020/10/14

Munduko hainbat eta hainbat Euskal Etxetan eta bertako euskara klaseetan, askotan behin baino gehiagotan pantailaratutako "Kutsidazu bidea Ixabel" filmaren bertsio musikala, Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da ostegun iluntze honetan, 19:30etan, eta streaming bidez ikusi ahal izango dute, zuzenean, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, munduko Euskal Etxeetan eta hainbat unibertsitatetako ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Nafar Etxeak urriaren 31eraino luzatu du "125. Urteurrena" Literatur Lehiaketara aurkezteko epea

2020/10/14

Buenos Airesko Nafar Etxearen 125. Urteurreneko Literatur Lehiaketa Azaroaren 3an beteko ditu 125 urte Buenos Airesko Nafar Etxeak; osasun egoera dela-eta bilera jendetsuak debekatuta, ospakizuna ez da urte hasieran pentsatzen zen bezala egin ahal izango; hala ere Elkartetik jakinarazi zaio EuskalKultura-eus-i saiatuko direla deialdi birtual gisa behintzat ospatzen. Halaber, Urteurreneko programako parte den Ipuin Laburren Lehiaketa aurrera doala konfirmatu ...

Gehiago irakurri...


Bizi dugun Covid garaian sukaldari gazteek hartu dute lekukoa San Nicolaseko Euskal Etxeko proiektu solidarioetan

2020/10/14

San Nicolaseko Euskal Etxeko sukaldari gazteak paella prestatzen, maskarila eta distantzia errespetatzen Ia 20 urte daramatza San Nicolaseko Euzkal Etxeak ‘Etxe Nasaia’ (sic) programa garatzen. Programaren baitan hilean behin hiriko eskola bateko neska-mutilak Euskal Etxera joaten dira bazkaltzera. Ekintzak bi helburu argi ditu: gizarteko sektore ahulenei laguntzea eta aldi berean Euskal Etxearen eta komunitatearen arteko loturak estutzea.

Gehiago irakurri...


2020-21 ikasturtean Euskal Etxeetan euskara irakasteko dirulaguntza deialdia argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak

2020/10/13

Euskal Etxeeen eta euren federazioen eskutik ematen diren euskara klaseak dirulaguntzen ditu Etxepare Euskal Institutuaren Deialdiak Joan den ostiralean argitaratu zuen EHAA buletin ofizialak Etxepare Euskal Institutuaren (EEI) zuzendariaren irailaren 1eko Ebazpena, 2020ko urritik 2021eko irailera bitartean emandako euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko deialdiarekin. Deialdiak 242.000 euroko zuzkidura dauka orotara, horietatik 62.000 euro urri-abenduko epeari dagokiona, eta beste 180.000 euro urtarril-irailekoari. ...

Gehiago irakurri...


Donostia izango da 2021ean AEMI, Europako Migrazio Erakundeen Elkartearen Urteroko 30. Konferentziaren egoitza

2020/10/13

Itziar Arrazola eta Izaskun Querejeta euskal hizlari AEMIren 2018ko Bilkuran, Poloniako Gdynia-n (argazkia BO) AEMI (Association of European Migration Institutions edo Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) du izena Europako (eta munduko, Europakoak ez diren kideak ere baditu-eta) hainbat herrialdetan migrazioen gaiaz arduratzen diren erakundeak biltzen dituen elkarteak. Elkarte horretako kide da 2007az geroztik Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bitartez, egun Gorka Alvarez ...

Gehiago irakurri...


Toti Martínez de Lezea arabar idazlea Mitologiaz solastu zen Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Ikastetxeko ikasleekin

2020/10/13

Toti Martínez de Lezea Euskal Echea-ko ikasleekin hizketan Bertako Euskara eta Euskal Kultura Departamentuak gonbidaturik Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Ikastetxeko ikasleekin ‘elkartu zen’ Toti Martínez de Lezea Euskal Herritik, Zoom plataformaren bidez. Bigarren mailako taldeekin, Euskal Mitologiaren unitateko gaiak jorratu zituzten hizlariak eta gazteek. Lehenengo mailan, berriz, jolas moduko ekintza bat egiteaz gain, hainbat ipuin ...

Gehiago irakurri...


AikoEskola.eus, lehenengo Dantza Tradizional Online Eskola abiatzear: nonahitik ikas ditzakezu euskal dantzak

2020/10/09

"Hasi dantzan! Proba ezazu 15 egun doan!", gonbidatzen dute AIKO Taldeko eta Eskolako lagunek 15 urte dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta hedapenean buru-belarri aritu ondoren, AIKO Taldea ez dago pandemiaren ondorioz bere jarduera eteteko prest. Zorroztasun eta gizarte erantzukizun irizpideak jarraituz eta osasun agintariek emandako aholkuak betez, 2020-21 ikasturteko aurrez aurreko klaseak eten egin ditu aldi baterako, baina, aldi berean, AIKO Eskola jarri du martxan, euskal dantza ...

Gehiago irakurri...


Aissa Intxausti Lekeitiotik eta Dylan Inglis Bristoldik elkarrekin arituko dira bertsotan asteburu honetan ETBn

2020/10/09

Dylan Inglis, Alissa Intxausti eta Eider Perez asteburu honetan ETBk emitituko duen Hitzetik Hortzera saioan Pantaila bidezko bertso-eskola da ikusiko duguna: Aissa Intxaustik Lekeitiotik botatako bertsoei Dylan Inglisek erantzungo die Ingalaterratik. Eta ezohiko bertso-eskola honetaz gain, plazakoa ere erakutsiko dute, astero bezala, asteburu honetan, ETBk Eider Perez aurkezle bertsolaritzari eskaintzen dion Hitzetik Hortzera saioan, Bertsolari Elkartetik adierazi denez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia