euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paueko Hegaldia abesbatzak 'Herria gogoan' bere CDaren aurkezpen bideoa plazaratu du: garaiz zaude erosteko!

2021/06/15

30 gizon kantarik, sei gizon-emazte instrumentu-jotzailek eta zuzendari andere batek osatzen dute Lagunt eta Maitako Hegaldia korala Urte hasieran kaleratu zuen Paueko Lagunt eta Maita euskal elkarteko Hegaldia koralak 'Herria gogoan' bere CDa. Orduan azaldu genuez, grabaketa pandemia garaian egin zen, iazko irail eta urrian, Notre Dame de Guindales-en, Paue ondoan. Murrizketek zaildu egin zuten ekoizpena, baina Biarnoko hiriburualdeko euskal kantariek lortu zuten proiektua bururatzea. Geroztik, salgai dago, 15 euroko prezioan. Erosi nahi ...

Gehiago irakurri...


Ysursatarren euskal ostatuaren eraikin historikoa Boisen jatetxe bihurtuko da; Bakersfield-en Noriega berria irekiko dute

2021/06/15

Boiseko Valencia euskal ostatuaren eraikina eta Ramon Ysursa (1920-2015). Eskuinean, Bakersfieldeko Noriega berriaren irekiera afixa (argazkia, Joseba Etxarri) Boisen aurretik Modern Hotela gobernatu zuen Benito Ysursa emigrante iurretarrak hiriburu idahotarrean Valencia euskal ostatua bilaka zedin 1940an eraikitako eraikina, hiriaren egungo erdi-erdigunean, Udaletxe ondoan, obretan sartuko da, bere barruan jatetxe bat (goiko partean) eta joko-areto bat (behekoan) ireki ahal izateko. Barclay Group da gaur egun bertako jabe eta lekua hutsik egon da, aurreko beste plan ...

Gehiago irakurri...


Hartu duzu hitzordua Eusko Jaurlaritzarekiko izapideak elektronikoki egiteko? Arau berria aurten bertan hasiko da

2021/06/14

Euskal etxeen espendienteak elektronikoki izapidetuko dira aurten bertan hasita Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak hemen laburtzen duenez, Euskal Etxeen Eusko Jaurlaritzarekiko izapideak, orain arte postaz bideratzen ziren edo Euskadiren atzerriko Ordezkaritzen bidez izapidetzen zirenak, elektronikoki egingo dira 2021ean bertan hasita. Esan nahi baita, aurtengo deialdiak ere honela izapidetzen hasiko dira

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak inklusiorako gaitze ikastaro berria hasiko du bihar "Inklusioa hezkuntza fisiko klasean" izenpean

2021/06/14

Astearte honetan hasiko dira ekaineko "Inklusioa hezkuntza fisiko klaseetan" izenpeko saioak, Claudio Falco aditua hizlari Ez da oraingoa La Platako Euzko Etxeak ezintasunak dauzkaten pertsonen integrazioarekin daukan konpromiso sendoa, kirol arloan bereziki, eta esparru horretan abiatuko du bihar euskal etxeak ziklo berri bat inklusiorako formakuntzari lotua "Inklusioa hezkuntza fisiko klasean" izenburupean. Zikloa ekainean zehar luzatuko da, asteartero, saioak hilaren 15, 22 eta 29an. Claudio Falco izango ...

Gehiago irakurri...


Peru: ia ziento erdi bat Lizarzaburu deituradun Zoomez eginiko familia bilkuran, Trujilloko Euskal Etxea antolatzaile

2021/06/11

Bileran Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarezek hartu zuen parte gonbidatu gisa Trujilloko Euskal Etxe gazteak antolatzen duen mota honetako lehenengo topaketa da, eta Lizarzaburu familiako kideak bildu ditu Zoomez joan den igandean, nondik eta besteak beste Mutriku, Deba, Tolosa, Paris, Amsterdam, Santiago, Lima, Trujillo, Guayaquil, Quito, Ciudad Juarez eta Kaliforniatik sartu direnak. "Bilera Lizartzako (Gipuzkoa) Lizartzaburu baserriaren inguruan antolatu genuen, ...

Gehiago irakurri...


Argentina: bigarren urteurrena ospatuko du 'Txapela'k saio berezi batekin ekainaren 21an Petritegitik, Astigarragan

2021/06/11

‘Txapela: KM0-Urteurrena’, Petritegin grabatua, ekainaren 21ean zabalduko da ‘Txapela’ euskal argentinar sagardoak bere bigarren urtebetetzea ospatuko du ekainean, mota askotako jarduera programa batekin. Eskaintza tentagarriek, zozketek eta sukaldaritza arloan erreferente diren lagunekin egindako ekintzek osatuko dute hilabeteko egitaraua. Baina, zalantzarik gabe, proposamen nagusia ‘Txapela KM0-Urteurrena’ deitu duten ekitaldia izango da. Gertalekua ...

Gehiago irakurri...


Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil, ikasturte berriarekin, urrian, hasteko

2021/06/10

Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxea artxiboko argazki batean (arg EuskalKultura.eus) Euskal Herrian edo Paue inguruan bizi zaren irakaslea zara edota euskara ongi menperatzen duen pertsona? Paueko Lagunt eta Maita (LEM) euskal etxeko lagunak euskara irakasle bila ari da bertako Gau Eskolaran aritzeko. Pandemiaren egoerako gorrienak pasata, aste honetan bertan berreskuratzen hasia da Lagunt eta Maita bere ohiko ekintza presentzialen desmartxa. Eta datorren urterako planak egiten hasi ...

Gehiago irakurri...


Bihar 'Ecos de 2 guerras' blogeko bigarren emanaldia: Gernika Batailoiaren pasadizo bat Pointe de Grave-n, 1945

2021/06/10

Duela bi aste, maiatzaren 28an, Ecos de dos guerras, 1936-1945 izeneko foroa inauguratu genuen gure blogen gaztelaniazko sailean. Euskal historia ikertzen duen Sancho de Beurko Elkartearen eskutik, bi gerrate horien inguruan gertatutako euskal pasadizo eta ixtorio ezezagunak azaleratu eta zabaltzeko asmoz. Beti ere, Bigarren Mundu Gerran euskaldunek izandako partaidetza --bereziki kasu honetan ...

Gehiago irakurri...


Aurresku batek eta EEko tailerretako ikasleek José C, Paz-eko Toki Eder omendu dute bere 25. urteurrenean (ikus bideoa)

2021/06/10

Toki Eder-en 25. urteurrena ekainaren 7an izan zen Hogeitabost urte bete ditu joan astelehenean José C. Paz hiriko Toki Eder Euskal Etxeak. Argentinan pandemiagatik indarrean dauden murrizketa nabarien ondorioz, urteurren ekitaldia normalean baino xumeagoa izan zen, baina josecepaztarrek euren euskal sentimenduek beti bezain sendo segitzen dutela erakutsi nahi izan zuten, eta urtebetetze kartel bat jarri zuten baserri itxura duen ...

Gehiago irakurri...


EiTBk emisio jarraituko 'EiTB Basque' kanala sortu du Youtuben, nazioarteko ikusleak eta Diaspora gogoan

2021/06/09

Emisio jarraitua eskaintzen du Youtuben EiTB Basque nazioarteko kanalak Bide berri bat daukazu, zauden lekuan zaudela, gertatu ahala Euskal Herriko berriak eta EiTBren programazioa segitzeko, Youtuben eta edizio jarraituan hasi baita emititzen joan den astean EiTB Basque kanala, nazioarteko ikusleak eta Diasporako euskaldunak bereziki gogoan. Ekainaren 2tik aurrera ikus daiteke eta aurreko Canal Vascoren ordea hartzen du, edukiak euskarazkoak zein gaztelaniazkoak. Youtuben dagoenez, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia