euskal diaspora eta kultura
2021/06/28
Bigarren Munduko Gerrako D Egunean Estatu Batuetako Armadako parte parte hartu zuen beste euskal protagonista bat azaleratu digu Sancho de Beurko Elkarteak EuskalKultura.eus-eko bere blogean argitaratzen duen bere lankidetzan. Bere ikerlanen emaitza diren ekarpenak isurtzen dituzten euren artikuluetara euskal historia lantzen duen elkarte honetako kideek.2021/06/28
"Euskal emigrazioa Latinoamerikara" izenburupeko jardunaldien egoitza bilakatuko dira heldu den astean Baionako Euskal Museoa eta IUT Baiona-Euskal Herri, astelehen eta asteartez, uztailaren 5 eta 6an. Ekitaldi egitarauak zenbait hitzaldi, solasaldi, aurkezpen, mahai-inguru eta proiekzioren bat ere iragartzen ditu, beti ere Hegoameriketara, bereziki azkeneko bi mendeotan emandako euskal ...2021/06/28
Covid-19ren aurkako neurri murriztaile zorrotzak eta txertatze-kanpaina –40 urtetik gorako herritarrak ari dira jasotzen egunotan lehenengo dosia– emaitza onak ematen ari dira eta Buenos Aires probintziako hainbat euskal etxek gero eta hurbilago ikusten dute, maila batean, euren aurreko martxa berreskuratzeko aukera. Hala da, beste batzuen artean, Chivilcoyko Beti Aurreraren ...2021/06/25
Euskal etxe chacabucotarrak 32 urte bete ditu eta lagun artean ospatu du. Koronabirusa dela eta indarrean dirauten murrizketetara egokituta, Zuzendaritza Batzordeko lagunak baino ez ziren bildu “pintxo batzuk eta egunerako propio prestatutako tarta” partekatzera. EEko lehendakari Lucia Igarzabalek azken bolada honetan elkarteak egindako lana goraipatu zuen eta esker beroak luzatu zizkien ...2021/06/24
Asteburu lanpetua izango dute datorrena Salt Lake Cityn egoitza duen Utah-ko Euskal Etxeko kideek eta bertako Utah-ko Triskalariak dantza taldeko lagunek. Izan ere, gure agendan bildu dugun bezala, larunbatean, urtero partaide diren Taste of Living Traditions jaialdian arituko dira partaide, ohiko janari salmenta saltokia muntatuz eta dantza emanaldia eskainiz; eta igandean, berriz, euskal elkartearen Urteroko ...2021/06/24
Ikasturte bat bukatzear da eta berria (ipar hemisferioko) uda ondoren hasiko da. Madrilen bizi bazara, agian bururatu zaizu inoiz zure euskara hobetzea hiriburu espainiarrak euskara eskoletan eskaintzen duen eskaintza anitza baliatuz. Maila guztiak eskaintzen baititu. Aurrez aurre zein online. Tentatu nahi zaitugu (zu, edo zuk informazio hau beste norbaiti pasatzea lortu, hura tentatzeko). Ea datorren ikasturtean ...2021/06/24
Eta oraingoan Berastegi/Verastegui familiaren txanda da. Izan ere, Verástegui, honela idatzia, deitura ezaguna da Perun. Ez bakarrik bertan. Jakina da Berastegi, Verastegui eta antzeko bertsioak (ikus beherago) Gipuzkoako Berastegi herria izan dezaketela erreferentzia, edo izen bereko baserrian izan dezaketela jatorria, hala baitaude esaterako Zizurkilgo Akezkoa auzoan edo Azpeitiko ...2021/06/23
Minden-Gardnervilleko (Nevada) "Mendiko Euskaldun Cluba" 40 urte betetzen ari da aurten, 1981ean Anita Izoco eta Jeannette Fernandezek sortu zutenetik euskal ondare eta tradizio handikoa den eskualde honetan. 1988tik aurrera, urteroko Piknikarekin batera NABO "Kantari Eguna" ospatzen hasi ziren, eta gaur egun Rocklin-eko Iparreko Ibarrarekin partekatzen dute. Pandemiaren ...2021/06/22
Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak ez ditu alferrik pasatzen utzi pandemia hilabeteak, eta hara non agertu zaigun bertako idazkari Norma Beatriz Rios bi liburu argitaratu berri besapean. Lehenengoak EEak antolatu ohi duen literatur lehiaketan saritutako lanak biltzen ditu. Bigarrenean, berriz, Norma Riosek berak erakundearen barne-historiaren errepasoa egiten du, bazkideei buruzko akta eta ...2021/06/21
Sacha Miro San Nicolaskoa da baina Buenos Airesen bizi da. Bertan Oihankide Taldeko kide da, euskara ikaslea eta dantzaria, eta euskal kulturarekin lotura estua duenez, berehala onartu zuen Aiko Dantza Eskola Digitalak diasporako dantzariei luzatutako proposamena: euskal dantzetan trebatzea, modalitate birtualean. Gogora dezagun ‘Dantza Munduan’ programa birtuala iaz abiatu zuela Aiko taldeak, Eusko ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus