euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Albisteen sail nagusia irailaren 2an itzuliko da

2024/08/20

EuskalKultura.eus-ek ez du emitituko buletina irailera arte Abuztuaren amaiera da, opor sasoia Euskal Herrian eta, egun gutxi batzuk ez bada ere, ohiturari jarraituz, egun batzuk hartuko ditugu buletinaren ail nagusia emititu gabe, barne lanak egiteko. Izan ere, gure presentzia eguneratzen segituko dugu sare sozialetan, eta munduko euskal ekitaldien gure agenda berritzen jarraituko. Lanean segituko dugu, beraz, eta ohiko email, telefono, whatsapp eta ...

Gehiago irakurri...


Mariano Iribarne eta Edgardo Ratto txapeldun Museko 44. Nazionalean eta Peruko Mundukoan Argentinako ordezkari

2024/08/20

Juningo Mariano Iribarne eta Edgardo Ratto, txapeldun La Platan lehiatutako 44. Mus Txapelketa Nazionaleko Herrialde osoko muslariak elkartu dira pasa den asteburuan La Platan hiriko Euzko Etxearen 80. urteurreneko programaren baitan egin den 44. Mus Txapelketa Nazionalean. Juningo Arbola Bat-eko Mariano Iribarren eta Edgardo Ratto bikotea izan da irabazle eta txartela lortu du, beraz, urriaren 19tik 27ra Cuscon (Peru) egingo den 2024ko Munduko Mus Txapelketarako. Txapelketa ...

Gehiago irakurri...


Diasporako hiru buletinen azken zenbakiak: Frantziako 'Hiruak Bat', Venezuelako 'Jazoera' eta Txileko 'Berriketari'

2024/08/19

Bereziki euren herrialdeetan udako oporretan daudenentzat —baina baita gainerako guztientzat ere— hona azken asteotan gureratu zaizkigun Diasporako hiru buletinen azkeneko zenbakiak: Frantziatik 'Hiruak Bat', Venezuelatik 'Jazoera' eta Txiletik 'Berriketari'. Hirurak doan daukate harpidetza eta email bidez edo internetez irakurri edo jaso daitezke. Frantziatik datorkiguna ...

Gehiago irakurri...


Datozen bi asteburuetan euskal festak San Frantziskon eta Chinon, eta ondokoan New Londonen eta Montrealen

2024/08/19

Chinoko Euskal Piknikeko artxiboko irudia Ipar Amerikako datozen euskal jaien lau kartelekin: SFO, Chino, New London eta Montreal Segitzen du Ipar Ameriketan urtero jarduera ugarikoa den udako sasoiak. Azkeneko aste osoan Saint Pierre eta Mikelunen Euskal Besta bizi ondoren, eta larunbatean Wyomingeko Buffalokoa, datorren asteburuan San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak ospatuko du, abuztuaren 24 eta 25ean, sasoi honetako berea, Udako Besta. SFOko programan, mus eta pilota partidekin, Zazpiak Bateko klika eta dantzariekin, BEOren zinemarekin, ...

Gehiago irakurri...


Buffalo Wyomingeko euskaldunek abuztuaren 17an ospatuko dute bertako Euskal Besta, Kayceeko Jarrard Parken

2024/08/16

Jean Flesher buru duen Amerikanuak taldea Buffalon, bertan egindako azken NABO  bestan; eta Johnson Konderriko bandera Far West estiloko euskal komunitatea da Wyoming-eko Buffalokoa, bertan errotua eta arrantxu eta cowboy moduen jabe dena, eta aldi berean Euskal Herritik etorritako arbasoengandik jasotako euskal jatorri, izaera eta kultura harro aldarrikatu, eta bizitzen dituena, cowboy kapela zein euskaldunen boneta/txapela euren ondaretzat joz, eta ondorengo belaunaldiei pasatzea euren Big Horn Basque Club euskal ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko San Miguelgo 'Askatasunaren Bidea'ren topa Diasporan euskal kulturazale daramatzan 15 urteengatik

2024/08/14

Joan den abuztuaren 10ean, arratsean,  Askatasunaren Bidea elkarteak ospatu zituen euskal kulturaren aldeko 15 urteak San Miguelgo "Domingo F. Sarmiento Udal Liburutegi Herrikoia"k badu ezaugarri berezi bat. Bere liburuetako batzuek bereizgarri bat dute bizkarrean, inbentariatzeko erabili den zenbakiaz gain. Bigarren etiketa honek, obrak aipagai duen nazioaren banderaren koloreak biltzen ditu. Liburutegiak euskal gaiei buruzko eta euskarazko atal bat ere badu. Izan ere, duela 13 urtedatik, ...

Gehiago irakurri...


Omenaldia egin nahi emakume bati berari buruzko orri bat sartuz BEO emakumeen gorazarre prestatzen ari den liburuan?

2024/08/13

Liburuaren bigarren argitaraldian sartzeko testu edota argazkiak irailaren aren aurretik behar dira bidali San Franciscoko 'Basque Educational Organization' (BEO), "The Impact of Women in the Basque Communities" liburuaren bigarren edizioa ari da prestatzen. Lehen edizioa iazko urrian argitaratu zuen, Basque Cultural Day ekitaldian emakume euskaldunei egindako omenaldiarekin bat. Aurreneko edizioak izan zuen arrakastaren ondoren, aukera berria eman nahi izan diete, liburuan espazioa erosi ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeak bere 2024-25 Euskal Herriko Historia Zikloa iragarri du, Unibertsitate Complutensea lankide

2024/08/13

Madrilgo Euskal Etxeko Peio Aramburu Aretoa hitzaldi bat ari dela, artxiboko argazki batean (arg EE) Azken ikasturtekoaren arrakastaren ondoren, Madrilgo Euskal Etxeak Euskal Herriko Historiari buruzko ziklo berri bat egingo du 2024-2025 ikasturtean. Guztira bederatzi hitzaldi izango dira, gai bakoitzean adituak diren hizlarien eskutik, urritik martxoraino, hilero pare bat. Hitzaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Euskal Etxearen egoitzako Peio Aramburu aretoan, Jovellanos kaleko 3an. Euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskal Australiar Alkarteko espedizio batek bisita hasi du "euskal emigranteen Australia"ra abuztuaren 26ra arte

2024/08/12

Euskal Australia Alkarteko espedizioa Cairns-era iritsita, gaur astelehena lehenengo egun osoa zeukaten Australian (arg EAA) 2019an egindako lehenengo bidaia arrakastatsu haren ondotik, bertan dira berriz ere EHn bizi diren euskal australiarrak, Euskal Australiar Alkartea antolatzaile, Australia bisitatuz eta bereziki 'Euskaldunen Australia', esan nahi baita euskal emigrazioaren kokaleku izan ziren eremuak eta egungo aktibo dauden euskal komunitateak. Joan den larunbat gauean abiatu ziren Bilbotik autobusez eta igandean hegazkinez ...

Gehiago irakurri...


Karibeko Euskal Etxearen gonbitea Jon Moma ermuarraren kontzertuetarako abuztuaren 14, 15 eta 16an Barranquillan

2024/08/12

Jon Moma kantautore ermuarrak hiru saio eskainiko ditu aste honetan Barranquillan euskal eta erdal piezez Karibeko Euskal Etxea lankide Karibeko Euskal Etxeak gonbidapena luzatzen die Kolonbian diren euskaldunei, euskaldunen lagun eta euskaltzale guztiei, baita musika maiten pertsona orori ere, bereziki Karibe Kolonbiarrean bizi direnei, datozen asteazken, ostegun eta ostiralean Barranquillan antolatu dituzten emanaldiak ikustera joan daitezen. Jon Moma kantari gazte ermuarrak (Bizkaiko Ermua herrikoak) orain artean ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia