euskal diaspora eta kultura
2024/08/01
Duela urtebete, obren ondotik eta hilabete luzetako itxaronaldiaren ondoren, Magdalenako Euskal Etxeak gogoz eta zoriontsu ospatu zuen bere egoitza berriz inauguratzea. Joan den larunbatean, uztailaren 13an, elkarteak bere 32. urtebetetzea ospatzeko aukera izan zuen Rivadavia kaleko areto horretan, bertako hormak Magdalena inguruko familien armarri heraldikoen irudiekin apainduta daudela. ...2024/07/31
Corpus Christiko Eusko Etxeak erronka berri bati ekin dio. Ikerketa lan bat abiatu dute herrian bizi izan ziren euskal jatorriko lehenengo biztanleez, bertako garapen ekonomiko, sozial eta kulturalari egin zioten ekarpena ezagutzeko. Historia irakasle eta elkarteko bazkide den Cesar Arrondoren zuzendaritzapean, eta Estela Garma museologoak eta Eusko Etxeko erreferente Olga Leiciagak koordinatuta, helburu ...2024/07/31
Uztailaren 31an ospatzen da Gipuzkoan (bertako zaindaria da) eta Bizkaian (kozaindaria, Balendin Berriotxoarekin batera) Loiolako santuaren jaia, izan ere egun horretan, 1556an, zendu baitzen Erroman Jesusen Konpainia sortu zuen Loiolako semea. Ospakizuna erabat errotuta dago euskal diasporan; eta astegunetan erortzen diren beste jai batzuen kasuan bezala (aurten hala gertatu da, asteazkena ...2024/07/30
'Baskos de La Confluencia' Euskal Etxeak antolatua, Euskal Herriko kulturaren hainbat alderdi jorratuko dituen hitzaldi ziklo bat hasiko da aste honetan Neuquenen. Dibulgazio-proposamenak Comahueko Unibertsitate Nazionalaren babesa eta bermea du eta, besteak beste, euskal kulturaren erreferenteen hitza komunitateari hurbiltzeko helburua du baita Euskal Etxeari ikusgarritasun handiagoa ematea ...2024/07/30
Tradizioari eutsiz, Argentinako euskal etxe ugari ari dira egunotan San Ignazioren omenezko ekitaldiak ospatzen. Aurten uztailaren 31 asteguna denez, askok ospakizuna aurreko asteburura aurreratu edo ondokora atzeratu dute, Necocheako euskal komunitatearen kasu. Necocheako Euzko Etxeak Donostiako Goizaldi dantza talde donostiarraren bisita izan du eta, beraiekin batera, afari batekin aurreospatu zuten pasa den ...2024/07/29
‘Mikro blues. Escenas cotidianas’ du izena lanak eta lau mikro antzezlan biltzen ditu. Lau lanok beste hainbeste euskal idazleren testuetan daude oinarrituta eta moldaketak apirilean lanean hasi zen Madrilgo Euskal Etxeko antzerki taldeko lagunek egin dtuzte, euskal elkarte madrildarreko zuzendaritzakide ohi eta bazkide Maria Gainzarain antzerkilari gasteiztarraren ...2024/07/29
"Nafarroako eta Kataluniako kulturak batzen dituen gunea" esanez aurkezten du bere burua, duela ehun eta bat urte Bartzelonan sortu zen Nafarren Etxea elkarteak. Duela 54 urtedanik egun egoitza izaten segitzen duen hiriburu katalaneko Horta-Guinardo barrutian kokatua, erdigunetik 10 minutura, nafar tradizioen adierazgarri diren hainbat jardueratan parte hartzeko aukera ...2024/07/29
19 irakaslegai partaide amaitu zen uztailaren 19an Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean, aurten hiri honetan egin den Euskara Munduan-en (EM) 2024ko neguko barnetegia. Asier Iriberrik eta Arantxa Anituak —FEVAko presidente eta presidenteordea hurrenez hurren— ongi etorria eman zieten ikasleei. Ikasle irakaslegaiek urtarrilean abiatu zuten euren lau ...2024/07/26
Iaz data hauetan Boisen "Euskal Herria 4 ½ Txapelketa"ren lehenengo edizioa antolatu zutela-eta esandakoa hona ekarriz, pilotazaletasuna egitate bat izan da hasiera-hasieratik Diasporan oro har, baina kasu honetan Estatu Batuetako euskal komunitateetan. Dozenaka asko pilotaleku sortu izan dituzte euskal emigranteek herrialde osoan, baina bereziki Mendebalde guztian, Kalifornia eta ...2024/07/26
Dena prest dago Boisen gaur arratsaldez urteroko Euskal Jaiei hasiera emateko, bertako euskal komunitatearen zaindari den San Inazioren ohoretan. Ingelesezko ofizialki 'San Inazio Basque Festival' deitzen dutena gaur arratsaldean abiatuko da hiriko 'Basque Block' edo euskal auzoan, 'Basquing on the block' ekitaldiko haur jolasekin eta Anduiza frontoian jokatuko diren lehenengo pilota ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus