euskal diaspora eta kultura
2021/05/19
Euskal sukaldaritza gustuko duten argentinarrentzat Takehiro Ohno ez da batere izen ezezaguna. Izan ere, Oiartzunen trebatu zen chefak urteak daramatza Buenos Airesen, euskal sukaldaritzari lotutako hainbat proiektutan partaide. Askotan ikusi izan dugu errezeta tradizionalen irakasle Gourmet TV kate espezializatuan eta baita Argentinako hiriburuan egiten den ‘Buenos Airesek Euskal ...2021/05/18
Heldua zela euskara berenagatu eta egun espainiar hiriburuko euskal irakasle, itzultzaile, poeta eta lekukotasun-emaile aktiboa da Karlos Cid Abasolo (Madril, 1963). Filologian doktorea, Unibertsitate Konplutenseko Estudios Vascos saileko arduraduna da eta besteak beste, zenbait txekiar egileren (Milan Kundera, Jaroslav Hašek, Josef Škvorecký...) lanak euskaratu ditu. Poeta ...2021/05/18
Madrilgo euskal diasporako partaide da Karlos Cid Abasolo, eta honen alboko berri batean joan den abenduan plazaratu zuen Laztanak eta Aizkorak bere bigarren poesia-liburuaren berri ematen dugu. Aurrenekotik, ordea, Keinu konplizeaketik (Susa, 2018) poema bat bereizi eta ekarri nahi izan dugu hona, euskal diasporari dedikatuta baitago, 'Biba gu' izenpean.2021/05/17
Artikulu ederra eskuetan datorkigu oraingoan ere Pedro Oiarzabal historialari eta ikertzailea. Nola ez, aipatzen digun istorioa "hemengoa baina hangoa" edo "hangoa baina hemengoa" da, horixe baitute ezaugarri Diaspora gaiek. Protagonistak, Julio Anchia Jai Alai pilotari mallabitarra (Bizkaia) eta bere familia, eta lekukotasun-emaile Julioren seme Rafael Anchia hautetsia, Texasko Ordezkarien Ganberako kide. Eskerrik asko eurei eta Pedro Oiarzabali partekatzeagatik.
2021/05/17
Ikerbasquek (Bilbon egoitza duen 'Basque Foundation for Science' edo Zientziarako Euskal Fundazioa) nazioarteko deialdia jarri du indarrean, behin-betiko 10 lanpostu eskainiz Euskadin epe-luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzenduta. Deialdia hurrengo ikertzaileentzat zuzenduta dago: Established Researchers: 8-12 urteko esperientzia duten ikertzaileak Research Associate gisa; eta Senior ...2021/05/17
Batzarra azaroaren 17tik 19ra egingo da, Donostian, Hamaika Bide Elkartea antolatzaile. Euskal erbestea ikergai daukan batasun honek 2020eko otsailean hil zen bere kide, ohorezko presidente eta ikertzaile eta kultura gizon nabaria izan zen Jose Angel Ascunceri eskainiko dio Batzarra, honako izenpean: "Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren ...2021/05/14
Euskal Herriko Iparra Hegoa Elkartea antolatzaile, 'Kutxa gira, kutxa bira' ekimena Diasporan abiatu zen zen martxoaren 20an, Argentinako Carmen de Patagones eta Viedma herrietan, bertako euskaldunak batzen dituen Aberri Etxea EEa lankide. Harritarrek harrera ederra egin zioten, bi herriotako alkateak lagun, euskal eta herriko dantzak tarteko, eta asteburu bateko programaren ondotik ...2021/05/14
1991ean sortu zuten Buenos Aires probintziako General Belgranon Euskal Etxea, baina handik denbora gutxira ekintzak apalduz joan ziren desagertu arte. Horregatik 2017an oso harrera ona izan zuten Euskal Etxea berpizteko eta Zuzendaritza berri bat osatzeko pausoek. Berehala hasi ziren jarduerak, batez ere euskara eta dantza klaseak, eta baita jaiak ere. Hainbeste urte eta gero, ordea, ...2021/05/13
Maiatzaren 3an hil da Puerto Ricon Iñaki Mallona Areciboko (Puerto Rico) apezpiku emeritua. Fruiztarra zen, orain hogei bat urte Estatu Batuetan Bizkaitik bertako euskal komunitateak bisitatzera joana ezagutu genuen bere apezpikukide Karmelo Etxenagusia bezala. "Obispo Iñaki" (gotzain Iñaki, honela deitzen zuten ingurukoek) sorreratik zen Puerto Ricoko Euskal ...2021/05/13
Concordiako euskal jatorriko lagunek, Ibaiko Izarra Euskal Etxean bildurik, harreman estu eta sendoa daukate hiriko gainerako elkarteekin. Urtean zehar, eta adibide bat jartzearren, ‘Inmigrantes Unidos de Concordia’ elkarte biltzailearen jarduera guztietan hartu ohi dute parte, normalean aurrez aurreko ekintzetan, nahiz eta azken urte honetan, eta pandemiaren ondorioz, partaidetza ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus