euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Balantzea egin du Carlos Gabilondok aurten 10. urteurrena ospatu duen bere 'Euskal Zinema Ibiltaria' ekimenaz

2020/12/09

Euskal Zinema Ibiltariaren 10. urteurrenak Buenos Airesko Euskaltzaleak-en itxiko ditu datorren astean saioak Carlos Gabilondok, Euskal Zinema Ibiltariko arduradunak, urteko agenda bete-beteta ekin zion 2020ari joan den otsailean. Hogei bat euskal etxe bisitatuko zituen, behin baino gehiagotan, azken hamarkada honetan Euskal Zinema Ibiltariaren anfitrioi izandakoak. Ia urtebete pasatu da momentu hartatik eta agendatutako jardueretatik bat bera ere ez du egin ahal izan, ez behintzat pentsatu bezala. Zine ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak Eguzkia bere aldizkariaren 12. zenbakia plazaratu du, "Diasporako poesia" eranskinarekin

2020/12/08

La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren azken alea, 2020ko abendukoa Kalean da dagoeneko La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hilabetekariaren zenbaki berria, 3. urte honetako 16.a, abenduari dagokiona. Bere 52 orrialdeetan dozena eta erdi bat artikulu dakartza, beste hainbeste idazlek sinatuak. Eta eranskin batekin dator, "Poesía de la Diáspora" izenpean, Roxana Aramburú, César Beltrán Surigaray, Mariano Dubin eta Norma Etcheverry ...

Gehiago irakurri...


Asteartea azken eguna 2020ko Durangoko Azokan: kontzertu eta aurkezpenak aurrera, baita online salmentak ere

2020/12/07

Egin eta online eskaintzen ari den kontzertu eta saioez gain, Azoka liburu eta material banatzaile gune handi bat bilakatu da Gaur astelehena eta bihar asteartea (askorentzat, Hego Euskal Herrian, asteartea jai, eta astelehena, zubia) bere azkeneko bi egunak izango ditu 2020ko Durangoko Azokak. Euskal Herriko publikoaren eta urtero euskaraz edo euskal gaiez ekoizten duten sortzaileen eta euren emaitzen arteko bilgarri den elkargune nagusi hau bere 55. ediziora iritsi da, pandemia neurriek baldintzatuta. Lanean gogor, ...

Gehiago irakurri...


Bere 10. urteurrena ospatuko du Etxepare Euskal Institutuak abenduaren 9an Donostiatik sareratuko duen ekitaldi batez

2020/12/04

Etxepare Euskal Institutuaren 10. urteurreneko ekitaldia datorren asteazkenean egingo da Donostiako Tabakaleran Hamar urte ospatuko ditu datorren astean Etxepare Euskal Institutuak “euskara eta euskal kultura nazioartean sustatzen”. Hori dela eta ekitaldi "ikusgarria" antolatu du, abenduaren 9an, Donostian, arratsaldeko 4:30etan (Euskal Herriko ordutegian) Tabakalerako Prisman, mundura online zabalduko dena. Bertan, Sra. Polaroiska bikoteak ekintza performatibo bat zuzenduko du. ...

Gehiago irakurri...


Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur: entzun Estatu Batuetako Boisetik Todor Azurtzak bidali digun bertsoa

2020/12/03

2020ko Euskararen Nazioarteko Egunean, bideo berria Idahoko Boisetik Todor Azurtza ENEz bertsoz Aurreko egunetan ekarri dugu orrialdeotara munduko hainbat lekutan, Euskaraldia dela-eta eta gaur Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela-eta euskara ardatz antolatutako hamaika ekitaldi eta saio desberdinen berri. Gaur, munduan barrena ibili zen San Frantzisko Xabier eguna den honetan, Boisetik Todor Azurtza Sorrondegi adiskideak bidalitako bertsoaren bideoaren oparia egingo dizugu. Zorionak, euskal irakurle zaren ...

Gehiago irakurri...


Emaiozu itzulia Boiseko euskal munduari, bisita birtuala eginez hiriko Morris Hill hilerrian utzitako marka eta arrastoari (bideoa)

2020/12/03

"Hilerria: Basque Cemetery Tour" bideoan, Boiseko Euskal Museoak bertako euskal komunitatea aurkezten digu kanposantuan utzitako marka baliatuz Pandemia garai honetan, mugitzeko murrizketek eta taldeka ibili eta lekuak bisitatzeko mugek ez dute batere laguntzen Boiseko Euskal Museoa bezalako erakunde batek egiten duen zabalkunde lana. Baina muga horiek gainditzen eta bere helburuei eusten gogor segitzen du lanean, guk dakigula Euskal Herritik kanpoko euskal museo bakarra den Boiseko "Basque Museum and Cultural Center"ek. Gaurkoan, bideo batez ...

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxeak azkenean abenduaren 13an ospatuko du aurrez-aurre bere 70. urteurrena, meza eta bazkariz

2020/12/03

Caracasko Euskal Etxearen urte amaierako jaia Pandemiak ekarritako egoeragatik atzeratzen joan da eta ezin izan du ospatu Caracasko Eusko Etxeak bere 70. urteurrena, urteak berez martxoaren 3an bete arren. Orain, ordea, eta gaindituta ez egon arren egoera hobea denez, osasun neurri guztiak zorrotz errespetatuz ospakizuna egitea erabaki du euskal elkarte caracastarrak, presentzialki bilduz eta batera eginez Eguberriko eta Urte ...

Gehiago irakurri...


Euskararen Egunean, euskara bor-bor Diasporan, euskal etxeek eta unibertsitateek antolatutako jarduerei esker

2020/12/02

2020ko Euskararen Nazioarteko Eguna Chicagon Bihar abenduaren 3a da, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). Joan den azaroaren 20an Euskaraldiaren bigarren edizioa hasi zenetik, ekintza ugari ari dira antolatzen gure hizkuntzaren inguruan Europa, Asia eta Amerikako unibertsitateetan Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen dituen Irakurletzetan eta baita ere, euskal komunitateen esparruan, Euskara Munduan programaren barruan aritzen diren euskal etxeetan. ...

Gehiago irakurri...


Trelew hirian, Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak euskal gaiko mural batez edertuko du bere egoitzaren kanpoaldea

2020/12/01

Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxearen kanpoaldea. Eskuinean Salvador Bonachea lehendakaria eta materialak dohaintzan emandako Jesus Maria Rosa (argazkia EE) Artelana La Platako Unibertsitate Nazionalean ikasitako Martina Mezzetti eta Axel Diaz artista trelewtarrek egingo dute eta, Euskal Etxeko Zuzendari Batzordeak hala erabakita, honako euskal ikur tradizional hauek bilduko ditu: baserriak, Gernikako Arbola, lauburuak, eguzkilorea, ikurrina, txapela eta zapiak, dantzariak dantzan, ardiak eta itsasoa. Margolariek joan den asteburuan ekin behar zioten ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesen, Juan de Garay Fundazioak bere "Euskal Liburuaren Nazioarteko Azoka Birtuala" abiatuko du bihar

2020/11/30

Euskal Liburuaren Nazioarteko Azoka Birtualaren irudia: Gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez sar daiteke Buenos Airesko Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioa antolatzaile duen "Euskal Liburuaren Nazioarteko Azoka Birtuala" abenduaren 15era arte bisitatu ahal izango da sarean, bihartik hasita. Proposamenaren lehentasuna euskal gaiak jorratzen dituzten liburuak interesatuen eskuetan jartzea da eta horretarako 15 argitaletxe eta liburudendaren ‘on line denden’ linkak bilduko dira ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia