euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzak Kimuak Film Laburren Ziklo Birtualera gonbidatzen zaitu abuztuan

2021/07/27

Euskadiko Film Laburren Ziklo birtuala egingo dute bost ostegunez jarraian abuztuan eta irailean Euskal laburmetraien "Kimuak" programa, arrakastatsu hazi eta zabaldu da azken hogeitik gora urteetan Euskal Herriko mugetatik haratago. Bere izenari lotuta, ekimenaren leloak dio: “Udaberriarekin batera euskal laburgintzan ernatzen diren kimuak jasotzen ditugu, munduko txoko guztietara eramateko”. Zinemaldi askotan parte hartu eta  nazioarteko sari ugari bildu dituen programak ...

Gehiago irakurri...


Euskal abizen bat daukatenak online bilkura batera deitzea lagunak erakartzeko bide, hartu du Trujilloko Euskal Etxeak

2021/07/26

Trujilloko Euskal Etxeak Berastegi (Verastegui) abizenekoekin antolatutako online saioa, uztail honetan bertan 2017 urtean sortua, lau urte ere ez ditu Trujilloko Euskal Etxeak, eta gogor ari da ideia eta plan berriak asmatu eta bideratzen bere kideek zein populazioak oro har gehiago jakin dezan euskal kulturaz. Kide berriak erakarri nahi ditu Euskal Etxeko parte izan daitezen. Euskal deituradun asko ikusten ditu bere inguruan baina ezagutza eta konexiorik gabe euskal erro horiei. Eta familia ...

Gehiago irakurri...


“Gure Patxarana”: prest da Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeko euskara ikasleek ekoizten duten patxaran uzta berria

2021/07/26

Aurtengo etxeko patxarana, Argentinan eginda, abenduan izango da dastatzeko prest.  “Egun jakin baterako sortu zen jarduera, urteroko proiektu bihurtu zaigu”. Halaxe laburbildu dio EuskalKultura.eus-i Elizabet Etchegaray euskara irakasleak eskuartean daukatena. “Eli”-k Azulgo Gure Txokoan ematen ditu euskara klaseak eta euskal etxe gehienetan bezala, abenduaren 8 oroz ospatzen dute bertan Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). 2018ko ikasurte ...

Gehiago irakurri...


Cordoba, Argentina: Ikus bideoa eta izan kanpoan direnek euren hizkuntza eta kultura gordetzeaz diotenaren lekuko

2021/07/23

Osasun egoerak baldintzatuta online egindako elkarretaratzean hizkuntza bakoitzeko testuak irakurri ziren, tartean Atxagaren hau Lan ederra egiten dute munduan hainbat euskal etxek euren aurrekoen kultura eta hizkuntzari segitzen, eta bere eginez euren arbasoengandik jasotako kultur ondare eta partaidetza. Argentinako Cordoba hirian Gerora Euskal Etxekoek arreta berezia ipini izan diote beren hasiera-hasieratik euskarari eta egungo Euskal Herria ezagutu eta harekiko partaidetza jorratzeari. Hori, batere ahaztu gabe argentinartasuna, ...

Gehiago irakurri...


Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko talde osoarekin bildu da Gasteizen Iñigo Urkullu lehendakaria

2021/07/23

Joan den asteartean Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako lantaldearen bilkuran parte hartutako kideak Iñigo Urkullu lehendakaria, Marian Elorza buru duen Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako ekipo osoarekin bildu da Gasteizen aurrez aurre Lehendakaritzan egindako bilkuran. Urkullu eta Elorzarekin batera partaide izan dira Myriam Larroulet Kanpo Harremanetarako zuzendaria,  Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako ...

Gehiago irakurri...


‘Hatsaren Poesia’ 2021 Olerki Bilduma lapurtarrak Beatriz Poume Tandilgo euskara irakaslearen poema bat bildu du

2021/07/23

Lapurdiko ‘Hatsaren Poesia’ Olerki Bildumak Beatriz Poumeren poema dakar aurten Euskal Herriko Hatsaren Poesia Elkarteko erreferente den Ainara Maiak gonbidaturik Tandilgo Gure Etxean irakasle aritzen den Beatriz Poumek ‘Arima bat’ izeneko poema argitaratu du Elkartearen 2021eko Olerki Bilduman. Partaidetza honekin esan dezakegu euskal argentinarren presentzia sendotuz doala literatur ekimen honetan. Izan ere 2019ko eta 2020ko edizioetan San Nicolaseko Javier Tiseraren poema ...

Gehiago irakurri...


Janet (Carrica) Indak 2021eko 'Bizi Emankorra' saria jaso du Renon, NABOk eta bertako Zazpiak Bat-ek ohoraturik

2021/07/22

Zinez hunkituta jaso zuen Janet Carrica Indak larunbatean NABOren 'Bizi Emankorra' 2021 saria Emozio handia eta txalokada ederra joan den larunbatean, uztailaren 17an, NABOko lehendakari Philippe Acheritogaray sanfrantziskotarrak aurtengo 'Bizi Emankorra' saria bertako Janet (Carrica) Inda-ri eman zionean, Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxea antolatzaile duen Urteroko Euskal Festaren baitan. Gogora dezagun 'Bizi Emankorra' NABOk eman dezakeen saririk preziatuena dela eta bizitza ...

Gehiago irakurri...


Trelew, Argentina: Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak bazkideak egiteko kanpaina indartsua kaleratuko du irailean

2021/07/22

Bazkideak erakartzeko euren eskarmentua partekatu zuen online ekainean Trelewtik EEko Milagros Ibarbiak 2019ko abenduan indarberritu zutenetik, urrats sendoak ematen ari da Trelew hirian egoitza duen Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxea. Horietan garrantzitsuenetakoa seguruenik, egoitzari lotua da, izan ere, azkenean, Trelew-ko Udalak behin-betiko eman baitio euskal elkarteari euskal egoitza eraiki duen lurra, hasieran behin behineko dohaintza izan bazen ere, baina geroztik, ...

Gehiago irakurri...


Bordaleko Euskal Etxea: duela 75 urte sortu elkarteak eraikin ederra dauka, berritua eta gogo euskaltzalez betea

2021/07/21

Bordaleko Euskal Etxearen egoitza, Akitania Berriko hiriburu den Bordele erdigunean kokatua Duela 75 urte sortutako elkartea da Eskualdunen Biltzarra, Bordeleko Euskal Etxea, eta sortu eta 20 urte beranduago erosi zuten bazkideek egungo egoitza izaten segitzen duena, hiriaren erdigunean. Eraikin ederra da, goitik behera zaharberritua: baditu ikasgelak, sukalde handia, barra eta bi apartamendu txiki. Eta gibelaldean, “Euskaldunen Plaza”, ederra hau ere kale ...

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: FEVAk eta Etxeparek C1 maila egiaztatzeko probak iragarri dituzte 2022ko uztailerako Argentinan

2021/07/21

2019ko Neguko Barnetegia Buenos Airesen, egiaztatzeko probak egin aurretik Berria FEVAren azken bileran konfirmatu dute eta Arantxa Anitua FEVAko lehendakariaren esanetan, ikasle-irakasle asko itxaroten ari ziren eskabide bati erantzuten dio. “Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programan ahalegin handiak egiten dute ikasleek. Eta esfortzu horrek bere fruitua izatea nahi genuke. C1 euskara maila egiaztatzeko probak egiteko aukera izatea ametsa da ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia