euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argiak Adelaide Darraspe elkarrizketatu du: egun Martxuka ostatuko buru eta aktore, eta Quebeceko EEko buru ohia

2020/10/27

Adelaide Darraspe Donibane Lohizunen Martxuka artisau-lanen saltoki eta ostatuan (arg. Irantzu Pastor)

"Hemen sartzen denak, badaki zer babesten ari den", esan dio Argia astekariari Donibane Lohizuneko tren geltoki aurreko Martxuka ostatu eta artisau-lanen saltokiko sortzaile den Adelaide Darraspek. Berez urruñarra, sorterrian bertan hasi zuen proiektu hau Adelaidek. Eta lehenago Quebec-en bizi izan zen, Montrealeko Euskal Etxeko lehendakari ere izan zelarik. Aurten, Eugéne Green-en 'Atarrabi eta Mikelats' filman aktore ere ikusi dugu, Mari jainkosa gisa. Diasporan dituen lagun ugariek berari buruz jakin nahi izango dutelakoan, hona Aitziber Zapirainek Argian egin dion elkarrizketa.

Gehiago irakurri...


Joseba Gotzon kantariak Urrundik bideoklipa aurkeztu du, Diasporako lagunen irudi eta ahotsez: entzun/ikus hemen

2020/10/27

Joseba Gotzonek 2021erako atzeratu du aurkezpen bira, bisitatzeko asmotan Txile, Argentina, Mexiko, Kuba, Brasil, Kolonbia eta Katalunia Hemen bertan zenbaitetan aipatu izan dugunez, Diasporari eskaini dio bere azken lana, Urrundik izenpean, Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak. Bizi dugun pandemia egoerak aurkezpen-bira gibelerazi badio ere --2021erako iragarri du-- gaur kaleratu du bideoklipa. Bertan kantan parte hartu duten diasporako kideak ere ikus eta entzun daitezke kantari, zortzigarren probintziari dagozkion hainbat irudirekin. ...

Gehiago irakurri...


Marcos Tedin argentinarrak euskarazko bideo saria irabazi du: “Harro nago lagunak euskaraz mintzatzen ikusteaz”

2020/10/27

‘Nire Aitzakia’ bidearen zati bat Hamaika Telebistaren ‘Hamaika-klik’ lehiaketaren helburua argia da: “Sarean eta formatu digitalean diharduten gazteek ikus-entzunezkoak euskaraz sortu, ekoitzi eta kontsumi ditzaten sustatzea». Deialdiak Euskal Herriaren muga geografikoak gainditu ditu eta laburmetraien kategoriako lehenengo saria Argentinara etorri da, Marcos Tedin gazteak egindako ‘Nire Aitzakia’ ...

Gehiago irakurri...


Blogak: Pedro Oiarzabalek Diaspora partaide aktibo lukeen euskal lan-plan baten garrantzia azpimarratzen du

2020/10/26

Bere blogaren sarrera berri batekin datorkigu Pedro Oiarzabal ikertzaile eta diaspora aditua, pandemiak erabat baldintzatuta bizi dugun kinka eta agertoki zinez berri eta ezezagun honek ekarri digun panoramari euskal diasporaren ikuspuntutik begiratua emanez. Orain arte ezagutu ditugun krisiekin parekorik ez duen egungo egoeran, Urkullu lehendakariak berak esan eta hartutako konpromisoak eta Jaurlaritzak ...

Gehiago irakurri...


Maria Jose Olaziregiren eskutik eta asteasuarraren obraz gaur hasiko da New Yorkeko CUNYn 2020ko Atxaga Mintegia

2020/10/26

Mari Jose Olaziregi

Aurten hamar urte bete ditu Bernardo Atxaga katedrak New Yorkeko CUNY unibertsitatean. Karia horretara, Etxepare Euskal Institutuak sortutako lehenbizikoa den hau, idazle asteasuarraren obrari buruzkoa izango da aurten, “Bernardo Atxagaren sormen literarioa: memoria eta idazketa” izenpean, eta gaur bertan hasita Mari Jose Olaziregik emango du mintegia. Olaziregi Euskal Filologian doktorea da eta euskal literaturako irakaslea EHUren Euskal Ikasketak sailean.

Gehiago irakurri...


Badator ‘Euskaraldia’ 2020, Diasporatik ere parte hartzeko aukerarekin; eman izena azaroaren 20a baino lehen

2020/10/26

2020ko Euskaraldia, "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" Euskara ulertzen dutenen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da 'Euskaraldia', euskara ulertu edo zerbait mintzatu baina inertziak edo dena delakoak medio ezagutza hori gauzatzen edo praktikatzen ez dutenei aukera ematearren aktibatu eta erabil dezaten. 2018an izan zuen lehenengo edizioa eta arrakastak bultzaturik aurten ere egingo da, proposamen luzeago batean eta lagun gehiagorengana ...

Gehiago irakurri...


Frantzisko Aita Santuak Celestino Aós nafarra, orain arte Santiagoko Artzapezpiku zena izendatu du Txileko Kardinala

2020/10/26

Felipe Arizmendi mexikarra eta Celestino Aós Txileko nafarra kardinal izendatu ditu Frantzisko Aita Santuak (argakiak Berri Agentzia Katolikoa eta Vatikanoak atzo jakinarazi zuenez, Frantzisko Aita Santuak Celestino Aós Braco (Artaitz, Nafarroa, 1945) hautatu du Txileko hurrengo Kardinala izateko. Orain arte Santiagoko Artzapezpiku zena azaroaren 28an bilakatuko da kardinal Vatikanoan egingo den ekitaldi batean. Celestino Aos kaputxinoa da eta graduduna sikologian. 1968an apeztu zuen Pingliang-eko apezpiku Ignacio Larrañagak. Bere ...

Gehiago irakurri...


John Ochandorena motorzale euskal-kaliforniarra Harley berezi baten jabe bihur daiteke, zeure esku dago laguntzea

2020/10/23

Paul Tetul profesionak berarentzat propio eraikitako Harley bat da saria; ze gairekin? Johnek ikurrina eta euskal armarria hautatu ditu John Ochandorena --jende askorentzat Johnny O (ioni ou ahoskatua)-- Harley motorzale euskal-kaliforniar bat da. Eta harleyzale on guztiak bezala, gorputza tatuajez beterik dauka; bere kasuan, berezitasunetako bat, tatuaje handi eta koloretsu horiek Euskal Herriari eta euskal gauzei lotuak izatea da. Bere burua "Basque" gisa definitzen duen John aurkeztu egin da Dream Chopper-en, saria berarentzat ...

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxea ateak berrirekitzeko egokitze lanetan ari da; bilera egin du aste honetan Gorka Alvarezekin

2020/10/23

Bileraren bi aldeak, Lehendakaritzan eta Caracasko Euskal Etxean (argazkiak Eusko Jaurlaritza) Asteazkenean elkartu birtualki elkartu dira Caracaseko Eusko Etxeko lehendakari Ibane Azpiritxaga eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, lan-bilera telematiko batean. Elkarretaratzean, besteak beste, venezuelar hiriburuko euskal etxea prestatzen ari den proposamenez eta martxotik hona garatzen ari den zenbait proiekturi buruz hitz egin zuten

Gehiago irakurri...


Txile: Santiagoko Euzko Etxea pixkanaka ari da presentzialki ekimenean sartzen, Amalur jatetxearen terraza, pilota...

2020/10/22

Berriketari buletinak azaltzen duenez, Txileko Santiagoko Euzko Etxeko Amalur jatetxeak ateak zabaldu ditu pandemiaren fase berrian Bere 113. zenbakira iritsi da Txileko 'Berriketari' buletina eta bere zuzendari Ignacio Bastarricak --aldi berean Euzko Etxeko lehendakari denak-- eta honen emazte María Angélica Carrasco Verak, buletineko editore legez, azken bi hilabeteotan euren euskal komunitatean agitu diren gertaera eta ekitaldien laburpena dakargute. Besteak beste, aipatzen dute Covid-19ari dagokionez ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia