euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘San Juan Adentro’ YouTube kanalak San Juango lurra zapaldu zuen lehenengo euskaldunaren istorioa biltzen du

2020/10/22

San Juan probintziaren lurra zapaldu zuen lehenengo euskal herritarrari buruz hitz egiteb du Eduardo Ochoak bere bideoan ‘San Juan Adentro’ izeneko YouTube kanala Andeetako San Juan probintzia argentinarraren gobernu proiektu baten barruan sortu zuen San Juango Eusko Etxeko erreferente den Eduardo Ochoak. Kanalak "etxeko bideoak" biltzen ditu eta helburua Cuyo eskualdean oso ezagunak ez diren paisaiak eta ibilbideak ezagutaraztea da.

Gehiago irakurri...


Kepa Etchandyren 'Gaucho Basko'ren frantses bertsioa datorren astelehenean ikusgai telebistaz eta internetez

2020/10/21

"Gaucho Basko" filmeko irudi bat. Kepa Etchandy eta Mikel Ezkerro Laurak Bat Euskal Etxeko Gernikako Arbolaren kristalkiaren ondoan 'Gaucho Basko' filmak bidaia bat kontatzen du: Kepa Etchandy argazkilari baionarrak Argentinara bere familiaren arrastoen bila egindakoa. Dokumentala datorren astelehenean, urriaren 26an, gaueko 23:25etan estreinatuko du telebistan France 3 Nouvelle Aquitaine kateak. Frantsesezko bertsioa hau hilabete osoan ikusi ahal izango da kate horren. Iparraldeko Kanaldude euskal kanaletik, ...

Gehiago irakurri...


Pergaminoko EEak era hibridoan ospatuko du bere 69. urteurrena: saio birtualak eta aurrez aurreko janari salmenta

2020/10/21

Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak bere 69. urteurrena ospatuko du Bere 69. urteurrena ospatuko du datorren larunbatean Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak, goizeko 11etatik aurrera eta ‘hibridoa’ izenpean gero eta arruntagoa egiten ari den moduan. Alegia, goizean hainbat eduki igoko ditu bere sare sozialetara eta iluntzean janari salmenta egingo du bere egoitzan bertan.

Gehiago irakurri...


Boiseko Euskal Museo eta Ikastolaren online enkantea: datorren igandera arte parte hartu eta lagun dezakezu

2020/10/20

Enkanteak iganderaino iraungo du: 5.870 bildu ditu orain arte, helbu dituen 20.000 dolarretatik. Oraindik garaiz zaude parte hartu eta laguntzeko Esan beharrik ez dago munduak bizi duen Covid-19aren egoerak bazter guztiak ukitu eta, besteak beste, kolpe ekonomiko nabariak eragin dituela hainbat elkartetan, bai ekitaldi eta proiektuak aldatu/murriztuta edo zuzenean bertan behera utzi behar izan direlako; eta askotan aldi berean, diru-sarreretan ere, elkartu ezinak diru-iturriak erabat ezabatu edo amildu dituela. Horren aurrean, munduko euskal ...

Gehiago irakurri...


Eusketxek EH, Peru, Uruguai, Argentinako lagunekin hasi du online tailerra Euskal Mitologiaz: zatoz, astelehenean berriz!

2020/10/20

Euskal Mitologiari buruzko Irakurmen Tailerra Buenos Airesko Eusketxe-Euskal Kultur Etxea antolatzaile ‘Euskal mitologiaren imajinarioa’ izenburuko Irakumen Tailerra Luis Maria Etcheverry doktore irakaslearen ardurapean dago eta astean behin izango da, hilabetez. Ekimenaren oinarria irakurketa partekatua da, “uste baitugu irakurketa partekatuak testuen mundua eta gure mundu eta bizipenak hurbiltzen dituela”, azaldu digu irakasleak; programak hainbat gai jorratuko ditu, tartean akelarrea, ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak bideo berri bat plazaratu du euskal kultura nazioartean zabaltzen egiten duen lana azalduz

2020/10/19

Bideo ikusgarri dinamiko koloretsua da, erritmo bizian Etxepare Euskal Institutuak lantzen dituen alorra aurkezturik Sortu zenetik 2007an, Euskal Herriko kultura ondareari nazioartean gainerako hizkuntza eta kulturen artean merezi duen lekua ematearren dihardu Etxepare Euskal Institutuak, ez bakarrik baina bereziki euskaraz sortzen denari, arte eta diziplinak oro eremu, literatura, musika eta zinematik hasi eta dantza, arkitektura, pintura-eta tartean, euskal sortzaileei eta euren obrei bideak erraztuz mundura ...

Gehiago irakurri...


Llavallolgo Euskal Echea-ren ohiko Euskal Jaia ‘Ostera Birtuala' bihurtu da aurten; animatu eta bidaiatu etxetik!

2020/10/19

2020an Euskal Echea Ikastetxearen Euskal Festa 'Bidaia Birtual' bihurtu da Berezia da urtero urria Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxen, urrian antolatzen baitu urtero bere Euskal Jai handia, eskola jaia. Hitzordua jendetsua ezezik, Argentinako euskal gizataldearen jendetsuenetako bat izaten da –lau mila lagun ere bildu izan ditu ikasleen eta publikoaren artean– eta seguruenik urtero egiten diren ekitaldietan Diaspora osoko azpimarragarrienetakoa izango da, aukera paregabea ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetako Fisikarien Elkarteak bere 2020 Fellow sari bat eman dio Blas Uberuaga fisikari euskal amerikarrari

2020/10/16

Fellow sari hau fisikariek euren kolega fisikariei ematen dieten aintzatespena da Ikerketa, berrikuntza, fisika aplikatzea zientzia eta teknologiari edota irakaskuntza alorretan eginiko ekarpen bikainengatik saritzen du urtero American Physical Society (APS, AEBetako Fisikarien Elkartea) erakundeak bere Fellow sariekin. Aurten Los Alamosko Laboratorio Nazionaleko (LANL) sei ikertzaile nabarmendu ditu, Luis Chacón, Andrea Favalli, Ralph Menikoff, Andrea ...

Gehiago irakurri...


'Gernikako Arbolari’ poema epaimahaiaren aipua Chivilcoyko Beti Aurrera eta SADE idazle elkartearen literatur lehiaketan

2020/10/16

Chivilcoyko 'Arbol de Guernica' literatura lehiaketa Beti Aurrera Euskal Etxeak eta Chivilcoyko SADE-Idazleen Argentinar Elkarteak urtero antolatzen duten 'Gernikako Arbola' Literatura Lehiaketa bere bederatzigarren ediziora iritsi da aurten. Pandemia gorabehera, arazorik gabe burutu ahal izan zen eta Argentina osoko idazleek hartu zuten parte. Abenduaren 13an egingo zuten sari-emanaldia, ordea, bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek eta ...

Gehiago irakurri...


Azken Agurra Euskal Etxearen aurrean ikasle eta lagunek emana Covid-19z hildako Marta Invernoz euskara irakasleari

2020/10/16

Euskal Etxe aurrean, banderak haga erdian Gernika Plazatxoan Marta Invernozi azken agurra emateko Covid-19ak eragindako neumonia latz baten ondorioz Beti Aurrera Euskal Etxeko lehenengo euskara irakaslea izan zen Marta Invernoz hil zen urriaren 6an. Osasun neurriak direla eta hiletarik ez zen egin, baina hil-autoa Euskal Etxearen aurrean dagoen Gernika Plazatxoan gelditu zen. Bertara bildu ziren hainbat lagun, kultur erreferente handia ere izan zen irakasleari azken agur hunkitua emateko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia