euskal diaspora eta kultura
2021/09/17
Urte luze bat igaro da Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak bere egoitzako handitze lanak hasi zituenetik. Pandemiaren ondorioz, espero baino gehiago luzatu dira baina azkenean joan den irailaren 8an, Diasporaren Eguna eta Elkartearen 30. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan gela berrien inauguratu zuten. Gogora dezagun gela berriak –sukalde handia eta ehun lagunentzako aretoa– topaketa ...2021/09/17
Pandemiagatiko egoerak baldintzaturik, bere ohiko Euskal Kultur Astea modalitate birtualean garatu behar izan su aurten ere Txileko Santiagoko ‘Colectividad Vasca de Chile’ euskal elkarteak. Egoitzan aurrez-aurre elkartzeko eta fisikoki lagun artean ospatzeko aukera ez izateak “tristura handia” sortu zuen antolatzaileen artean; baina, birtualtasunak ere ekarri zuen onurarik,Txiletik ...2021/09/16
Duela hilabete batzuk, Memoriaren Nafarroako Institutuak Nafarroako erbestearen behin-behineko errolda argitaratu zuen, 1936ko kolpe militarraren ondorioz erbestera joan behar izan zuten nafarren zerrenda emanez. Erbesteratu horiek guztiak gogoratu eta omentzeko, Nafarroako Gobernuak ekitaldi bat egingo du datorren igandean, irailaren 19an, Elizondon, eguerdiko 12ean, Foru Plazan eta Santiago Karrikako 13. ...2021/09/16
Gaur 25 urte, 1996ko irailaren 16an, hasi zen lehenengoz Gaztemundu izenpean Eusko Jaurlaritzak plazaratu zuen programa. 60 partaide izan zituen, zortzi herrialdetatik etorriak, gehienak Euskal Herria sekula zapaldu gabeak. Antolatzaileen aldetik, guztiaren lekuko eta partaide izan zen Pedro Oiarzabal, orduan oraindik doktoratu gabeko 25 urteko gaztea zena. Berarentzat ere garrantzitsua izan zen eskarmentu ...2021/09/16
Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko ordezkaritza bat, batzordeburu Jasone Agirre Garitaonaindia legebiltzarkidea buru, Euskadiko Artxibo Historikoaren baitan apurka urratsak eman eta hazten ari den Euskal Diasporaren Artxiboaren instalazioak bisitatu zituen atzo Bilbon. Harreragile izan zituzten Borja Aginagalde Artxiboko arduraduna, Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako ...2021/09/16
Elkanok munduari lehenengo aldiz bira eman zioneko 500. urteurrenean, hainbat ekimen eta proiektu aurrera eraman ditu Elkano Fundazioak. Oraingo honetan, Etxepare Euskal Institutuarekin eta Iberoamerikar Estatuen Erakundearekin (OEI) batera, bi jarduerako 'Elkano Esperientzia' n parte hartzeko gonbidapena luzatzen du. Izan ere, ibilbide birtual bat eta elkarrizketa birtual bat antolatu ...2021/09/15
"Niños en los frentes vascos (1936-1937): el caso de Juan Domínguez Barreras" (Haurrak euskal fronteetan (1936-1937): Juan Dominguez Barrerasen kasua) du izena Sancho de Beurko Elkarteak "Ecos de dos guerras, 1936-45" gaztelaniazko blogean gaurkoan eskaintzen duen sarrera berriak.2021/09/15
Askotan ez dirudi, baina denbora beti doa aurrera, batzuetan nahi baino arinago eta bai, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxe eta federazioetarako 2021eko dirulaguntza deialdiari dagokionez, iritsi dira eskabide eta paperak aurkezteko azkeneko egunak. Gogoratu aurten eskaerak digitalki aurkeztu behar direla. Horretarako, Euskal Etxe eta federazioek BAK ziurtagiria eskuratua behar dute izan (xehetasun ...2021/09/15
EDA-Escuelas Deportivas Argentinas (Kirol eskola argentinarrak) delako programaren baitan, Argentinako Pilota Elkarteko Jorge Bernasconi idazkariak La Platako Euzko Etxea bisitatu zuen joan den astean. Bisitaldian Xare Eskolako entrenamenduak ikusteaz gain umeentzako xare palak oparitu zizkion Pilota Elkartearen izenean bertako Xare Eskolari. La Platako ‘Lehenengo Xare Eskola’ 1982.ean sortu zuten Euskal ...2021/09/14
Entre Rios-ko 28. Immigrantearen Festa Probintzialeko ekitaldiak uztailetik urrira garatzen ari dira Concordia hirian. Gizataldeetako elkarteek bi sukaldaritza azoka egin dituzte dagoeneko Jaiaren egitarauaren baitan hiriko kostaldeko pasealekuan eta abuztuaren 21an ‘Talentu Ikuskizuna’ Unión Israelita delako aretoan. Ekitaldi honetan “Jaiaren Kultur Erreginak izateko bere ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus