euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur zin egin eta jabetuko da karguaz Idahon Tracy Basterrechea, Meridian-eko Polizia Departamentuko buru berria

2021/01/26

Tracy Basterrechea Gauzak aurreratu bezala ateratzen badira, gaur astearte arratsaldean --Euskal Herrian asteazken goizaldea dela-- Simison Meridian-eko alkateak Basterrechearen izena proposatu, Udalbatzak bozkatu eta ondotik zin egingo du Meridianeko Polizia Departamentuko buru bezala Tracy Basterrecheak, 2009tik bertako buruorde eta azken asteetan jarduneko poliziaburu izen denak, orain arteko buru Jeff ...

Gehiago irakurri...


Galdera zuzena Diasporari: Zergatik izan euskaldun? Zentzurik ba al du Diasporan euskaldun jardun eta izateak?

2021/01/25

Oiarzabalen galdera Diasporako euskaldunei: Zergatik euskaldun segi, zentzu zabalenean, 21. mendean, Euskal Herritik urrun? Pedro Oiarzabal aditua --bera ere Diasporan Euskal Herrian adina bizi izan dena-- munduko euskaldunak ari da aztertzen, geure Diaspora eta EH bera hobeto ezagutzearren eta interes bizia dauka Diasporako gazteen erantzunarekin bere galderari: Zergatik eutsi nahi diozu euskaltasunari? Agian zeure familian, batzuk gogor eutsi diote eta beste batzuk ez, baina zeuk argi duzu euskaldun izatea eta sentitzea ...

Gehiago irakurri...


Brexit gauzatuta, euskaldunentzat egoera azkenik nola geratu den argituz hitzaldia sareratuko du Londresko EEak

2021/01/25

Ekitaldia datorren astean egingo da Zoomez eta partaidetza librekoa izango da, Euskal Etxera aldez aurretik idatzita Zoom bidezko hitzaldia antolatu du London Basque Society Euskal Elkarteak, Brexit dagoeneko gertatuta, gauzak nola geratu diren argitzeko. Eusko Jaurlaritzako eta SPRIko partaideak lagun, hitzaldia datorren astean egingo da, otsailaren 4an, osteguna, eta besteak beste argituko dira: Euskal Herrira itzultzean egin beharrekoak (laguntza sozialak, pentsioak, paroa...), Erresuma Batura etortzeko egin beharrekoak, ...

Gehiago irakurri...


Nevadako Unibertsitateak 2021eko Euskal Idazkuntza Lehiaketa antolatu du, ingelesez, euskal gaiko lanentzat

2021/01/22

"Basque Writting Contest" edo Euskal Idazkuntza Lehiaketaren 2021eko deialdia Reno-Nevadako Unibertsitateak, Euskal Idazkuntza Lehiaketa antolatu du, 2021eko edizioan. Parte har dezakete ingelesez idatzitako lan argitaragabeek eta argitaratze-bidean ez daudenek, gai gisa euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan barrena edo lotura euskalduneko beste edozein daukatenak. Lanak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 1ean zabalduko da eta irailaren 30ean itxiko, 18:00etan ...

Gehiago irakurri...


Elkarrizketa Argentinako Martina Saa txistulariarekin eta artikulua AEBko NABO Udalekuaz, 'Txistuaz' aldizkarian

2021/01/22

San Nicolásko EEko (Argentina) Martina Saa txistularia eta AEBko Udalekuko bi irudi, 'Txistuaz' aldizkariaren 2. zenbakikoak Bigarren zenbakia du, iazko ekainean plazaratzen hasi zen 'Txistuaz' aldizkariak, eta bertan bi idazlan topatu ditugu Diaspora ardatz daukatenak. Argentinatik, elkarrizketa egiten dio gaztelaniaz aspaldi Buenos Airesen finkatua dagoen Aitor Alava dantzari arabarrak Martina Saa (San Nicolás, 1989)  txistulari eta musikari argentinarrari. Eta zenbaki berean, artikulu batean, euskaraz, Gasteiztik, ...

Gehiago irakurri...


NABOk bigarren urtez jarraian kantzelatu du Udaleku, 10-15 urte arteko bere gaztetxoentzako udako ekitaldia

2021/01/21

Orain arte egindako azkeneko NABO Udalekuaren azkeneko edizioko irudia, 2019an, San Frantziskoko Gure Euskal Etxean Duela astebete eskas iragarri zuten Boisen Jaialdi euskal-estatubatuar elkarretaratze erraldoiko antolatzaileek 2020tik 2021era pasatutako edizioa berriz ere atzeratu dutela 2022eko uztailera pasatuz, eskura dauden datuekin ezin dutelako batere segurtatu ekitaldia normaltasun eta segurantzia minimo batekin egin ahal izango dutenik. Nabo, Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Federazioa da orain pareko erabakia hartu ...

Gehiago irakurri...


Argentina-Uruguaiko 10 gazte hilabete t'erdiko barnetegi presentzialean ari dira Lazkaon 'Euskara Munduan'ekin

2021/01/21

Eserita, Sebastián Amaya, Laura Moreno, Florencia Deniz eta Andrea Bella; zutik, Lautaro Pincheira, Marcela Inda, Begoña Tisera, Anabel Jaureguiberry, Alfredo Laborde eta Marcial Agostini Zubillaga Pandemia egoeraren eta Filomena ekaitzak Madrilgo aireportura bidaiatzeko ekarritako zailtasunen gainetik, Lazkaon ari dira dagoeneko buru-belarri, joan den astelehean hasita, euskara maila polita daukaten Argentina eta Uruguaiko hamar gazte --urte hasieran gehiago ziren izatekoak, baina egoera konplikatuak eta bidaiatzeko oztopoek bajak eragin dituzte--, 'Euskara Munduan' programa ...

Gehiago irakurri...


Hego Amerika: online barnetegia bukatu dute euren euskal etxeetan euskara irakasteko prestatzen ari diren 28 ikaslek

2021/01/19

'Euskara Munduan' programako hirugarren barnetegian --bigarren birtualean-- parte hartutako ikasleetako batzuk Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaitik hartu dute parte 'Euskara Munduan' programa barnean euren euskal etxeetan eusjara irakasle bilakatzeko ikasten ari diren 28 ikasleek. Pandemiak ikaste-prozesua baldintzatu die eta aurreko barnetegia ere online egin behar izan zuten iazko uztailean (neguko barnetegia). Bukatu berria duten hau, urtarrilaren 9tik 16ra gauzatu dute. Online, baina ez horregatik ahulago edo ...

Gehiago irakurri...


Argentina: Hona Diasporatik, Donostiako Danborradako sei pieza nagusiak jotzeko tutoriala, FEVAren eskutik

2021/01/19

FEVAk Facebook bidez zabaldu duen Danborradaren tutoriala, Jose Gutierrez eta Jorge Rabuffetti danbor nagusien eskutik San Sebastian eguna da asteazken honetan, eta aurtengoa urte berezia izanik, pandemiagatik Donostian bertan ekitaldi publiko nagusiak eta festa bera orain arte ezagutu izan dugun bezala bertan behera geratuta, herritarren gogoak bizi-bizirik dirau. Batetik, esperantza pandemia egoera gainditzen denean egiten segituko den betiko festan ipinita.

Gehiago irakurri...


Bi egun falta San Sebastian Egunerako: Danborrada fisikoak bertan behera, gogoak eta atxikimenduak gogor darraite

2021/01/18

Haur danborradako ordezkariek Sarriegiren piezen grabaketa egin dute Victoria Eugenia Antzokian, urtarrilaren 20an zabaltzeko Iritsi gara beste urte batez San Sebastian egunaren bezperetara, baina beste gauza askotan bezala, aurtengoa bitxia eta berezia izango da COVID-19aren karietara. Aspaldi iragarri zuen Donostiako Udalak pandemia egoera agintari segitzen duen testuinguru honetan ezinezkoa izango zela ohiko festarik egitea edo, hain zuzen ere, inongo festarik egitea. EuskalKultura.eus-en bulego nagusia Donostian ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia