euskal diaspora eta kultura
2021/07/26
“Egun jakin baterako sortu zen jarduera, urteroko proiektu bihurtu zaigu”. Halaxe laburbildu dio EuskalKultura.eus-i Elizabet Etchegaray euskara irakasleak eskuartean daukatena. “Eli”-k Azulgo Gure Txokoan ematen ditu euskara klaseak eta euskal etxe gehienetan bezala, abenduaren 8 oroz ospatzen dute bertan Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). 2018ko ikasurte ...2021/07/23
Lan ederra egiten dute munduan hainbat euskal etxek euren aurrekoen kultura eta hizkuntzari segitzen, eta bere eginez euren arbasoengandik jasotako kultur ondare eta partaidetza. Argentinako Cordoba hirian Gerora Euskal Etxekoek arreta berezia ipini izan diote beren hasiera-hasieratik euskarari eta egungo Euskal Herria ezagutu eta harekiko partaidetza jorratzeari. Hori, batere ahaztu gabe argentinartasuna, ...2021/07/23
Iñigo Urkullu lehendakaria, Marian Elorza buru duen Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako ekipo osoarekin bildu da Gasteizen aurrez aurre Lehendakaritzan egindako bilkuran. Urkullu eta Elorzarekin batera partaide izan dira Myriam Larroulet Kanpo Harremanetarako zuzendaria, Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako ...2021/07/23
Euskal Herriko Hatsaren Poesia Elkarteko erreferente den Ainara Maiak gonbidaturik Tandilgo Gure Etxean irakasle aritzen den Beatriz Poumek ‘Arima bat’ izeneko poema argitaratu du Elkartearen 2021eko Olerki Bilduman. Partaidetza honekin esan dezakegu euskal argentinarren presentzia sendotuz doala literatur ekimen honetan. Izan ere 2019ko eta 2020ko edizioetan San Nicolaseko Javier Tiseraren poema ...2021/07/22
Emozio handia eta txalokada ederra joan den larunbatean, uztailaren 17an, NABOko lehendakari Philippe Acheritogaray sanfrantziskotarrak aurtengo 'Bizi Emankorra' saria bertako Janet (Carrica) Inda-ri eman zionean, Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxea antolatzaile duen Urteroko Euskal Festaren baitan. Gogora dezagun 'Bizi Emankorra' NABOk eman dezakeen saririk preziatuena dela eta bizitza ...2021/07/22
2019ko abenduan indarberritu zutenetik, urrats sendoak ematen ari da Trelew hirian egoitza duen Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxea. Horietan garrantzitsuenetakoa seguruenik, egoitzari lotua da, izan ere, azkenean, Trelew-ko Udalak behin-betiko eman baitio euskal elkarteari euskal egoitza eraiki duen lurra, hasieran behin behineko dohaintza izan bazen ere, baina geroztik, ...2021/07/21
Duela 75 urte sortutako elkartea da Eskualdunen Biltzarra, Bordeleko Euskal Etxea, eta sortu eta 20 urte beranduago erosi zuten bazkideek egungo egoitza izaten segitzen duena, hiriaren erdigunean. Eraikin ederra da, goitik behera zaharberritua: baditu ikasgelak, sukalde handia, barra eta bi apartamendu txiki. Eta gibelaldean, “Euskaldunen Plaza”, ederra hau ere kale ...2021/07/21
Berria FEVAren azken bileran konfirmatu dute eta Arantxa Anitua FEVAko lehendakariaren esanetan, ikasle-irakasle asko itxaroten ari ziren eskabide bati erantzuten dio. “Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programan ahalegin handiak egiten dute ikasleek. Eta esfortzu horrek bere fruitua izatea nahi genuke. C1 euskara maila egiaztatzeko probak egiteko aukera izatea ametsa da ...2021/07/20
Inork ez du zalantzan jartzen euskal etxeek euskal kultura zabaltzen egiten duten lan ikaragarria. Are gehiago erakunde eta gizataldearen mugak gainditzen dituztenean; zer esanik ez hizkuntzaren mugak desegiten dituztenean. Norma Etcheverryren izena La Platako Euzko Etxearen Eguzkia aldizkarian agertu da azken hilabete hauetan. Bere testuak Kritika Literarioen atalean agertzen dira eta bereziki aldizkariak 2020ko ...2021/07/19
Concordiako “Club Vasco Argentino” elkarteak 100 urte bete ditu ekainaren 21ean. 1921 urtea zen eta Concordian bizi zen euskaldun talde batek, tartean pilotazale sutsuak ziren Juan Arthagnanek eta Juan Gonzálezek, hasieran "Club de Amigos Vascos" bezala ezagutzen zena sortu zuen. Euren lehenengo kantxa Pellegrini kalean egon zen. Geroago, ahalegin handiz, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus