euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Neuquengo ‘Baskos de la Confluencia’ko lagunak Patagonian ikusi ahal izan den eguzki-eklipse osoa ikusteko bildu dira

2020/12/16

Baskos de la Confluenciako lagunek eguzki-eklipse osoa ikusi zuten mendian Munduko gainerako euskal etxe guztietan bezala, eta COVID-19ari aurre egiteko Argentina osoan ezarritako itxialdiaren karietara Neuquen probintziako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeko lagunek ez dute hilabetetan elkartzeko aukerarik izan. Urtea bukatu aurretik, hala ere, elkartu ez ezik, "mendeko fenomeno astronomiko garrantzitsuenetako bat" ikusteko aukera ere izan ...

Gehiago irakurri...


Diasporako 170tik gora partaidek ikasiko dute Dantza Munduan programa birtualean Eusko Jaurlaritzaren bekez

2020/12/15

Interesa duen edonork har dezake parte, edonondik, online euskal dantza klaseetan Azken asteotan iragartzen joan gara EuskalKultura.eus-eko orrialdeetan Aiko Eskolak sarean abiarazi duen lehenengo Euskal Dantza Akademia birtualar eta, beraz, honek munduan barreiatutako euskal dantzari eta dantzazaleentzat dakarren abantaila nabaria. Eusko Jaurlaritzak, bat egin zuen ahalegin horrekin eta akordioa sinatu zuen eurekin, pandemiak baldintzatutako urte honetan eta Gaztemundu bezalako ...

Gehiago irakurri...


Nicolas Echezarreta donostiarrak utzitako legatua da 'San Juan adentro' YouTube kanaleko bideo berriaren gaia

2020/12/15

Egun mahastiak aberastasun diren eremuan, 'San Sebastian' herrixka sortu zuen Nicolas Echezarreta donostiarrak San Juanen San Juan hiriko Eusko Etxeko kide den Eduardo Ochoa da ‘San Juan Adentro’ izeneko YouTube kanaleko arduraduna. Lehenago EuskalKultura.eus-eko orriotan agertu izan dugunez, karia horretara Euskal Herriarekin lotura duten lekuak bisitatzean saiatzen da euskal kutsua duen bertako istorio bat baino gehiago kontatzen. Oraingo bideo honetan Nicolas Echezarretaren historia hartu du abiapuntu eta ...

Gehiago irakurri...


Elkano eta 'Lehen mundubira': 14 erakusketa birtual ipini ditu ikusgai Elkano Fundazioak Google Arts & Culture-n

2020/12/14

Hamalau begirada zirkumnabigaziori euskal gizartearen ikuspegitik Google Arts & Culture-n Elkano Fundazioak hamalau erakusketa birtual jarri ditu Google Arts & Culture plataforman, munduaren lehenbiziko zirkumnabigazioaren bidaia eta bidaia harek munduaren ikuskeran izan zuen eragina azaltzeko xedez. Edukiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude eta, beraz, Googleren kultura-alorraren ekimen horren bidez, nazioartean emango zaie zabalkundea Euskal Herrian Juan ...

Gehiago irakurri...


UNRko Euskara eta Euskal Kultura Katedrako ikasleek ‘Rosariotik Mundura’ aldizkari digitala argitaratu dute

2020/12/14

‘Rosariotik Mundura’ aldizkariaren azala 'Rosariotik Mundura’ izeneko aldizkari digitala Rosarioko Unibertsitate Nazionaleko (UNR) Euskal Katedraren proiektu bat da. Hiriko Zazpirak Bat Euskal Etxeak eta UNRek 2013an sinatutako akordioari esker ematen dira Unibertsitatean euskara eta euskal kultura klaseak eta ‘Rosariotik Mundura’ aurtengo ikasturteko lanaren emaitza da. Aldizkaria Begoña Tisera ...

Gehiago irakurri...


'Artzai Ona' AEBetako euskal diasporaren elkarte katolikoak online berripapera estreinatu du, 'Elkarri', harpidetza doan

2020/12/13

 Lehenago aita Martxel Tillousek San Frantziskotik paperean egiten zuen 'Lokarri'ren lekukoa hartu du, online, 'Elkarri'k Estatu Batuetako euskal diasporari lotutako 'Artzai Ona' elkarte katolikoak berripapera estreinatu du aste honetan. 'Elkarri' hilabetean behin aterako da eta bere aurreneko zenbakia 2020ko abenduari dagokio, ingelesez da ia osorik, eta euskal komunitateari eta erlijioari lotutako berriak biltzen ditu. Bere orrialdeetan, Kalifornian egoitza duen aita Antton Egiguren-en hitzak eta euskaldunen ...

Gehiago irakurri...


EHAA Buletin Ofizialak Euskal Gizataldeetan egoera larrian daudenei laguntzeko 2020 deialdiko emaitzak kaleratu ditu

2020/12/11

112 eskabide Argentina (15), Kolonbia (1), Kuba (63), Mexiko (1), Txile (17),  Uruguai (1), eta Venezuelakoak (14) lagundu dira EHAA Buletin Ofizialaren gaurko zenbakiak Euskal Gizataldeetan egoera larrian daudenen pertsonei laguntzeko 2020ko deialdiko emaitzak plazaratu ditu. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk sinatzen duen Ebazpena 2020ko azaroaren 23koa da, eta Alvarez Aranburuk berak aurreratu zuenez munduko 7 herrialdetako 112 familientzako laguntzak onartu dira. Familia horien % ...

Gehiago irakurri...


Iparragirre jaio zeneko bigarren mendeurrenean, zigilu eta zigilu-marka kaleratu ditu Uruguaiko Postak bere oroiz

2020/12/11

FIVUk eta Uruguaiko Postak bultzaturiko Jose Maria Iparragirreren omenezko zigilu eta zigilu-marken aurkezpena FIVU Uruguaiko euskal erakundeen Federazioak eta Uruguaiko Postak omenaldi berezia egin diote Urretxuko musikagile ospetsuari euskal gaiak biltzen dituzten zigilu eta zigilu-markak kaleratzen. Izan ere, Jose Maria Iparragirreren irudia ez ezik, euskal dantzariak, eguzkiloreak eta Gernikako Arbola kantaren bertso batzuk ere erabili dituzte zigilu uruguaitarretan zirkulatzeko.

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak 10 urte bete ditu eta atzo Donostian aurkeztu zuen kanpaina batez ospatuko du

2020/12/10

Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldi batez, pandemiagatiko neurri guztiak zorrotz errespetatuz eta lagun kopuru mugatu bat partaide ospatu zuen atzo Etxepare Euskal Institutuak lanean hasi zeneko lehenengo hamarkada. Hamar urte hauetan bide bat egin du eta zinez sendotu du bere presentzia eta lana nazioartean euskara eta euskal kulturari pixkanaka dagokion lekua emateko helburuan, eta euskal sortzaileei eta ...

Gehiago irakurri...


Euskaraldia eta ENE: mundu osoan makina bat euskal etxe eta unibertsitatek bistarazi zuten euskaldunon hizkuntza

2020/12/10

Finlandiako hiriburuko Unibertsitateko ikasleak EuskalKultura.eus informatzen joan den legez, azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte luzatu da, nagusiki zazpi probintzietan baina baita diasporan ere Euskaraldia ariketa soziolinguistikoaren bigarren edizioa; eta ez dira gutxi izan munduan proposamen euskaltzalearekin bat egindako EE eta elkarteak. Euskaraldia dela eta antolatutako ekitaldien barne Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ere ospatu zuten ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia