euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadan, Battle Mountain-go Oberenak EEak mantendu egingo du 2021eko bere Euskal Festa, abuztuaren 7an

2021/03/29

Udako Euskal Piknik eta Festarako prestatzen Nevadako Battle Mountain-eko Oberenak Euskal Etxeko dantzariak Hala erabaki dute Euskal Etxeko partaideek martxoaren 18an eginiko bilkuran, egoera zinez aldatzen ez bada bederen. Urteroko Euskal Festa abuztuaren 7rako deitu dute, beraz, arratsaldeko ordubietatik aurrera, herriko Lion's Park-en, jolasak, dantza eta partekatutako janari-edaria tarteko. Janaria, txorizo sanwitxak izango dira, baita bestelako mokaduak ere, zehaztasunak erabakitzeke, eta ...

Gehiago irakurri...


Battle Mountaingo Merkataritza Ganberak 'Roots Leadership' sariko izangai izendatu du herriko Oberenak Euskal Etxea

2021/03/29

Battle Mountaingo Merkataritza Ganbera, Nevadan Battle Mountaingo Merkataritza Ganberak 2021eko "Roots Leadership" (erroen buruzagitza) sarirako izangai izendatu du bertako Oberenak Euskal Etxea. Sariaren irabazleak apirilaren 16an adierazi eta banatuko dira Merkataritza Ganberak antolatu duen afari eta ekitaldi batean. battle Mountaingo Euskal Etxeak familia giroko lan ederra darama bertako euskal kultura sustatzen eta gaztetxoei ekitaldi sanoak ...

Gehiago irakurri...


'Bziber lehiaketa' EHko eta Diasporako gazteentzat: bidali zeure bideo edo edukia euskaraz Tik Tok eta Instagramez

2021/03/26

Ekimena gaur hasiko da eta apirilaren 10era arte dago parte hartzeko aukera TikTok sarean oinarritutako Bziber lehiaketaren 3. edizioa hasiko da gaur euskal gazteen artean. Proposamena 11 eta 16 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzenduta dago, eta sare sozialetan euskararen erabilera bultzatzea du helburu. Aurreko bi edizioetan ez bezala, oraingoan, Bizkaia ezezik, Euskal Herri osoa eta Diaspora ere dauzka eremu. Parte hartzeko, Bziber lehiaketaren Instagram eta TikTok kontuak ...

Gehiago irakurri...


Euskaraz egiten duzu? Nahiko zenuke ‘El Vasco’ film euskal argentinarrean parte hartu? Hona, casting-aren berri

2021/03/26

'El Vasco' pelikula euskal argentinarraren afixa Bizi dugun kinka konplikatu samar honek ekarritako atzerapenen ondotik, gauzak berriro mugitzen hasi dira 'El Vasco' filmaren inguruan. EHko Pausoka ekoizleak, Argentinako Oeste Films eta Prisma ekoiztetxeekin batera, berrekin egin diete Argentinan girotuko den ‘El Vasco’ filmaren prestakuntzei. Izen handiko aktoreek hartuko dute parte, tartean  Itziar Aizpuru eta Joseba ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Rosarioko Zazpirak Batek; Guillermo Canut Garramiola da EEko lehendakari berria

2021/03/25

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria elkartearen egoitzan Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Santa Fe probintzian, Urteroko Ohiko Batzarra egin zuen joan den martxoaren 13an, besteak beste bere buruzagitzako zenbait kargu berritzeko, tartean Euskal Etxeko lehendakaria bera, elkarteko barne araudiak diotena segituz. Bildutakoek erabakitakoaren ondorioz, honela geratzen da osatua EEko Zuzendaritza Batzorde berria datorren agintaldirako:

Gehiago irakurri...


Argentina: harrera paregabea egin diote ‘Bizi gira... kutxa bira!’-ri Viedma eta Patagonesen; orain, jauzia EHraino!

2021/03/25

'Bizi gira... Kutxa Bira...' Diasporatik Euskal Herrira Patagonia Argentinarrean hasi du bere ibilbidea Euskal Herriko Iparra-Hegoa elkarteak sortutako ‘Bizi gira... kutxa bira!’ ekimenak. 25 urte betetzen ditu aurten Carmen de Patagones eta Viedma hirietako euskal gizataldeak batzen dituen bertako Aberri Etxea EEak eta bi eguneko ospakizuna antolatu zuen joan den asteburuan egurrezko ‘Kutxa’ri behar bezalako harrera ...

Gehiago irakurri...


Eskuragarri dago dagoeneko interneten Las Platako Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariaren 13. zenbakia

2021/03/24

La Platako Euzko Etxeko Eguzki aldizkariaren egungo denboraldiko 13. zenbakia, 2021eko martxoari dagokiona La Platako Euzko Etxeak Eguzkia bere hiruhilabetekariaren 2021eko lehenengo zenbakia kalean --pantailetan alegia-- dela iragarri du, bertan irakurri edo bertatik jaisteko. Plazaratu berria den zenbakia egungo denboraldiaren 14.a da eta martxoari dagokio. Koloretan da eta 48 orrialde dauzka. Bere azalean mitxeleta bat agertzen da, 'bandera argentinarra' motakoa eta irudia Evangelina Bértolari zor ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak antolatuko du irail-urrian AEMI Batzarra: epea ireki da lanak aurkezteko diasporez eta sorterriez

2021/03/24

Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bidez, 2007tik da AEMIko kide Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile egingo da 2021eko irailaren 29tik urriaren 3ra Donostiako Miramar Jauregian AEMIren (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) 31. Batzarra, "Diasporen eta euren jatorri-herrialdeen arteko harremanak: migrazio berriak, itzulera mugimenduak eta testuinguru historikoa ...

Gehiago irakurri...


Inoiz baino nazioartekoagoa ‘Gutun Zuria’ Bilboko Letren Jaialdia, hitzaldiak zuzenean Argentina, Kuba eta Marokotik

2021/03/24

2021eko 'Gutun Zuria’k nazioarteko partaidetza nabaria izango du Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, ‘Gutun Zuria’, martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, aurten hautatutako leloa "Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua" izanik, Koldo Izagirreren "Hemendik idazten dugu" poemaren bertsoan inspiratutakoa. Izen handiko kultur ekitaldiak nobedadeak ere badakartza edizio honetara, Euskal Herriko mugak gaindituko ...

Gehiago irakurri...


Kontaketa, mikroipuin eta poesia lehiaketa antolatu dute Txiletik, Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrenean

2021/03/23

Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrenerako lanak aurkezteko epea apirilaren 16an amaituko da Euskadiren Txileko Ordezkaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak lehiaketa edo zehatzago testu-bilketa bat antolatu du datorren apirilaren 26an Gernikako Bonbardaketaren 84 urteurrena izango dela-eta. Testuak eskatzen dituzte, kontaketak, mikroipuinak edo poesiak, gehienez 100 hitzekoak, gai gisa gertakari lazgarri hura hartzen dutela edo "hurbiletik ukitzen zaituen pertzepzio, sentsazio edo bizipen baten" ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia