euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina: Hona Diasporatik, Donostiako Danborradako sei pieza nagusiak jotzeko tutoriala, FEVAren eskutik

2021/01/19

FEVAk Facebook bidez zabaldu duen Danborradaren tutoriala, Jose Gutierrez eta Jorge Rabuffetti danbor nagusien eskutik San Sebastian eguna da asteazken honetan, eta aurtengoa urte berezia izanik, pandemiagatik Donostian bertan ekitaldi publiko nagusiak eta festa bera orain arte ezagutu izan dugun bezala bertan behera geratuta, herritarren gogoak bizi-bizirik dirau. Batetik, esperantza pandemia egoera gainditzen denean egiten segituko den betiko festan ipinita.

Gehiago irakurri...


Bi egun falta San Sebastian Egunerako: Danborrada fisikoak bertan behera, gogoak eta atxikimenduak gogor darraite

2021/01/18

Haur danborradako ordezkariek Sarriegiren piezen grabaketa egin dute Victoria Eugenia Antzokian, urtarrilaren 20an zabaltzeko Iritsi gara beste urte batez San Sebastian egunaren bezperetara, baina beste gauza askotan bezala, aurtengoa bitxia eta berezia izango da COVID-19aren karietara. Aspaldi iragarri zuen Donostiako Udalak pandemia egoera agintari segitzen duen testuinguru honetan ezinezkoa izango zela ohiko festarik egitea edo, hain zuzen ere, inongo festarik egitea. EuskalKultura.eus-en bulego nagusia Donostian ...

Gehiago irakurri...


Jaialdi atzeratuta, Athletic-en Boiseko 2021rako bira ere 2022ra pasatu da; taldeak Superkopa irabazi zuen atzo

2021/01/18

Athleticek Bartzelonari irabazi eta Superkopa irabazi zuen atzo. Boisen "Kuadrilla 2020" elastikoak salgai, etekinak Covid-19aren kontra Joan den ostegunean hartu zuten antolatzaileek Boiseko Jaialdi 2021 euskal-amerikar elkarretaratze eta festa erraldoia beste urtebete atzeratu eta 2022an egiteko erabakia, eta ostiral goizean jakinarazi zuten, Euskal Herriko iluntzean. Erabaki honen ondotik, Jaialdi aurreko asteburuan Bilboko Athletic-en partida antolatzen ari zen "Basque Soccer Friendly" taldeak ere adierazi du euren ekitaldia ere ...

Gehiago irakurri...


Boisen, zuhur jokatuz, Jaialdi beste urtebetez atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, Jaialdi 2022erako deia eginez

2021/01/15

Boisen, COVID-19ak orain arte eragin duen eta eragiten segitzen duen egoeraren aurrean, zuhur jokatzea erabaki dute Jaialdi euskal festa erraldoiko antolatzaileek eta beste urtebetez atzeratuko dutela jakinarazi dute, oraingoan Jaialdi 2022erako deia eginez, ohiko datetan besterik esan ezean, uztailaren 31eko asteburuan, ospakizunak hain zuzen uztailaren 31ean amaiturik.

Gehiago irakurri...


Igande hau azken eguna San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak etxeratzeko prestatuko duen Axoa bazkarian izena emateko

2021/01/15

Aurten errepikatuko ez den irudia: herri-bazkaria San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko pilotalekuan (arg EuskalKultura.eus) San Frantziskoko Gure Euskal Etxea/Basque Cultural Center-ek etxeratzeko prestatuko du datorren astean, urtero sasoi honetan egiten duen Axoa Bazkaria. Axoa, Ipar Euskal Herriko gutizia da, Ezpeleta ingurukoa esaten dute, besteak beste osagaien artean txahala, biperra eta tipula dituen plater tradizionala. Pandemiaren karietara aurten Gure Euskal Etxeko sukaldeetan prestatuko den axoa ...

Gehiago irakurri...


Zuriñe Goitia eta Asier Barandiaranen proiektu bat Bizkaiko AEBerako emigrazioaz, 2021ko Barandiaran Bekaren irabazle

2021/01/14

Zuriñe Goitia eta Asier Barandiaran "Bizkaitarren emigrazioa Ameriketako Estatu Batuetara XX. mendean ikuspegi etnologiko batetik" izeneko lan proiektuak, Zuriñe Goitia antropologoak eta Asier Barandiaran filologoak aurkezturik, bereganatu du Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak ematen duen beka bere 2021ko edizioan, Fundazioak berak gaur goizean jakinarazi duenez. Bekaren zuzkidura hamar mila eurokoa da eta irabazleek urtebeteko ...

Gehiago irakurri...


Liberoamerika plataformak deia luzatu die euren euskal literatur lanak argitaratu nahi dituzten munduko egile gazteei

2021/01/14

Euskal Herriko, Diasporako eta oro har euskaraz idazten duten 30 urte azpiko idazle gazteak har dezakete parte Liberoamerikaren deialdian Kultura eta hizkuntza desberdinak batu nahi ditu Liberoamerika egitasmoak (Argentinan eta Euskal Herrian dago martxan proiektua), feminismoari, esperimentazioari eta aniztasunari leku berezia eginez, eta gazte sortzaileen lanak argitaratu eta zabaltzeko asmoz. "Izotzetan islatuak" antologia kaleratu zuten 2020an eta 2021 urte hasi berrian idazle gazteen literatur lanak argitaratzeko ...

Gehiago irakurri...


Homedale-ko Txoko Ona Euskal Etxeak ere postaz egingo du bere Zuzendaritza berritzeko bozketa prozesua

2021/01/13

Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxearen iazko Dantzaldia. Doi-doi egin zen pandemia lehertu aurretik Orain egun batzuk iragarri genuen Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeak, urtero urtarrileko azkeneko asteburuan egin ohi duen bere Batzar Nagusia pandemia egoerara egokitu eta presentziala egin ordez, postaz egin behar duela data berean bere Zuzendaritza Batzordean berritzea tokatzen zaion karguen hauteskunde prozesua. Oraingoan, Boisetik urrun ez den Homedaletik, Idaho bertatik, gauza bera egiteko prozesua zabaldu ...

Gehiago irakurri...


Jose Maria Cazalisek txanda hartuko dio Ibon Mendibelzuari Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzako buru gisa

2021/01/12

Euskadiren ordezkari Mexikon izendatu dute gaur goizen Jose Maria Cazalis lekeitiarra. Argazkian, senadore zela Txanda hartzea Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzan. Eusko Jaurlaritzak bere gaur goizeko Gobernu Bileran onartu du orain arte Euskadiren Mexikoko ordezkari zen Ibon Mendibelzua kargu horretatik kentzea eta Mexikoko ordezkari berri Jose Maria Cazalis izendatzea. Erabaki hauek datozen egunetan EHAA buletin ofizialean argitaratzen direnean sartuko dira indarrean.

Gehiago irakurri...


15-17 urteko Diasporako gaztea zara? EuskarAbenturak Euskal Herria ezagutzeko aukera itzela eskaintzen dizu

2021/01/12

EuskarAbentura 2021 espedizioaren afixa Gogoratu EuskarAbentura, Euskal Herriko eta Diasporako 120 gazteri udan eta oinez Euskal Herria zeharkatu eta geure kultura, geografia, ohiturak-eta bertatik bertara eta euskaraz ezagutzeko aukera ematen dien ekimena dela. Elkarbizitzarako eta lagunak egiteko aukera berezia ere bada, eta herriz herri ibiltzerakoan tokiko gidari eta azaltzaileen eskutik lortzen dute partaideek leku bakoitzeko berri, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia