euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Concordiako Ibaiko Izarrak etapa instituzional berri bati ekin dio, hamarkadetako egoitza utzi behar izan ostean

2024/07/26

Mota guztietako objektu preziatuak, liburuak eta oroitzapenak kutxetan bildu zituzten, euskal kulturaren zabalkundearekin jarraitzeko egoitza berri bat lortzeko zain Ibaiko Izarrak 42 urte beteko ditu laster eta urteurrenak beste agertoki batean aurkituko ditu bazkide eta lagunak. Euskal Etxe entrerriostarrekoek ezin izan dute hogeita hamar urtez alokatzen zuten eraikinaren jabeekin akordiorik lortu eta Concordiako Bartolomé Mitre kaleko 488. zenbakian zuten egoitza utzi behar izan dute. Instituzioaren ondarea osatzen duten liburu, opari, oroigarri, ...

Gehiago irakurri...


Gogoratu 2014ko Gaztemunduk euskal dantza izango duela ardatz eta izena emateko azken eguna abuztuaren 12a duela

2024/07/25

15 leku dauzka 2024ko Gaztemunduk, irailaren 15etik 29ra egingo da, doan, euskal etxeetako 18-35 bitarteko dantzariak partaide Duela bi aste zabaldu zuen 2024ko Gaztemunduk bertan parte hartzeko izenak emateko epea eta, beraz, joana da dagoeneko denbora puska eder bat parte hartu nahi dutenek izena eman dezaten. Ez ahaztu, eskaerak aurkezteko azkeneko eguna abuztuaren 12a dela. Jakina denez, munduko Euskal Etxeetako gazteentzako programa honen 2024ko edizioa irailaren 15etik 29ra egingo da Euskadin, kasu ...

Gehiago irakurri...


Jon Mikel Aramburu Realeko eta Venezuelako selekzioko futbolariak piztu zuen txupina Caracasko Eusko Etxeko San Ferminetan

2024/07/24

Jon Mikel Aramburu Realeko futbolariak bota zuen txupinazoa Caracasko 2024ko San Fermin Jaian Amerika Kopan 'ardogorri' elastikoa jantzita final-laurdenetara iritsi ondoren eta Realeko entrenamenduetara bueltatu aurretik, Jon Mikel Aramburu euskal venezuelarrak astia hartu zuen Caracasko Eusko Etxeko Sanferminetan ari izateko. Ospakizuna uztailaren 13an izan zen eta Aramburu bera izan zen txupina piztu eta festei hasiera emareko ohore bereganatu zuena, Ibane Azpiritxaga Eusko Etxeko lehendakaria ...

Gehiago irakurri...


Argentinan da Goizaldi donostiar dantza talde ospetsua, eman begiratua eskainiko duen emanaldi eta tailer egitarauari

2024/07/24

Goizaldi Dantza Taldea Donostian ospatutako 2023ko Euskal Herriko Dantzari Egunean "Ez dago bi, hiru gabe", dio atsotitzak eta hala baieztatu du Goizaldik Argentinara gaur hasiko duen bisitan. 1948an sortua, euskal dantza tradizionalaren erreferente den talde donostiar honek ibilbide aitortua du Euskal Herrian zein nazioartean, hainbat jaialdi eta lehiaketatan partaide eta euskal dantzaren erakusgarri beste hamaika agertokitan, tartean Diasporan. Argentinara 2.000an egin zuten lehenengo ...

Gehiago irakurri...


Kantutegiak Bogota, Lima eta Rosarioko Euskal Etxeetan, afalostean edo noiznahi kantuzaletasuna bultzatzeko

2024/07/23

Bogotako Euskal Etxeko eta Limako Euskal Etxeko kantutegiek euskaldunen kantatzeko ohitura indartzea dute helburu Euskaldunen ohiko kantuzaletasuna indartu eta laguntzea, mahai baten inguruan izan edo nolanahi ere lagunartean bildurik, horixe da hain zuzen ere Euskal Herriko txoko eta elkarte askok, baita munduan barreiaturiko euskal etxe batzuk ere, euren bazkide eta lagunen artean sustatu nahi dutena, euskal kantuen bilduma propioak sortu eta 'kantika' edo 'kantutegi' deitu ...

Gehiago irakurri...


Irudi samurrak dantzari txikiekin eta txaloaldi beroa Alaia-ko gazteentzat Guillermo Larregui-ren 35. urteurrenean

2024/07/23

Chacabucoko Guillermo Larregui-ko Alaia dantzari taldeko kideak Juan Cruz Zubeldia lehendakariarekin 35. urteurreneko jaian Pozarren musika, abestiak eta dantza asko lagun, afari goxo baten inguruan, ia berrehun gonbidatuk ospatu zuten uztailaren 13an, larunbata, “Guillermo Larregui” euskal etxe chacabucotarren 35. urteurrena. Elkarretaratzea elkartearen egoitzako areto handian izan zen eta ikuskizun txalotua eskaini zuten. "EnCanto de Mujer" emakume ahots-taldeak kantatu ...

Gehiago irakurri...


Pradales lehendakariak Ander Caballero izendatu du Marian Elorzaren ordez Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi

2024/07/23

Ander Caballero Barturen artxiboko irudi batean, Kaliforniako euskal jai bateko publikoari mintzatzen (arg. EuskalKultura.com) Pradales lehendakaria buru, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Ander Caballero Barturen izendatu du gaur astearte goizeko bileran Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi berria, Marian Elorza Zubiria ordezkatuz. Izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA-BOPV) argitaratzen denean gauzatuko da ofizialki, ziurrenik aste honetan bertan edo, edonola ere, datozen ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak topa-egite alai eta parte-hartzaile batekin hasi da ospatzen bere 80. urtebetetzea

2024/07/22

Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkarteak 80 urte bete ditu eta bertako euskaltzaleek topa egin dute Joan den mendearen erdialdean, euskaltzale talde batek — Argentinara frankismotik ihesean erbesteratuak, engaiatuak euskararen irakaskuntza eta zabalkuntzarekin— bere burua antolatzeko beharra ikusi zuen, “garrantzi handiko eta funtsezko ekintza bat  —euskal hizkuntzaren zaintza— garatzeko gai izango den erakunde propio eta independente bat" ...

Gehiago irakurri...


Euskara egiaztatze probak asteburu honetan Buenos Airesen; guztira aurten 100dik gora aurkeztuko dira EHtik kanpo

2024/07/19

Euskara egiaztatzeko probak B1 eta B2 mailetan 2022an Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean bertan Euskara maila egiaztatzeko probak egingo dira asteburu honetan Buenos Airesen. Bertan garatzen ari den Euskara Munduan-en Neguko Barnetegia ostiralean, 19an, bukatu eta larunbat eta igandez, uztailaren 20 eta 21ean, gauzatuko dira hurrenez hurren ahozko eta idatziko probak hiriko Laurak Bat Euskal Etxean. Mahai aztertzailea Irene López de Vicuñak, Sabrina Oteguik eta Kinku Zinkunegik osatuko dute, ...

Gehiago irakurri...


Abuztuan 80 urte beteko dira Paris liberatu zutenetik BMGn: Jose Diez Jaurrieta donostiarra protagonistetako bat izan zen

2024/07/18

José Díez Jaurrieta donostiarraren potreta eta bere biografia eta partaidetza Pariseko liberazioan ilustratzen duten argazkietako batzuk Abuztuan 80 urte beteko dira Paris liberatu zutenetik Bigarren Mundu Gerran. José Díez Jaurrieta donostiarra tarte historiko hartako zuzeneko protagonistetako bat izan zen eta bera da, izan ere, Sancho de Beurko Elkarteak gaurkoan gure blogen atalean argitaratu duen artikuluan luze eta sakonean hartutako ikergaia, lehenengo aldiz haren biografia osatu eta bere ibilbidea berregin eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia