euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren osteguna uztaileko lehen osteguna da eta euskal zaporeko hitzordua antolatu dute Boiseko erdigune auzoan

2021/06/29

Euskal gastronomia, musika, kirolak eta arteaz disfrutatzeko aukera Boiseko erdigunean ostegun honetan Boiseko erdigune historikoko bizitasuna eta giroa sustatu nahi ditu bertako Downtown Boise elkarteak eta ekitaldi berezi bat antolatu ohi du hilero lehen ostegunean. Ostegun hau uztailaren lehena da eta euskal kulturari egokitu zaio protagonismo berezia, Downtown Boise Basque Museum & Cultural Center-rekin lankide eta hiriko artista eta merkatariekin batera, proposamen erakargarriz ...

Gehiago irakurri...


John Ascuaga, Idahon sortu euskal jatorriko Nevadako kasino-jabe eta enpresari ohia hil da 96 urte zituela

2021/06/29

John Ascuaga alboan emaztearen potreta, famili irudiak eta bere aita jaio zen Orozkoko baserriko irudia dituela (argazkia Joseba Etxarri) Albistea Sparks-eko alkate Ed Lawson-ek jakinarazi du astelehen honetan, gaur goizaldean gertatua. John Ascuaga, berrogeita hamar urtetik gora izan zen Sparks-eko enpleatzaile handiena eta enpresa handienaren jabea, bertan --Reno ondoan-- kokatutako John Ascuaga's Nugget kasino eta hotel erraldoiko jabe. Ascuagatarrek --John-ek alaba Michonne eta seme Stephen famili-negozioan sartu zituen-- 2013an ...

Gehiago irakurri...


Bigarren Munduko Gerrako D Eguneko beste euskal protagonista bat azaleratu digu Sancho de Beurko Elkarteak

2021/06/28

Los hermanos vasco-neoyorquinos Félix (izquierda) y Julián Oleaga, héroes condecorados de la SGM Bigarren Munduko Gerrako D Egunean Estatu Batuetako Armadako parte parte hartu zuen beste euskal protagonista bat azaleratu digu Sancho de Beurko Elkarteak EuskalKultura.eus-eko bere blogean argitaratzen duen bere lankidetzan. Bere ikerlanen emaitza diren ekarpenak isurtzen dituzten euren artikuluetara euskal historia lantzen duen elkarte honetako kideek.

Gehiago irakurri...


Latinoamerikarako euskal emigrazioa aztertuko dute heldu den astean, uztailaren 5 eta 6an jardunaldi batzuetan Baionan

2021/06/28

2021eko uztailaren 5 eta 6an Baionan Latinoamerikarako euskal emigrazioa hizpide "Euskal emigrazioa Latinoamerikara" izenburupeko jardunaldien egoitza bilakatuko dira heldu den astean Baionako Euskal Museoa eta IUT Baiona-Euskal Herri, astelehen eta asteartez, uztailaren 5 eta 6an. Ekitaldi egitarauak zenbait hitzaldi, solasaldi, aurkezpen, mahai-inguru eta proiekzioren bat ere iragartzen ditu, beti ere Hegoameriketara, bereziki azkeneko bi mendeotan emandako euskal ...

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko EEko dantzariak, aurrez aurrekoetara itzulita, aurreskua dantzatu zioten Argentinako banderari bere egunean

2021/06/28

Beti Aurrerako dantzariek Aurreskua dantzatu zioten Argentinako banderari bere egunean Covid-19ren aurkako neurri murriztaile zorrotzak eta txertatze-kanpaina –40 urtetik gorako herritarrak ari dira jasotzen egunotan lehenengo dosia– emaitza onak ematen ari dira eta Buenos Aires probintziako hainbat euskal etxek gero eta hurbilago ikusten dute, maila batean, euren aurreko martxa berreskuratzeko aukera. Hala da, beste batzuen artean, Chivilcoyko Beti Aurreraren ...

Gehiago irakurri...


Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak bere 32. urteurrena ospatu du 'Gure Txokoa' izeneko gune berria estreinatuz

2021/06/25

Bernardo Indaburu lehendakari ohiak eta martxoan hautatua izan zen Lucia Igarzabal berriak askatu zituzten 'Gure Txokoa'ren sokak Euskal etxe chacabucotarrak 32 urte bete ditu eta lagun artean ospatu du. Koronabirusa dela eta indarrean dirauten murrizketetara egokituta, Zuzendaritza Batzordeko lagunak baino ez ziren bildu “pintxo batzuk eta egunerako propio prestatutako tarta” partekatzera. EEko lehendakari Lucia Igarzabalek azken bolada honetan elkarteak egindako lana goraipatu zuen eta esker beroak luzatu zizkien ...

Gehiago irakurri...


Utah-ko Euskal Etxea 'Living Traditions' jaialdian partaide larunbatean eta igandean bere Urteroko Piknika egingo du

2021/06/24

Asteburu lanpetua izango dute datorrena Salt Lake Cityn egoitza duen Utah-ko Euskal Etxeko kideek eta bertako Utah-ko Triskalariak dantza taldeko lagunek. Izan ere, gure agendan bildu dugun bezala, larunbatean, urtero partaide diren Taste of Living Traditions jaialdian arituko dira partaide, ohiko janari salmenta saltokia muntatuz eta dantza emanaldia eskainiz; eta igandean, berriz, euskal elkartearen Urteroko ...

Gehiago irakurri...


Madrilen bizi zara eta euskara ikasi nahi duzu? Aukerak Euskal Etxean, Konplutense Unibertsitatean eta Hizkuntza Eskola Ofizialean

2021/06/24

Baliatu zure egonaldia Madrilen euskara hobetzeko. Hona aukera batzuk datorren ikasturtean Madrilen euskara ikasteko. Ikasturte bat bukatzear da eta berria (ipar hemisferioko) uda ondoren hasiko da. Madrilen bizi bazara, agian bururatu zaizu inoiz zure euskara hobetzea hiriburu espainiarrak euskara eskoletan eskaintzen duen eskaintza anitza baliatuz. Maila guztiak eskaintzen baititu. Aurrez aurre zein online. Tentatu nahi zaitugu (zu, edo zuk informazio hau beste norbaiti pasatzea lortu, hura tentatzeko). Ea datorren ikasturtean ...

Gehiago irakurri...


Berastegi edo Verastegui duzu deitura? Perutik Trujilloko Euskal Etxeak Zoom bidezko familia bilera batera deitzen zaitu

2021/06/24

Gipuzkoako Berastegiko Herriko Plaza eta bertako Udaletxea (arg.Berastegi.eus) Eta oraingoan Berastegi/Verastegui familiaren txanda da. Izan ere, Verástegui, honela idatzia, deitura ezaguna da Perun. Ez bakarrik bertan. Jakina da Berastegi, Verastegui eta antzeko bertsioak (ikus beherago) Gipuzkoako Berastegi herria izan dezaketela erreferentzia, edo izen bereko baserrian izan dezaketela jatorria, hala baitaude esaterako Zizurkilgo Akezkoa auzoan edo Azpeitiko ...

Gehiago irakurri...


AEBko Euskal Kantari Eguna 2021 birtuala izango da: pentsatu duzu euskal kantu bideo bat grabatu eta bidaltzea?

2021/06/23

Maurice Negueloua euskal-kaliforniarra bere alabatxoarekin euskaraz kantari Euskal Kantari Egunean Minden-Gardnervilleko (Nevada) "Mendiko Euskaldun Cluba" 40 urte betetzen ari da aurten, 1981ean Anita Izoco eta Jeannette Fernandezek sortu zutenetik euskal ondare eta tradizio handikoa den eskualde honetan. 1988tik aurrera, urteroko Piknikarekin batera NABO "Kantari Eguna" ospatzen hasi ziren, eta gaur egun Rocklin-eko Iparreko Ibarrarekin partekatzen dute. Pandemiaren ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia