euskal diaspora eta kultura
2021/06/22
Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak ez ditu alferrik pasatzen utzi pandemia hilabeteak, eta hara non agertu zaigun bertako idazkari Norma Beatriz Rios bi liburu argitaratu berri besapean. Lehenengoak EEak antolatu ohi duen literatur lehiaketan saritutako lanak biltzen ditu. Bigarrenean, berriz, Norma Riosek berak erakundearen barne-historiaren errepasoa egiten du, bazkideei buruzko akta eta ...2021/06/21
Sacha Miro San Nicolaskoa da baina Buenos Airesen bizi da. Bertan Oihankide Taldeko kide da, euskara ikaslea eta dantzaria, eta euskal kulturarekin lotura estua duenez, berehala onartu zuen Aiko Dantza Eskola Digitalak diasporako dantzariei luzatutako proposamena: euskal dantzetan trebatzea, modalitate birtualean. Gogora dezagun ‘Dantza Munduan’ programa birtuala iaz abiatu zuela Aiko taldeak, Eusko ...2021/06/18
Garaiz zaude apuntatzeko, joan den asteleheneko lehenengo saioan parte hartu ez bazenuen ere. Izena emateko aski da emailez eskatzea geroracordoba@gmail.com helbidera. Irakasle dira Fernando Zabalza, Noé Fernández eta Santiago Chamorro, Cordobako 'Gerora' euskal elkarteko 'Lurra eta Haizea' musika taldeko hiru musikari gazte bezain aditu eta ekimentsuak. Hemen irakur ditzakezu ...2021/06/18
Concordian bertan jaioa, Miguel Angel Etcheverry sendagileak (1905-1974) Buenos Airesen Medikuntza ikasi eta Histologia eta Hematologiako erreferente bihurtu zen Argentinan eta nazioartean. 1970an Medikuntza Akademia Nazionaleko kide izendatu zuten, batez ere odol-taldeen eta RH faktorearen inguruan egindako ikerketengatik. Gai honi buruzko hainbat ikerlan argitaratu zituen, tartean “RH faktorea ...2021/06/17
Azken asteetan aldaketa handia gertatu da Estatu Batuetan pandemiari dagokionez. Ez bakarrik bertan, baita munduko beste leku batzuetan ere, kasu batzuetan tunel amaierako argia oso gertu ikusiz (hala nola Europan), baina beste batzuetan tunelean iluntasuna oraindik nagusi (Latinoamerikan adibidez). Munduan, ordea, sasoi hau urtero Udako Euskal Besta eta elkarretaratzeen sasoia denez AEB eta ...2021/06/17
Duela 500 urte, Magallaes-Elkano espedizioak lehen aldiz lotu zituen ontziz bost kontinenteak ozeanoak zeharkatuz. Gaur, bostehun urte pasa eta gero, Europa eta Amerikako bi ertzek 'Postalak mundubiran' ekimena tarteko bat egingo dute berriro, mundubira berri bat ematearren, oraingoan postal trukearen eta gaztetxoen begiradaren bidez. Izan ere, 250 postal Txiletik Euskal Herrira joango dira eta ...2021/06/17
Lagun ezaguna dute EuskalKultura.eus-eko irakurleek Boiseko Todor Azurtza Sorrondegi. Egiari zor, pertsona erabat polifazetiko eta biografia aberatsekoa da, bizi izan den lekuetatik hasi (Caracasen jaio, Donostian hazi, Parisen hogei urtez, gero Londres eta New York, azken urteotan Boisera ezkondu arte), menperatzen dituen hizkuntzei erreparatuz, formakuntza eta interes anitzengatik --ekonomia eta ...2021/06/16
Mónica Rojas Turpaud-ek idatzitako “Un curioso observador” (Jakinmina duen ikuslea) ipuina 19 irabazleen artean geratu da Otxarkoagako Txirula Kultur Taldeak antolatzen duen 'Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa’ko azken edizioan. Gogora dezagun lehiaketa Bilboko Otxarkoaga auzoko Umeen Jardunaldien baitan antolatzen dela eta testu irabazleekin liburu bat argitaratu ohi dutela. ...2021/06/16
Nevada-Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak abian du bere "Basque Writing Contest" (Euskal Idazketa Lehiaketa) ekimenaren edizio berri bat. 2021eko deialdira aurkez daitezkeen lanak ingelesez behar dute izan, jatorrizkoak eta argitaragabeak edo argitaratze bidean ez daudenak. Euskal gai edo euskal lokarri bat behar behar dute izan, esan nahi baita loturaren bat ...2021/06/15
Urteko lehen elurteak heldu dira Cordoba eta San Luis probintzien artean dagoen Sierras de Comechingones mendikatera eta bertako komunikabideak ‘El Vasco’rengana jotzen dute aurtengo negua nola iritsi den mendira eta nola bizi duten bertan jakiteko. Eta ‘El Vasco’ hori Roman Agirrezabal osintxuarra da, duela ia 20 urte Argentinara etorri eta hemengo ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus