euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mallorcako Euskal Etxeak hitzaldiak eman ditu eskoletan euskara eta euskal kultura aurkeztuz, Txoria txori kantatuz

2020/11/03

Mallorcako Euskal Etxea prestatzen ari den hurrengo ekitaldi publikoa ENE eta Nafarroaren Egunekoa da, azaroaren 29an Hala heldu zaizkion eskabideei erantzunez, Mallorcako Artea Euskal Etxeak hitzaldiak eskaini ditu Palmako eskoletan Euskal Herria, euskaldunak eta euskal kultura aurkeztuz. Ikasle gehienentzat lehenengo kontaktu hurbila izan da euskal errealitatearekin, baita Mallorcako Euskal Etxeak ongi islatzen duen euskal diasporaren errealitatearekin ere. Hitzaldiak EEko kide den Aingeru Merlok gauzatu ditu, oinarrizko hainbat ...

Gehiago irakurri...


2020ko Euskal Astea: Macachín “piloteo birtuala” ari da prestatzen eta ez du baztertzen kale-topaketa apal bat egitea

2020/11/03

2015eko Macachingo Euskal Astearen irudia Egoera normal batean, egun hauetan, azaroaren 16tik 23ra Macachínen egitekoa zen Argentinako Euskal Aste Nazionalaren behin betiko programa argitaratuko genukeen. Pandemiaren ondorioz, ordea, ez dugu ez programarik ezta jairik ere izango; ez behintzat normalean izaten den bezala. Izan ere, jaia 2021era pasatu ondoren, alternatiba bat ari da prestatzen festaren antolatzailea izango zen Euzko ...

Gehiago irakurri...


Cecilia Corcuera Berasategui: Bigarren Mundu Gerran AEBetako Armadan izena eman zuen lehenengo euskal emakumea

2020/11/02

Arabako Araia-Maeztun jaio zen Cecilia Corcuera Berasategui 1916an Sancho de Beurko Elkarteak Bigarren Mundu Gerran (BGM) Ameriketako Estatu Batuetako Armadan militar aritu zen Euskal Herrian jaiotako lehenengo emakumearen izena jakinarazi du. Bere ikerketen ondorio lortu ahal izan duen emaitza da: Cecilia Corcuera Berasategui Arabako Araia-Maeztun jaio zen 1916an.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Nafar Etxeak sukaldaritza eskaintza eta kultur enbaxadoreak izango ditu hiriko 36. Gizataldeen Jaialdian

2020/11/02

2020ko Rosarioko Gizataldeen Topaketa Rosarioko Gizataldeen Topaketaren 36. edizioa datorren ostiralean abiatuko da hiri santafatarrean, eta azaroaren 6tik 8ra eta 13tik 15era gauzatuko da eta izaera hibridoa izango du, esan nahi baita programa ofizialeko ekitaldi batzuk aurrez aurre garatuko ditu eta beste batzuk sare sozialetan. Nafar Etxeak bietan hartuko du parte.

Gehiago irakurri...


Parana, Argentina: aurrez aurreko dantza eta antzerki tailerrak azaro honetan bertan itzul daitezke Urrundik-era

2020/11/02

Urrundik Elkarteak antolatutako Xake Txapelketak Osasun egoerak larria segitzen badu ere, hurbil dagoen udari begira neurri batzuk irekitzen ari da Parana hiriko gobernua. Baldintza berri hauetan, egoitza irekitzeko aukera ikusten ari dira Urrundik Euskal Elkarteko lagunak ekintza jakin batzuekin –dantza eta antzerki tailerrak– hasteko. “Beti ere ezinbesteko ziurtasun protokoloa zorrotz jarraituz” azpimarratu digute ...

Gehiago irakurri...


Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzen lan egin nahi? Etxepare Euskal Institutuak aukera ematen dizu

2020/10/30

Tabakalera eraikina Donostian, bere baitan dauka egoitza Etxepare Euskal Institutuak Etxepare Euskal Institutuak deialdia plazaratu du komunikazio teknikari laguntzaile bila. Hautagaitzak aurkezteko epea abenduaren 4an bukatuko da eta sei hilabeteko praktiketako lan-kontratua eskaintzen da, gehienez ere 2 urtera arte luzatzeko aukerarekin. Komunikazio unibertsitateko gradua eskatzen da eta euskara eta gaztelania menperatzea, baita ingeleseko maila altua ere, sare sozialetan eroso mugitzeko ...

Gehiago irakurri...


Kolonbiako natur eremu estonagarri batean euskal jatorriko Juana Perea ekile ekologista erail dute, balaz buruan

2020/10/30

Juana Perea Plataren irudiak bere sare sozialetatik atereak. ChocoAventura enpresa zeraman eta hotel iraunkor bat hasia zen eraikitzen. GB Juana Maria Perea Plata, Eusko Jaurlaritzak Kolonbian 1945an izan zuen lehenengo delegatu Andres Perea Gallagaren biloba zen eta ingurumen arloko buruzagi ziharduen, Ekoturismo hotel bat eta turismo iraunkor ekimenak sustatzen zituen Termales-en (Nuqui-n, Chocó departamentuan) eta Tribugako portua eraikitzearen kontrako borrokan nabarmendu izan zen. Buruzagi sozial eta ...

Gehiago irakurri...


La Pampa: Macachingo Euzko Alkartasuna Artxibo Historiko bat eta Euskal Etorkinen Monumentua ari da prestatzen

2020/10/29

Macachingo Euskal Etxearen ‘Euskal Sustraiak: En busca de raíces vascas’ proiektua Euskal etxe panpatarrak proiektu berri bati ekin dio ekainean. Euskal jatorrizko jendearen informazioa biltzeko helburua duen ‘Euskal Sustraiak: En busca de raíces vascas’ ekimenak bi pauso ditu. Alde batetik Macachinera eta bere ingurura (Alpachiri, Rolón, Anchorena, Miguel Riglos eta Doblas herrietara) iritsi ziren Euskal Herriko immigrante guztien datuak biltzea Artxibo Historiko bat ...

Gehiago irakurri...


Karmelo C. Iribarren donostiarraren poema-liburu baten ingeles bertsioak sari prestigiotsua lortu du Erresuma Batuan

2020/10/28

Poems the wind blew in: Karmelo C. Iribarren idazle, Lawrence Schimel-ek itzulia, Riya Chowdhury-k ilustratua, Emma Press-ek argitaratua Karmelo C. Iribarren poeta donostiarraren Poems the Wind Blew in ('Haizeak eramandako poemak', jatorrizkoan Versos que el viento arrastra) haurrentzako olerki-liburuaren ingeleseko itzulpenak, 'Highly Commended Award' irabazi du Erresuma Batuko CLiPPA (Centre for Literacy in Primary Poetry Award) sarietan, baita finalista geratu ere, Etxepare Euskal Institutuak adierazi duenez. ...

Gehiago irakurri...


Argentina eta EHko euskal sagardogileen topaketa birtuala bihar UNLPko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzan

2020/10/28

Argentina eta EHko euskal sagardoa bilgarri bihar Facebookez. Zeure etxeko pantailatik parte har dezakezu. Kodeak ematen dizkizugu “Euskal sagardoaren historia” izenburuko hitzordu birtualera gonbidatu du Etxepare Euskal Institutuak La Platako UNLP unibertsitatean kudeatzen duen Euskara eta Euskal Kultur Irakurletzak. Euskal Herriko eta Argentinako euskal ekoizle bana bilduko dituen solasaldia bihar izango da, urriaren 29an, gaztelaniaz. Elkarretaratzea Zoom plataforman egingo da eta Facebookez ere transmitituko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia