euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrildik Karlos Cid Abasolok 'Keinu konplizeak' liburuan euskal diasporari eskainitako poema: 'Biba gu'

2021/05/18

Karlos Cid Abasolo euskal poeta eta itzultzailea (arg. Dani Blanco-Argia) Madrilgo euskal diasporako partaide da Karlos Cid Abasolo, eta honen alboko berri batean joan den abenduan plazaratu zuen Laztanak eta Aizkorak bere bigarren poesia-liburuaren berri ematen dugu. Aurrenekotik, ordea, Keinu konplizeaketik (Susa, 2018) poema bat bereizi eta ekarri nahi izan dugu hona, euskal diasporari dedikatuta baitago, 'Biba gu' izenpean.

Gehiago irakurri...


Rafael Anchia Michelena, Texasko hautetsia: "Aita bere langile eskubideen alde borrokatu zuen Jai Alai pilotaria izan zen"

2021/05/17

Artikulu ederra eskuetan datorkigu oraingoan ere Pedro Oiarzabal historialari eta ikertzailea. Nola ez, aipatzen digun istorioa "hemengoa baina hangoa" edo "hangoa baina hemengoa" da, horixe baitute ezaugarri Diaspora gaiek. Protagonistak, Julio Anchia Jai Alai pilotari mallabitarra (Bizkaia) eta bere familia, eta lekukotasun-emaile Julioren seme Rafael Anchia hautetsia, Texasko Ordezkarien Ganberako kide. Eskerrik asko eurei eta Pedro Oiarzabali partekatzeagatik.

Gehiago irakurri...


Ikerbasque-k deialdi berria abiatu du munduan ikerketa arlo guztietan ari diren 10 ikertzaile Euskadira kontratatzeko

2021/05/17

Ikerbasque-k deialdi berria abiatu du munduan ikerketa arlo guztietan ari diren 10 ikertzaile Euskadira kontratatzeko Ikerbasquek (Bilbon egoitza duen 'Basque Foundation for Science' edo Zientziarako Euskal Fundazioa) nazioarteko deialdia jarri du indarrean, behin-betiko 10 lanpostu eskainiz Euskadin epe-luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzenduta. Deialdia hurrengo ikertzaileentzat zuzenduta dago: Established Researchers: 8-12 urteko esperientzia duten ikertzaileak Research Associate gisa; eta Senior ...

Gehiago irakurri...


Maiatzaren 31a proposamen epemuga Jose Angel Ascunce gogoan azaroan egingo den 'Erbesteko Mitoak' Batzarrerako

2021/05/17

Hamaika Bide Elkartearen 2021eko Batzarra: "Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren omenez" Batzarra azaroaren 17tik 19ra egingo da, Donostian, Hamaika Bide Elkartea antolatzaile. Euskal erbestea ikergai daukan batasun honek 2020eko otsailean hil zen bere kide, ohorezko presidente eta ikertzaile eta kultura gizon nabaria izan zen Jose Angel Ascunceri eskainiko dio Batzarra, honako izenpean: "Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren ...

Gehiago irakurri...


Kataluniak ongietorria emango dio "Kutxa gira, kutxa bira" ekimenari hainbat ekitaldirekin asteburu honetan

2021/05/14

Bartzelonako Euskal Etxea eta zenbait elkarte kataluniar partaide dira asteburu katalaneko programan, Udabiltza ekimeneko babesle nagusi Euskal Herriko Iparra Hegoa Elkartea antolatzaile, 'Kutxa gira, kutxa bira' ekimena Diasporan abiatu zen zen martxoaren 20an, Argentinako Carmen de Patagones eta Viedma herrietan, bertako euskaldunak batzen dituen Aberri Etxea EEa lankide. Harritarrek harrera ederra egin zioten, bi herriotako alkateak lagun, euskal eta herriko dantzak tarteko, eta asteburu bateko programaren ondotik ...

Gehiago irakurri...


Lehenengo aldiz bertako irakasleek hartu dute euskara eta dantza klaseen ardura General Belgranoko Gure Etxean

2021/05/14

Euskara klaseak, on line, Gral. Belgranoko Gure Etxean 1991ean sortu zuten Buenos Aires probintziako General Belgranon Euskal Etxea, baina handik denbora gutxira ekintzak apalduz joan ziren desagertu arte. Horregatik 2017an oso harrera ona izan zuten Euskal Etxea berpizteko eta Zuzendaritza berri bat osatzeko pausoek. Berehala hasi ziren jarduerak, batez ere euskara eta dantza klaseak, eta baita jaiak ere. Hainbeste urte eta gero, ordea, ...

Gehiago irakurri...


Puerto Ricoko Euskal Etxeak Lasaga, Arrieta eta Mallona gotzaina galdu ditu; aurten ere joanak dira Errasti, Chasco...

2021/05/13

Rubén Arrieta Vila eta Jesus Lasaga Belategi Euskal Gizataldeen III. Mundu-Batzarrean Gasteizen (arg Beñat Doxandabatz-Euskonews) Maiatzaren 3an hil da Puerto Ricon Iñaki Mallona Areciboko (Puerto Rico) apezpiku emeritua. Fruiztarra zen, orain hogei bat urte Estatu Batuetan Bizkaitik bertako euskal komunitateak bisitatzera joana ezagutu genuen bere apezpikukide Karmelo Etxenagusia bezala. "Obispo Iñaki" (gotzain Iñaki, honela deitzen zuten ingurukoek) sorreratik zen Puerto Ricoko Euskal ...

Gehiago irakurri...


Ibaiko Izarra EEak euskal erritmoa gehitu dio Concordiako Immigranteen Elkartearen Dantza Eguneko bideoari

2021/05/13

Gazte Lurra taldeko nesken 'Arku dantza' Dantzariaren Eguneko bideorako Concordiako euskal jatorriko lagunek, Ibaiko Izarra Euskal Etxean bildurik, harreman estu eta sendoa daukate hiriko gainerako elkarteekin. Urtean zehar, eta adibide bat jartzearren, ‘Inmigrantes Unidos de Concordia’ elkarte biltzailearen jarduera guztietan hartu ohi dute parte, normalean aurrez aurreko ekintzetan, nahiz eta azken urte honetan, eta pandemiaren ondorioz, partaidetza ...

Gehiago irakurri...


Urteko Batzarra eta bozkak Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxean, Maria Ines Etchevers berretsiz elkarteko lehendakari

2021/05/12

Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxearen 2021eko Urteko Batzar Nagusia, online, joan den apirilaren 30ean Gure Txokoa Euskal Etxeak online egin zuen apirilaren 30ean bere Urteko Batzar Nagusia. Hizpide izan zituen 2019 eta 2020 urteetako Txostena eta Balantzea eta bertan onartu zen aurreko Batzordearen agintaldi luzerari dagokion kudeaketa. Hori guztia Pertsona Juridikoen Zuzendaritza Probintzialak bere 28/2020 Xedapenean eta ondokoetan xedatutakoari jarraiki.

Gehiago irakurri...


Limako EEko lehendakari Raul Noblecillak artikulua sareratu du Arrupe jesuitaz haren heriotzaren 30. urteurrenean

2021/05/12

Aita Pedro Arrupe Gondra (Bilbo 1907 - Erroma, 1991) (argazkia arrupe.jesuitgeneral.org) Covid-19ak eragindako pandemiak bultzaturik  –62 milatik gora hildako eragin ditu dagoeneko Perun– Limako Euskal Etxeak birtualtasunean eman zien segida bere jarduerei. Eta sareetan eskaintzen duen kultur eskaintza zabaltze aldera, Pedro Arrupe jesuita bizkaitarrari buruzko bere artikulu bat eman du argitara Euskal Etxeko sareetan elkarteko lehendakari Raul Noblecillak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia