euskal diaspora eta kultura
2021/02/26
Ipar eta Hego Euskal Herriko kultura ahaleginak biltzen dituen Iparra-Hegoa elkarteak sortu du ‘Bizi gira... kutxa bira!’ ekimena. Urtebete aurrez-aurreko jarduerarik gabe eman ondoren, eta harremantzeko aukerak murriztuta, Korrika eta ikastolen festak-eta egin ezinik, egoera gainditu nahi izan dute. “Jendea ezin da mugitu baina kutxa bat bai”, pentsatuta, egurrezko kutxa bat ...2021/02/25
Martxoaren 25etik apirilaren 25era Iruñeko Planetarioak "Jose Alfaro: erbestea eta duintasuna" argazki erakusketa izango du ikusgai, Nafarroako Memoriaren Institutua antolatzaile. Orotara 229 negatibok osatzen dute Alfaroren familiak katalogatu, datatu eta kontserbatutako bilduma eta hortik hautatu diren 50 argazkiek, tafallarrak Frantzian erbesteratuta pasatu zuen hamarkadaren ...2021/02/25
Covid-19ak sortutako pandemiak 784.000tik gora lagun kutsatu eta 19.000 hildako eragin ditu gaur arte Txilen, xifra ofizialen arabera. Zorigaiztoko 2020a atzean utzita, itxaropentsu agertzen dira herritarrak "txertaketa-kanpaina ongi doalako" –dagoeneko 2 miloik jaso dute– eta normaltasunera bueltatzeko posibilitatea hurbilago ikusten dutela. Santiagoko Euzko Etxearen ...2021/02/24
Munduan dauden 6.000 hizkuntzen %43a desagertzeko arriskuan dago eta, Mexikoren kasuari dagokionez, egun Mexiko den lurraldean mintzo diren bertako hizkuntza guztiak dira desagertzeko arrisku larrian daudenak. Baina, zerk ekartzen du hizkuntza bat desagertzea? Ezinbesteko prozesua al da? Ala atzerabueltarik izan dezake? Asko dira munduan euren geroaren aldeko borrokan ari diren ...2021/02/24
Aholku Batzordea atzo astearte arratsaldean bildu zen Lehendakaritzan Iñigo Urkullu lehendakaria buru, bere eskuin-ezker Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu. Bilera Urkulluren harrera-hitzekin hasi zen, fisikoki bertan zeudenei, eta pantailen bidez urrunetik partaide zirenei. Munduko Euskal Etxeen ...2021/02/23
RedIUP-Zientzia eta Teknologia Zabaltzeko Unibertsitate arteko Sareak antolaturik, ‘Zientziak axola du: ezagutza fidagarriak komunikatzeko erronka ziurgabetasun eta infodemia garaian’ bideo lehiaketak helburu argia du: “pandemia eta postpandemia une hauetan, Unibertsitatean sortzen diren ezagutzak balioesten dituzten komunikazio publikoko pieza originalen sorkuntza sustatzea”.2021/02/22
Buenos Aires Hiriko Gobernuak Covid-19a izan dezaketela susmatzen duten jendeei listu-testa doan egiteko aukera ematen die, besteak beste horretarako propio zabaldu dituen DetectAr programako guneetan, horietako bat Nafarroako Etxearen egoitza, Moreno 3682 helbidean. Goizeko 9etatik 11:30ak arte bertara joateko aukera dago, beti ere joan aurreko azkeneko hiru orduetan ezer jan gabe eta denbora horretan hortzak ...2021/02/22
Bizi dugun pandemiak ekarri duen hondamendia nabarmena izan arren, gaitzak utzi du baita bestelako albisterik ere. Mexikon, esaterako, euskara ikasteko aukera eman die herrialdean bizi diren guztiei. Izan ere, semaforoa gorrian egon den bitartean, itxita egon da Euskal Etxea eta horrek ikasgela utzi eta bide berri eta berritzaileak jorratzera behartu ditu bertako euskara arduradunak: Euskara online, bai, baina ...2021/02/19
Mexikoko Euskal Etxeko lehendakari Julen Ruiz de Azuak ongi etorria eman dio herrialdera Jose Maria Cazalis, Eusko Jaurlaritzako ordezkari iritsi berriari. Cazalisek berak Euskal Etxeko zuzendaritza taldekoei aitortu die erronka handia dela Eusko Jaurlaritzak eman diona: “Senatuan txantxetan esaten nuen después de ser senador, el mejor destino es ser embajador en la Santa Sede. Ez naiz ...2021/02/19
Vera Lisa Bergalli Erviti jantzien eta ehungintza arloko diseinatzailea da, Buenos Airesko Unibertsitatean graduatua. Amaren aldetik, euskal sustraiak ditu eta aitona, Jesus Jose Erviti, Nafarroatik, Obanos herritik etorri zen Argentinara. Aurrekari horiekin, azaldu dio EuskalKultura.eus-i, ez zuen zalantza handirik izan bere ekimena deitzerakoan, “Gure aitonak bere herriaren kultura ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus