euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Karibeko Euskal Etxeak deia luzatu du Barranquillatik, bideo batez parte hartzeko bere 'Euskaraz Kolonbia' kanpainan

2021/03/05

'Euskaraz Kolonbia' kanpaina Barranquillako "Karibeko Euskal Etxea" kolektiboak antolatu du Iker Guillermo Lopezek idatzi digu Karibeko Euskal Etxetik, gonbidapena luzatzeko, parte hartu nahi duten guztiei, plazaratu berria duten "Euskaraz Kolonbia" kanpainan. Kanpaina mundu guztiaren partaidetzari dago zabalik, baina bereziki euskaraz ez jakin arren euskara eta euskal kulturari hurbiltzea gustura ikusiko luketenei, zergatik ez?

Gehiago irakurri...


Argentinako Nafar Etxeek galdeginik, Nafarroako Gobernua euskara klaseak ari da ematen Argentina eta Uruguaiko ikasleei

2021/03/05

Buenos Airesko Nafarroaren Etxearen egoitza, Moreno 3682 helbidean, hiriburuko Almagro auzoan Argentinako Nafarroako Etxeen Federazioaren izenean, Buenos Airesko Nafar Etxeko Martin Urtasun lehendakariak lan ederra egin du aukera berriaren alde. Aurreneko ikasturtea da eta proba eta ebaluzio moduan balio izango du, ondoren dagozkion erabakiak hartu eta nondik nora jo erabaki ahal izateko. Hastapen honetan hutsetik abiatu dira ezagutza aldetik, eta tarte geografiko eta kulturala ...

Gehiago irakurri...


Aurrez aurreko saioak Arrecifesko EEan: gaur, Liburutegiaren urteurrena; igandean, mendeurrenari begirako bilera

2021/03/05

Gaur, 'Visita Guiada' eleberria aurkeztuko du egileak EEko “Lucio Echaniz” Liburutegiaren eta EKE-Eusko Kultur Etxearen 30. urteurrenean Pandemiak sortutako krisia erabat gaindituta ez badago ere, osasun-egoera egonkor samarra dago gaur egun Arrecifesen eta horrek aukera berriak ematen dizkie hiriko elkarteei, tartean kultur erakundeei. Protokolo zorrotzari jarraituz, topaketa batzuk hasi dira antolatzen eta horietako bi Euskal Etxean izango dira, biak asteburu honetan. Gaur, Liburutegiaren 30. Urteurrena ospatuko dute; igandean, berriz, bilera ...

Gehiago irakurri...


EEaren 32. urteurrena: bere kideentzat, Montevideoko Haize Hegoa 'sendia', 'poza', 'lagunak' edo 'adiskidetasuna' da

2021/03/04

Haize Hegoak bildutako hitzen zerrenda Martxoaren 1ean bete ditu 32 urteak Montevideoko Haize Hegoak eta, aurreko urteetan ez bezala, aurten ezin izan dute jairik egin. Pandemiagatik Uruguaiko hiriburuan elkartzeko aukera oraindik mugatua denez, sareetan egin zituen Elkarteak bi deialdi. Alde batetik eskatu zien lagunei Euskal Etxearen muina hitz batez adierazteko. Zerrendan, gaztelaniazko eta euskarazko hitzak agertu ziren, ...

Gehiago irakurri...


Omenaldia Diasporari: Ostegun honetan aurkeztuko du Hernanin bertako 'Bitartean' taldeak bere CD 'Kreole'

2021/03/03

Hernaniko Bitartean folk musika taldeko eta Ttarla dantza taldeko kideak Euskal eta argentinar osagaiak dauzka Bitartean folk talde hernaniarrak. 2012an sortu zen gaur egun Sebastian Ustarroz Dabadie, Garazi Navas Mundiñano, Ixiar Jauregi Loiarte eta Haritz Ezeiza Zabala kide dituen taldea. "Eta lauok diasporarekin, bereziki Argentinako euskal diasporarekin lotura handia dugu", esan diote EuskalKultura.eus-i. "Itsasoaren bi aldeetan jaiotakoak ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak euskal gizataldeetan premia larrian daudenei laguntzeko 2021eko deialdia onartu du

2021/03/03

Venezuela, Kuba (irudian), Txile, Argentina eta Uruguaiko onuradunek jaso izan dituzte gehienbat premiazko laguntzok Eusko Jaurlaritzak, astearte honetan egindako Gobernu-Bileran, munduan barreiatutako euskal gizataldeetan premia larrian daudenei laguntzeko 2021eko deialdia onartu du. Ohi denez, dirulaguntza hauek Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira, eta orotara iazko kopuru bera, 202.000 euroko zuzkidura izango dute. Atzo onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ofizialak, eta hortik aurrera hilabeteko epea ...

Gehiago irakurri...


14 urtez hutsik gabe egin ostean, Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeak ez du 2021ean Dantzarien Topaketa deituko

2021/03/03

Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa, artxiboko irudian (arg. EuskalKultura.eus) Urteko sasoi honetan Argentinako euskal gazteen egutegian goriz markatutako data zen. Eta jai berezia izan zitekeen, 15. ediziora iritsi behar zuelako. Baina "pandemiak sortutako osasun egoera hirian, ezta Argentina osoan ere oraindik normalizatu ez denez", Cañuelasko Denak Bat-ek erabaki berri du Aberri Eguna ospatzeko urtero egiten duen Dantzarien Topaketa ez deitzea aurten. Gogora dezagun iaz, ...

Gehiago irakurri...


Euskal zenbait izenburu berri itzuli dira 2020an beste hizkuntzetara, batzuk liburudendetan daude dagoeneko

2021/03/02

Katixa Agirre gasteiztarraren 'Amek ez dute' da kasu honetan gazteleratu den liburuetako bat (arg EiTB) Etxepare Euskal Institutuak euskal liburuen itzulpenei 2020an emandako laguntzen aipamena egin du. Literatur sormenerako urte zaila izan dela aipatu ondoren, orain arte babestu dituen lanetako bost dagoeneko liburu-dendetara iritsi direla adierazi du eta seigarren bat laster iritsiko dela. Institutuak azaldu duenez, 28 lanek jaso zituzten iaz bere diru-laguntzak, zenbait generotan, tartean poesia, ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko eta AEBko Diasporako aurpegi ezagunak partaide, EH-AEB tailer birtuala hasiko da bihar: eman izena!

2021/03/01

Elkarretaratzea Zoom bidez egingo da martxoaren 2an eta 4an. Garaiz zaude izena emateko "Euskal Herria-AEB: bilakaera eta harremanak etorkizunean" (Basque Country-USA: Evolution and Future Relationship) tailerra egingo da online astearte eta ostegun honetan, martxoaren 2an eta 4an, Telesforo Monzon eLab ideien laborategia eta Sabino Arana Fundazioa antolatzaile dituen "Nazioartekotzea: Euskal Herria-AEB eta euren ikuspegi globala" mintegi estrategikoaren ...

Gehiago irakurri...


Venezuela: Karmele Leizaola prentsa diseinatzailearen heriotza, Jazoera buletinaren 119. zenbakiko gaietako bat

2021/03/01

Karmele Leizaola kazetaritza-diseinuaren ama Venezuelan, otsailean Madrilen koronabirusez hila, gogoan du Jazoera 119k (arg Tal Cual) Otsaileko azken egunekin batera atera du Caracasen bere 119. zenbakia, 2021eko otsailari dagokiona, Pedro Javier Arriaga Aguirre koordinatzaile duen Jazoera buletin euskal-venazuelarrak. Eta otsailean hil berria den Karmele Leizaola Azpiazu, kazetaritza eta diagramazio arloko profesionalaren heriotzaren galera du bere orrialdeetan zehar aztergai hartzen duen puntuetako bat. Euskal Herrian donostiar jaioa, Karmele ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia