euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak Gernikako Haritzaren kimu bat landatu du bere egoitza aurrean, Bizkaiko Batzarren ziurtagiriduna

2021/09/22

Gernikako Arbolaren kimu berria La Platan Euskal Diasporaren Eguneko programa barruan Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu zuen La Platako Euzko Etxeak bere egoitza aurrean, hiriko 58. eta 14. kaleen izkinan. Elkarteko alkate Elena Bilbaok eta Javier Clua lehendakariak eman zioten ongietorria ekitaldira bildutako publikoari eta Gernikako Arbolari buruzko aurkezpen hitzak esan ondoren, haritzaren jatorria bermatzen duen plaka bat desestali ...

Gehiago irakurri...


Iazko edizioko hutsunearen ondotik, Montpellier-ko Euskal Etxeak igandean berreskuratuko du Urteroko Besta

2021/09/22

Udaldia atzean utzirik, ikasturte berriarekin ekitaldi presentzialak berreskuratzen doaz eta Montpellierko euskaldunek, 2020ko besta COVID-19 egoeragatik bertan behera utzi bazuten ere, prest daude aurtengoan ilusio berrituz ospatzeko, datorren igandean izan ere, irailaren 26an. Bertako 'Eskualdunak' Euskal Etxeak Hendaiako 'Kantu' gizon-abesbatza gonbidatu du eta musikagile ere Euskal ...

Gehiago irakurri...


Gogoratu: irailaren 30ean bukatuko da epea Nevadako Unibertsitateko Euskal Idazkuntza Lehiaketan parte hartzeko

2021/09/22

Irailaren 30ean bukatuko da epea Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS Euskal Ikasketarako Zentroak antolatutako 2021eko Euskal Idazkuntza Lehiaketara aurkeztu ahal izateko. Gogoratu lehiaketa honetara euskal gaia duten ingelesez idatzitako lan argitaragabeak eta argitaratze-bidean ez dauden lanak aurkez daitezkeela. Zer den euskal gaia? Euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan ...

Gehiago irakurri...


Izaskun Kortazarrek bi hitzaldi emango ditu aste honetan Alacanten euskararen geroaz eta etorkizun erronkez

2021/09/21

Alacant-eko Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara irakasle Izaskun Kortazar Errekatxo bilbotarrak bi hitzaldi emango ditu aste honetan euskararen geroari buruz eta hizkuntza berreskuratzeak dakartzan erronkez, gaur bertan (gaztelaniaz) eta ostegunean (valentzieraz). Gaur, edukiera bete arte onartuko da jendea; ostegunerako, aldez aurretik behar da izena eman, alacant@acpv.cat helbidean edo 690 617 547 ...

Gehiago irakurri...


Argentina: Buruzagitza berritu du Bolivar-ko Nafar Etxeak: Mariana Sardón da elkarteko lehendakari berria

2021/09/21

Mariana Sardón lehendakari berria Bolivarko Nafar Etxeko bere taldearekin Buenos Aires probintzia argentinarreko Bolivar herriko Nafar Etxeak abuztuaren 7an egin zuen bere Ohiko Biltzar Nagusia eta, besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritzeko araudipeko hauteskundeak eginik Mariana Sardón hautatu zuen lehendakari. Baztandar jatorrikoa, lehendakari berria elkartean oroitzapen ederra utzitako Marta Ladux-en alaba da eta orain artean lehendakari zen Miguel Ámgel Lasari ...

Gehiago irakurri...


'Hilario Olazaran’ Txistu Taldea euskal ordezkari 2021eko Folklorearen Nazioarteko Eguneko Txileko ospakizunetan

2021/09/21

Folklorearen Eguneko ospakizuna birtuala izan da aurten. Ikus beherago Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldearen bideoa Zortzigarren urtez jarraian izan da "Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea" Euskal Herriko musika eta dantzaren ordezkari Txileko 'Antumapu' Ballet Folkloriko Nazionalak antolatutako ekitaldian. Osasun egoera dela eta, 2021eko Folklorearen Nazioarteko Eguna ospakizun birtual batekin gauzatu zen abuztuaren 22an eta euskal taldeak bideo bat prestatu zuen programa ...

Gehiago irakurri...


Pandemiak eragindako geldialdiaren erdian, zuzendaritza berritu du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak

2021/09/20

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea, Centro Vasco Francés 1895ean sortutako euskal etxea da Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Orokorra burutu zuen joan den asteartean, irailaren 14an, elkartearen egoitzan. Pandemiak sortutako egoerak eragin handia izan du erakundearen martxan azken bi urteetan; izan ere, COVID-19a osasun-egoera gaiztotzen hasi zenetik, eten egin dira erakundearen kultura-jarduerak eta euskal etxeak ez du lortu momentuko egoera hori iraultzea.

Gehiago irakurri...


Donostia: Gaur azken eguna AEMiren 2021ko topaketan izena emateko, diasporak eta euren sorterriak hizpide

2021/09/20

Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bidez, 2007tik da AEMIko kide Bertan entzule zein gairen bat aurkeztu nahi dutenek gaur astelehena irailaren 20a daukate erregistratzeko azken aukera. Emigrazio eta diaspora gaiak aztertzen dituen nazioarteko AEMI (Association of European Migration Institutes, Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) erakundeak Donostiako Miramar Jauregian egingo du, irailaren30an eta urriaren 1ean, 2021eko bere konferentzia eta biltzarra, ...

Gehiago irakurri...


Euskara ikasi nahi Valentzian? Laurak Bat Euskal Etxeko 2021-2022 ikasturterako matrikulazioa zabalik dago

2021/09/20

Valentziako Euskal Etxea irrikitan dago euskara eskolei eta bere ohiko gainerako proposamenei gogor ekiteko Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak 2021-2022 ikasturterako euskara klaseen eskaintzari eutsi dio eta zabalik dauka bere egoitzan garatzen dituen eskolen izen-emate epea. Eskolak urriaren hasieran abiatuko dira, eta ekainean amaituko. Webgunean eskuragai dauzka maila eta talde bakoitzaren ordutegiak. Interesa baduzu, aski da beherako adierazitako bideak erabiliz kontaktatzea.

Gehiago irakurri...


Trujilloko Euskal Etxeak online bilera bat antolatu du igandean Perutik Goicoechea deitura duten guztientzat

2021/09/17

Hitzordua datorren igandean da. Goikoetxea / Goicoechearik ezagutzen baduzu, pasaiezu berria! Bere inguruan euskal ondarea sustatu eta zabaltzen daraman ildoari jarraiki, Trujilloko Euskal Etxeak hitzordu bat anyolatu du datorren iganderako, Goicoechea /Goikoetxea deitura daukatenei bereziki zuzendua, non abizen honi buruzko xehetasunak emango diren, bere jatorria Euskal Herrian azalduz, testuingurua, Ameriketara heltzea eta bertan egindako ibilbidea.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia