euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikasi euskal dantza internetez: abian da 'Dantza Munduan' programa, eskatu zeure beka abenduaren 13aren aurretik

2020/11/27

Gorka Alvarez, Marian Elorza eta Sabin Bikandi atzo Lehendakaritzan, dantza plataforma digitala mugikorrean ikusten EuskalKultura.eus-ek joan den astean aurreratu zuen, baina atzo aurkeztu zuten ofizialki Eusko Jaurlaritzak eta Aiko Taldeak, Dantza Munduan programaren lehenengo edizio gisa munduko euskal etxeetako dantzari eta dantzazaleei Aikoeskola.eus plataformaren bidez urririk eskaintzen zaien online formakuntza aukera berria. Eskaintza honekin Jaurlaritzak 2019ko Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu ...

Gehiago irakurri...


Bere 71. urteurrenean Gernikako Arbolaren kimu bat oparitu dio Tandilgo Gure Etxeak hiriko Begoñako Amaren Elizari

2020/11/27

Gure Etxeko Cecilia Lejarreta, Maite Mutuberria de Gilabert, Maricarmen Dindart de Legarreta eta Marta Etchegoyen de Echecoin (argazkia EE) COVID-19ko protokoloa dela-eta Gure Etxeko Zuzendaritza Batzordeko lagun batzuk baino ez ziren bertaratu elizara. Begoñako Amaren Elizako apaiza den Guillermo Di Pasqualek kimua bedeinkatu eta Hego Hemisferioko datorren udaberrian Elizako parkean landatuko zuela agindu zien Gure Etxeko lagunei. Euskal Etxetik jakinarazi digute programa bat martxan jarri dutela, Gernikako Arbolaren kimuak Tandilgo euskal ...

Gehiago irakurri...


Iñaki Echeverria euskal argentinarraren ‘Itzuleraren kronikak’ erakusketa estreinatuko dute bihar, Hondarribian

2020/11/26

'Itzuleraren kronikak-Crónicas de la vuelta' Iñaki Echeverria, Alfosina Leranoz eta Sabrina Otegui euskal jatorrizko argentinarren proiektua Itzuleraren kronikak-Crónicas de la vuelta Iñaki Echeverria ilustratzaile argentinarrak iaz Euskal Herrian egindako egonaldian dago inspiratuta, beti ere euskaldunen ondokoa  “aitona-amonen jaioterrira joaten denean, etxeratzen ari dela" sentimentupean. Proiektuak hiru euskal argentinarren emaitza da, Echeverriarekin batera Alfonsina Leranoz eta Sabrina Otegui izan ...

Gehiago irakurri...


Euskaraldia: Euskal Herriko bost futbol talde nagusiek bat egin dute hamaikakoak osatzen euskararen partidarako

2020/11/25

Asko dira gure diasporan futbolzale eta euskal taldeen jarraitzaile direnak. Hona bideoak euren taldeen sostenguarekin Euskaraldiari Aurrera darrai Euskal Herri osoan eta bere Diasporan Euskaraldiaren bigarren edizio hau, eta aurtengoan partaide bildu zaizkigu Espainiako futbol lehenengo dibisioan ari diren Euskal Herriko bost taldeek. Hona euskararen partidarako bakoitzak euskarari baietz esanez osatu dituzten hamaikakoen bideoak, Reala, Alavés, Athletic, Osasuna eta Eibar. Euskara, "Gehiago, gehigorekin, ...

Gehiago irakurri...


Euskaraldia euskal etxeetan: Ariguneak Argentina, Uruguai... mota askotako ekintzak Londrestik Mexikoraino

2020/11/25

San Nicolaseko eta Montevideoko Ariguneak Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko gonbitea zabaldua da munduko euskal gizatalde eta euskaldunen artean eta oso erantzun ona izan du bateko eta besteko euskal etxeetan. Elkarte asko ari dira beren hari koskorra ekartzen –frangok islatu dute euren atxikimendua sare sozialetan– eta ekintzak abenduaren 4ra arte luzatuko dira, sarritan Euskararen Nazioarteko Eguneko ...

Gehiago irakurri...


Aitor Alava buru duen Buenos Airesko euskal kultur taldeak izena aldatu behar izan du: orain ‘OihanKide Taldea’ da

2020/11/24

Aitor Alava dantzari arabarra buru duen ‘OihanKide Taldea’ dantzan, Buenos Airesko Centenario Parkean 2018an Ekin Kultur Taldea izenpean formalki elkarte sinple gisa erregistratutako elkarteak utzi egin behar izan dio izen hori erabiltzeari, joan den uztailean oharrarazpen bat jaso baitzuten esanez "Ekin" izena, "Ekin Dantzari Taldea" eta antzekoak beste batek erregistratu zituela eta, beraz, "debekatuta" geratzen zitzaiela horien eta antzekoen erabilera. Egoera eta aukerak ...

Gehiago irakurri...


Europa, Amerika eta Asiako gutxienez 18 unibertsitate 2020ko Euskaraldian partaide Etxepare Euskal Institutuaren eskutik

2020/11/24

2020ko Euskaraldia munduko irakurletzetan (argazkia Etxepare Institutua) Euskaraldia izenarekin ezagutzen dugun ariketa soziolinguistikoa bere bigarren ediziora iritsi da. Ekimena azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4ra arte luzatuko da, beraz Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduaren 3a) ospatzeko egin ohi diren ekitaldiak, erakunde askotan, programako parte antolatuko dira. Eta nahiz eta epizentroa Euskal Herriko herri eta hiriak izan, Diaspora eta munduko euskal etxe ...

Gehiago irakurri...


National Geographic aldizkariak Vitoria-Gasteiz hautatu du 2021ean bidaiatzeko munduko leku onenetako bat legez

2020/11/23

Vitoria-Gasteiz Plaza Berria, 2020 (arg Francesco Bonino, Shutterstock) National Geographic aldizkari ospetsuak 2021ean bidaiatzeko munduko lekurik onenen zerrenda kaleratu du, eta Vitoria-Gasteiz hiria kokatu du gomendio horien artean. Bidaiatzeko aukera datorren urte honetan itzuliko dela aipatuz, 25 lekuak bost kategoriatan hautatu ditu, gogoan izan dituela abentura, kultura eta historia, natura, familia eta iraunkortasun irizpideak.

Gehiago irakurri...


Diaspora gertukoa duen Juan Inazio Zulaika puntista ohia: «Pilota profesionala sehaskara itzuli da berriz; atzera egin du»

2020/11/23

Juan Inazio Zulaika (arg Andoni Canellada-Foku, Berria)

Jakin-minak ez du erretirorik hartzen. Zulaika II.aren kasuan ez, behintzat. Urteetako eskarmentuan oinarriturik ari da Jai Alaiari buruz, 1988ko grebaz, oraingoaz, bere blogaz, eta ondu nahian dabilen liburuaz. Zenbat gauza ikusten dituen kontrakantxatik. Honako elkarrizketa Berriak argitaratu zuen atzo. Diaspora gertutik ezagutzen duen andoaindarrak Enekoitz Telleria Sarriegi kazetariaren galderei erantzun die.

Gehiago irakurri...


John Ochandorena motorzale kaliforniarra, lehenengoa bere sailean "Euskal Harvey" bat lortzeko bidean: emaiozu bultzada!

2020/11/23

John Ochandorena motorzale euskal kaliforniarra Gogoratu duela hilabete artikulua argitaratu genuela John Ochandorena harleyzale euskal kaliforniarraz eta "euskal Harley" bat lortzeko egiten ari zen ahaleginaz. Izan ere, lehiaketa batean ari da parte hartzen Estatu Batuetan, bertako Harley eraikile eta apaintzaile Paul Teutul-en eskutik Harley pertsonalizatu bat eskuratzeko. Beste batzuk bestelako proposamenak egin dituzte, baina berak, bere ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia