euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tres Arroyos herri argentinarrak euskaldunei eskainiko die gaur Atzerriko Gizataldeen bere azkeneko Turismo Zirkuitua

2020/11/20

Gaur 15:30etan zabalduko da Tres Arroyoseko Euskal Zirkuitua egiteko aukera Tres Arroyoseko José A. Mulazzi Museoak, Udal Turismo Zuzendaritzak eta hiriko Atzerriko Gizataldeen elkarteak abiarazi zuten, Tres Arroyosek bertan finkatuta dauden kolektibitate eta jatorriei dagokienez daukan aberastasuna eta historia esanguratsua ezagutzera emateko egitasmo hau. Hamar zirkuitu eskaini dira herrian barrena, leku eta historia adierazgarriak azpimarratuz, azkena gaur ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Euskaro EEak kanpaina eratu du 16 urteko Mikel Garciaren tratamentu onkologikoa ordaintzeko

2020/11/20

Hiriburu uruguaitarreko Euskaro Euskal Etxeak azaldu duenez "Mikelek 16 urte dauzka eta "bihotzeko angiosarkoma" gaitza dauka, tratamentu onkologiko garestia duen eritasun larria eta sostengu eta laguntasun guztiak ongi etorriak dira". Euskal etxeak deia zabaldu du parte hartzeko datorren asteko igandean, azaroaren 29an, "Mikeli laguntzeko elkartasun paellan". Anoak bere egoitzan ...

Gehiago irakurri...


Aiko Eskolak eta Eusko Jaurlaritzak online dantza bekak eskaintzea adostu dute euskal etxeetako dantzarientzat

2020/11/19

Galdetu zeure euskal etxean eta bidali Eusko Jaurlaritzara Aiko Eskolan bekadun ikasteko eskabidea Euskal dantza klaseak online ematen dituen Aiko Eskola abiatu berriak ikasleku kopuru jakin bat gorde eta eskainiko die euskal etxeei eta euren inguruko dantzazaleei. Eusko Jaurlaritzak pertsona multzo bat hautatuko du eskolak beka bidez jarrai ditzaten, esan nahi baita kosturik gabe eurentzat. Eskolak Interneterako sarbidea duen edozein gailutatik (mahai gaineko ordenagailua, ordenagailu ...

Gehiago irakurri...


Sara Pagola ordezkaria Cordoban mintzatu zen atzo "Euskadi eta bere berrindartzea inor atzean utzi gabe" solasgai (bideo osoa)

2020/11/19

Sara Pagolak eskainitako hitzaldiaren irudietako bat Cordoba probintziako Industria, Merkataritza eta Meatzaritza Ministerioak gonbidaturik, “Euskadi martxan: berrindartzea, inor atzean utzi gabe” izenburuko hitzaldia eman zuen atzo eguerdian Euskadiren Argentina-Mercosur-eko ordezkaria den Sara Pagolak Zoom plataforman gauzatutako topaketa batean. Hitzaldia ‘Cordoba probintziako internazionalizaziorako elkarrizketak” Zikloaren baitan egin ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak "inflexio puntu" batera heldu nahi luke legealdi honetan Kanpoko Euskal Komunitateari dagokionez

2020/11/18

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza Legebiltzarreko Batzordeari mintzo Jaurlaritzaren egitasmoetan "honako legealdia oso garrantzitsua izango da Kanpoko Euskal Komunitatearentzat". Halaxe adierazi zuen Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorzak Legebiltzarrean, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururekin batera Europako Gaietarako eta Kanpo Harremanetarako Batzordearen aurrean joan den asteko asteartean motu propio ...

Gehiago irakurri...


EHAA Buletin Ofizialak datozen egunetan argitaratuko ditu 2020ko Premia Larriko dirulaguntzen emaitzak

2020/11/18

 Premia Larriko dirulaguntzen Ebaluazio Batzordearen agiriak Deialdi horri dagokion Ebaluazio Batzordea bildu eta aurkeztutako kasu eta baldintzen arabera erabakiak hartu ondoren, EHAA Buletin Ofizialak datozen egunetan argitaratuko ditu eta ofizial egingo beraz 2020ko Premia Larriko dirulaguntzen emaitzak. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk bere Facebook-en adieraz duenez, 7 herrialdetako 112 familientzako laguntzak onartu dira. ...

Gehiago irakurri...


Haritz bat landatu du Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak Immigranteen Plazan bere 24. urtebetetzea ospatzeko

2020/11/18

Rocio Basterra Euskal Etxeko lehendakariak eta Pedro Pesatti Viedmako alkateak haritz bat landatu zuten (argazkia Viedmako udala) Carmen de Patagones (Buenos Aires probintzia) eta Viedma (Río Negrokoa) hirietako euskal gizataldea batzen dituen Euskal Etxeak 24 urte bete ditu eta oso proposamen interesgarriak sortuz egin du, komunitatearekin partekaturik; batzuk aurrez aurrekoak izan dira, beste batzuk, online. Aurrez aurreko ekintzen artean bi azpimarratuko ditugu: bost egunetan zehar euskal jantzi tipikoak jarri ...

Gehiago irakurri...


Atzo hasi zen Macachinen 2020ko Euskal Aste Birtuala; ikus Euskal Etxeak sareratuko dituen edukien programa

2020/11/17

2020ko Euskal Aste Nazionalaren edizio birtuala Atzo hasi eta azaroaren 23ra arte egin behar zen Macachinen Argentinako 2020ko Euskal Aste Nazionala hiriko Euzko Alkartasuna antolatzaile. Pandemiagatik hilabeteak dira pampatarrek bertan behera uztea erabaki zutela. Jai presentziala ezin egin, baina ez dute data besterik gabe pasatzen utzi nahi izan eta aste osoan zehar, datorren astelehenera arte, mota askotako edukiak sareratuko ...

Gehiago irakurri...


"Bi mundu arteko topaketa" Biltzarrak euskal ekarpen historikoa aztertuko du ostegun-ostiral honetan hiriburu mexikarrean

2020/11/17

Biltzarra online jarraitu ahal izango da Facebookez bi erakunde antolatzaileen orrialdeetan Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Mexikoko adarra eta Mexiko Hiriko Loiolako San Ignazio Ikastetxeko (Vizcaínas) Jose Maria Basagoiti Artxibo Historikoa antolatzaile, "Bi mundu arteko topaketatik Independentzia prozesu novohispanora" Nazioarteko Biltzarra egingo da ostegun-ostiral honetan, azaroaren 19 eta 20an, hiriburu mexikarrean. Saioak internetez segitu ahal izango ...

Gehiago irakurri...


Bruselako Euskal Etxea berriz ere atzeratu beharrean dago Kalakan-en kontzertua, pandemiaren egoera dela-eta

2020/11/16

Kalakanen Bruselako kontzertuko jatorriko kartela, Bruselako Euskal Etxea antolatzaile Bruselako Euskal Etxeak oharra plazaratu du azalduz bere bazkide eta lagunei berriro ere suertatu dela Kalakanen kontzertua atzeratu beharrean, pandemiak eragindako egoera ez baitago oraindik ere batere kontrolpean eta beraz zuhurtziak eta segurtasun neurriek honelako elkarretaratze jendetsurik ez egitea agintzen baitute. Gogora dezagun Kalakanen kontzertua martxoaren 20rako zegoela hasieran antolatuta hiriko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia