euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ernesto Darrecoechearekin euskal presentzia topatu dute 1821ean, Las Flores hiria izango zenaren sorreran

2021/02/09

Las Floresko Pulpería El Bosque, 1821ean Ernesto Darrecoecheak sortua "200 urtera eta euskal odola agerian utziz" du izenburu irakasle laudatua, oposizioko zinegotzia, euskal komunitateko buruzagia eta EuskalKultura.eus-eko irakurle zintzoa den Graciana Goicoechandia lagunak bidali digun Las Flores Udalerriko Kultura Idazkaritzaren testuak. "Ernesto Darrecoechea, Europa Zaharretik iritsitako gizonak, ahal izan zuenean Ibai Gazia zeharkatu eta 'El ...

Gehiago irakurri...


36ko Gerran hildako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 21.000 herritarren datuak online kontsultagai Gogoraren webgunean

2021/02/09

Online kontsultagai Gogogora Institutuaren webgunean 36ko gerraren ondorioz hildako 21.000 herritar hauen datuak Kultsultagai dago dagoeneko Gogora Institutuaren webgunean Gerra Zibilean hildako biktimen datu-basea. Berau gerra zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) Euskadin hildako biktimei buruzko eta gerraren ondorioz Euskaditik kanpo hil ziren euskal herritarrei buruzko ikerketaren ondorio da. Gaur egun, 20.970 hildakoren fitxak jasotzen ditu: 19.962 gizon, 977 emakume eta 31 hildakoren kasuetan ...

Gehiago irakurri...


Segitu nahi duzu online asteazken honetan hitzaldia Liverpooldik bertako euskal komunitateaz eta Filipinez?

2021/02/08

Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedra antolatzaile, online hitzaldia eskainiko du etzi Kirsty Hooper ikertzaileak Hitzaldia Kirsty Hooper adituak emango du 'Euskaldunak Livelpoolen eta espainiar inperio koloniala: Mundakatik Manilara (Merseyn zehar)" izenburupean, 15:00etan bertako ordua, Euskal Herrian 16:00ak direla. Warwick-eko Unibertsitateko ikertzailea Olano, Larrinaga & Co konpainia aztertuko du bereziki, Ramon de Larrinaga, Jose Antonio de Olano eta Juan Bautista Longa euskaldunek 1862an sortutakoa. Garai ...

Gehiago irakurri...


Renon euskal diasporaz hilabeteko ikerketa egonaldia egiteko izen-emate epea zabalik du Jon Bilbao Katedrak

2021/02/08

Renoko Unibertsitateko Mathewson-IGT Knowledge Center-en eraikinaren baitan daude Euskal Liburutegia eta Euskal Ikasketa Zentroa Euskal diasporari lotutako gai batez hilabeteko ikerketa egonaldia egin nahi duzu Nevada, Renoko Unibertsitatean (UNR), bertako Euskal Liburutegiko, Euskal Ikasketa Zentroko eta gainerako adarretako baliabide ugariei etekinak atereaz? Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education delakoak urtero eskaintzen duten aukera hau abuztu eta abendu artean gauzatu ahal izango da 2021eko ...

Gehiago irakurri...


Hil zeneko 40. urteurrenean, Manuel Irujo Ollori eskainitako liburu bat argitaratu du ‘Geroa Bai Argentina’k

2021/02/05

'Geroa Bai Argentina'k Manuel Irujo Ollori buruz argitaratu duen liburua helarazi digu "Manuel Irujo Ollo. Un legado de paz, libertad, justicia y democracia (Manuel Irujo Ollo. Bake, askatasun, justizia eta demokraziako ondarea) liburua artikulu sorta bat da, Euskal Herrian zein Diasporan abertzaletasunaren erreferente diren jende batzuek proiektu honetarako propio idatzia", aurkeztu digu liburuaren editore Fernando Lizarbe 'Geroa Bai Argentina'ko ...

Gehiago irakurri...


Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak euskarararekiko hastapen ikastaro expres bat iragarri du berehala hasteko

2021/02/05

Arian metodoarekin ematen ditu klaseak German Eiguren irakasleak Valentziako Euskal Etxean Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak euskarararekiko hastapen ikastaro expres bat iragarri du, otsailaren 15ean hasiz, klase online zein, egoerak ahalbidetzen badu, presentzialekin. Astelehen eta asteazkenetan izango da, 19:30etatik 21:00etara, otsailetik ekaina bitartean. "Gure helburua bertako jendea da, ez da aldez aurreko ezagutzarik behar, baina bai interesa eta aritzeko jarrera, normalean gure ...

Gehiago irakurri...


Gaur Santa Ageda bezpera da: tradizioa aurten, ohi bezala bete ezinean, hona Boise eta Madrilgo aurreko bideoak

2021/02/04

Artxiboko irudian (2009), Madrilgo Santa Ageda koroak, lehen lerroan, orduan hirian bizi zen Gorka Alvarez Aranburu gaztea kantari "Zorion, etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ez eta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz" dio Santa Ageda bezperan Euskal Herrian eta Diasporako leku batzuetan segitzen den tradizioko kopla eta usadio zaharrak. Gaurko gauari --otsailaren 5eko bezperari-- dagokio plazaratu eta ...

Gehiago irakurri...


Igande hau azken eguna San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen 39. urteurreneko bazkarian izena emateko

2021/02/04

Urteurrena, janaria Euskal Etxean enkargatuz eta ondoren norberak bere etxean janez ospatuko dute Urtero, otsaila izaten du San Frantziskoko Euskal Etxeak egutegian gorriz markatutako data, izan ere bere bere urtebetetzea ospatzen baitu, auzolanean eraikitako eraikin frontoidun eder hau egoitza duen Gure Euskal Etxeak, aurten 39a, 1982an estreinatu zutenetik. Iaz, doi-doi ospatu ahal izan zuen pandemia deklaratu aurretik (pandemia deklaratu zen astean bertsolariei egin behar zieten omenaldia bertan behera ...

Gehiago irakurri...


Euskal musika tradizionala Diasporatik: entzun 'Aldapeko'ren bertsio polit hau musikari argentinarren eskutik

2021/02/04

Musikari euskal argentinarrek 'Aldapeko' kantaren bertsio bat egin zuten Pandemia eta itxialdien ondorioz, zapore gazi-gozoa utzi zigun askori ahaztezina izango den 2020 urteak. Gazia gehienbat, baina hala ere, aipagarriak dira baita ere euskal diasporako hainbat erakundek egoerari aurre egiteko proposatzen hasi ziren aukera eta eskaintza berritzailek. Egoera berrira ahal zen heinean egokitu eta urtean zehar, hamaika jarduera jarri zituzten eskuragai –batez ere ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak eta Iberoamerikako Estatuen Erakundeak hezkuntza, zientzia eta kulturarako ituna sinatu dute

2021/02/03

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Mariano Jabonero OEIko idazkari nagusia hitzarmena sinatzen gaur goizean Eusko Jaurlaritzak eta Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Iberoamerikako Estatuen Erakundeak (IEE edo OEI, Organización de Estados Iberoamericanos) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, euskal komunitatearen eta Iberoamerikako komunitatearen artean hezkuntza-, zientzia- eta kultura-arloko ekintza bateratuak garatzeko, bi erkidegoak lotzen dituzten lotura historikoak, kulturalak eta sozialak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia