euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Australiar Alkarteko espedizio batek bisita hasi du "euskal emigranteen Australia"ra abuztuaren 26ra arte

2024/08/12

Euskal Australia Alkarteko espedizioa Cairns-era iritsita, gaur astelehena lehenengo egun osoa zeukaten Australian (arg EAA) 2019an egindako lehenengo bidaia arrakastatsu haren ondotik, bertan dira berriz ere EHn bizi diren euskal australiarrak, Euskal Australiar Alkartea antolatzaile, Australia bisitatuz eta bereziki 'Euskaldunen Australia', esan nahi baita euskal emigrazioaren kokaleku izan ziren eremuak eta egungo aktibo dauden euskal komunitateak. Joan den larunbat gauean abiatu ziren Bilbotik autobusez eta igandean hegazkinez ...

Gehiago irakurri...


Karibeko Euskal Etxearen gonbitea Jon Moma ermuarraren kontzertuetarako abuztuaren 14, 15 eta 16an Barranquillan

2024/08/12

Jon Moma kantautore ermuarrak hiru saio eskainiko ditu aste honetan Barranquillan euskal eta erdal piezez Karibeko Euskal Etxea lankide Karibeko Euskal Etxeak gonbidapena luzatzen die Kolonbian diren euskaldunei, euskaldunen lagun eta euskaltzale guztiei, baita musika maiten pertsona orori ere, bereziki Karibe Kolonbiarrean bizi direnei, datozen asteazken, ostegun eta ostiralean Barranquillan antolatu dituzten emanaldiak ikustera joan daitezen. Jon Moma kantari gazte ermuarrak (Bizkaiko Ermua herrikoak) orain artean ...

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako Euskal Aste Nazionala, gero eta hurbilago. Hasi al zara prestaketak egiten?

2024/08/09

Duela bost urte, Bahiako Union Vascako taldeak ehunka bisitari hartu zituen 2019ko azaroan antolatutakoa Euskal Aste Nazionalean Euskal Aste Nazionalaren hasieratik 14 aste eskasera gaude. Neguko atsedenaldiaren ostean, dantzari talde argentinarrak entseguak areagotzen hasiko dira, euskal komunitatearen urteroko hitzordu handiari begira. Goizaldiren azken bisita pizgarri izan da, batez ere bere euren tailer eta emanaldiez gozatzeko aukera izan dutenentzat. Baina ez dira Bahia Blancan dantzariak bakarrik batuko. Abesbatzek, euskara ikasleek, ...

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxeak Batzarra egin eta Zuzendaritza berritu du, Kiti Zubillagak lehendakari segitzen duela

2024/08/09

Necocheako Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzorde berritua 2024ko Batzar Nagusiaren ondoren Necocheako Euzko Etxeak 2024eko bere Ohiko Batzar Nagusia eginik, haren baitan elkarteko Zuzendaritza Batzordeko zati bat berritzeko hauteskundeen berri eman du. Bilkura uztailaren 5ean egin zen euskal etxe necocheatarraren egoitza sozialean. Hauek dira Zuzendaritza Batzorde berritua osatzen duten pertsona eta karguak, buru dela, orain artean bezala, Kiti Zubillaga, lehendakari, eta lehendakariorde berri ...

Gehiago irakurri...


Fermin Muguruzak Filtroko Manifestazioan hartuko du parte abuztuan Montevideon eta bere bi film aurkeztuko ditu

2024/08/08

Black is Beltza (2022) eta Bidasoa 2018-2023 (2023) abuztuaren 22an proiektatuko dira Montevideon Fermin Muguruza musikari eta zinemagileak Uruguaiko herriarekin eta paraje hauetako euskal diasporarekin duen harreman sendo eta luzea oraindik ere gehiago estutuko da abuztuan. Izan ere, abuztuaren 16an iritsiko da artista irundarra Montevideo hirira, 'Filtroko Sarraskia'ren 30. urteurreneko martxan parte hartzeko. Montevideon egonda eta Euskal Erria Euskal Etxeak gonbidaturik, bere bi pelikularen ...

Gehiago irakurri...


María Goiricelaya zuzendariak ‘Filtroko sarraskia’ri buruzko antzezlan bat estreinatuko du Montevideon abuztuaren 31an

2024/08/08

Abuztuaren 31an Montevideon estreinatuko den 'Filtro' antzezlanaren afixa Milaka lagun bildu ziren 1994ko abuztuaren 24an, Montevideoko Filtro ospitalaren inguruan, Uruguain bizi ziren hiru euskal iheslariri euren elkartasuna adierazteko, Espainiako agintariek haien estradizioa eskatu ondoren. Poliziak manifestariak erreprimitu eta bi lagun hil zituen, Fernando Morroni eta Roberto Facal. Zaurituak ehunka izan ziren. Gertaera larri hau jorratuko du abuztuaren 31an Montevideon Maria ...

Gehiago irakurri...


Arkaitz, Gatibu, Neomak, Xabi Aburruzaga eta Tio Teronen Semeak, EHko artista gonbidatu Boiseko Jaialdi 2025en

2024/08/07

Arkaitz, Gatibu, Neomak, Xabi Aburruzaga eta Tio Teronen Semeak Euskal Herriko artista gonbidatu izango dira Boiseko Jaialdi 2025en Urtebete inguru falta da Boiseko 2025 Jaialdirako eta egitaraua itxi samarra dago dagoeneko. Emeki emeki urratsak ematen joan dira, hiriburu idahotarrean uztailaren 29tik abuztuaren 3ra egingo den Jaialdi 2025 euskal festa erraldoiari begira. Eta lanean segituko dute gogor, geratzen diren ia hamabi hilabeteetan. Antolatzaileek baieztatu dute dagoeneko —hautaketa prozesu luze baten ondotik— zeintzuk ...

Gehiago irakurri...


Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak 'Euskal Ahotsa' bere buletin digitala aurkeztu du San Ignazio Jaiaren ekitaldian

2024/08/07

Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxearen albistegi berria Euskal Ahotsa du izena Santiagoko Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak atera berri duen albistegi digitalak. 2023ko Gaztemundu-n parte hartu zuen eta euskal etxeko kide den Pablo Casanova kazetariak bultzaturik, helburu argia du proiektuak: “Euskal Herriarekin lotura duten gaiei lekua eman nahi diegu, merezi duten garrantzia emanez… gure herriaren lana ere ezagutarazi nahi ...

Gehiago irakurri...


Peruko Museko Mundukorako bidean, txapelketa nazionalak ixten doaz: Argentinako finala La Platan abuztuaren 17-19an

2024/08/06

Musa jende asko mugitzen duen jarduera da munduko euskal komunitateetan, batzuek uste dutena baino gehiago. Positibotasun eta umore onez praktikatzen dute askok, baina baita seriotasun harrigarri batekin ere. Estatu Batuetako, esaterako, txapelketa asko goizeko 8etan hasten dira, eta behar den beste irauten dute. Musak, hainbati, maitasun itsu bat ekarri die, droga moduko bat bazala dute, liluratu eta ...

Gehiago irakurri...


Saint-Pierre eta Mikeluneko 41. Euskal Besta abuztuaren 12tik 18ra, Europa, AEB eta bertako artista eta gonbidatuez

2024/08/06

Saint Pierre eta Mikeluneko 2024ko Euskal Bestako afixa, eskuinean artxipelagoko bandera eta Euskal Etxearen seinalea dituela Urtero agorril edo abuztu erdialdean bezala, Saint Pierre eta Mikeluneko Euskal Bestaren garaia heldu da. Astebetez —astelehenetik igandera, aurten abuztuaren 12tik 18ra— euskal musika, pilota eta herri kirolak, kantua, dantza, jokoak eta giro alai eta bestatsua udako lagun bilakatuko dira bertaratzen diren lagunentzat. Musika arloan, "Inpernuko Kofradiya" trikitixa talde donostiarra gonbidatu ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia