euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kolonbia: Bogotako Euskal Etxeak pandemia heldu ondoko lehenengo aurrez aurreko elkarretaratzea egin du

2021/09/28

Pandemiaren ondoko aurrez aurreko lehenengo ekintza Bogotako Euskal Etxean COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik 18 hilabete 'luze' pasatu ditu Kolonbiako hiriburuko Euskal Etxeak ateak itxita. Joan den asteburuan, etenaldi hori hautsi da eta berriro ere bildu dira elkarteko lagunak EEaren egoitzan bazkari informal batez gozatzeko. Menua, pintxoak eta paella, Bogotako ‘El Vasco’ sukaldaritza enpresak prestatuta eta otorduaren ondoren, ...

Gehiago irakurri...


Tbilisi Estatu Unibertsitateak (TSU) Euskara eta Euskal Kultura irakatsiko du kurtso honetan, Martin Artola irakurle

2021/09/28

Georgia sovietar errepublika ohiko hiriburua da Tbilisi eta ikasturte honetatik aurrera bertako TSU unibertsitatean euskara irakatsiko da Orain hasten ari den ikasturte honetatik aurrera Euskara eta Euskal Kultura eskolak emango ditu Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi Estatu Unibertsitateak (ingelesez Tbilisi State University, TSU), Etxepare Euskal Institutuak eta TSUko arduradunek sinatu hitzarmenari esker. Jakina denez, Georgia eta Euskal Herriaren artean adiskidetasun eta kidetasun harreman historiko bat dago, eta badaude teoriak bi herri eta ...

Gehiago irakurri...


Villa Mariako EEak 75 urte bete ditu: urteurren logoa sortu du eta saio presentzial programa bat garatuko du aste osoan

2021/09/27

Villa Mariako Euzko Eetxearen 75. ureturren logotipoa Aste honetan ekingo die Cordoba probintziako Euskal Etxe honek bere 75. urtemugako ospakizunei. Egitaraua azteazkenean, irailaren 29an hasiko da esker-emate meza eta omenaldi batekin. Meza Aita Trinitarioen Elizan izango da, arratsaldeko 7etan eta omenaldia Euzko Etxearen egoitzan. Zeremonian plaka oroigarri bat desestaliko dute eta ondoren topa egingo. Urteurren afaria, berriz, larunbatean, urriaren 2an izango da, ...

Gehiago irakurri...


Valladolideko Gure Txokok herri kirolari gizon-emakume erakustaldi batekin ospatu zuen Euskal Diasporaren Eguna

2021/09/27

Trontzalariak Valladoliden, hiriko Gure Txoko Euskal Etxeak Euskal Diasporaren Eguna kari antolatutako ekitaldian Ez da izan euskal etxe gutxirentzat Euskal Diasporaren Eguna ospatzea aukera eta helpuntu txarra pandemiak ekarritako geldialditik ateratzeko, koronabirusaren azkenaldiko datu hobexeak lagun. Valladoliden, bertako Gure Txoko Euskal Etxeak ahalegin berezia egin du ikasturte berriari hasiera eman, Euskal Diasporaren Eguna ospatu eta Valladolideko jendeari normalean ikusten ez duen kirol erakustaldi ...

Gehiago irakurri...


Maru Roson-en ‘Bakaiku, única casa’, nafar herri honen eta diasporaren arteko tartea laburtzen duen dokumentala

2021/09/27

Maru Roson zuzendari argentinarrarren ‘Bakaiku, una casa’ dokumentala Ikusentzunezkoen arloan egin dituen ikasketa akademikoen baitan sortua, Maru Roson argentinarraren ‘Bakaiku, una casa’ (Bakaiku, etxe bakarra) dokumentala, bere familiari buruzko kontakizun intimoa da. Bakaiku nafar herritik Argentinara etorri zen Luciano Urrestarazu birraitonaren istorioa kontatzen du eta nola aitaren bidez jasotako euskal legatuak bultzatu zuen zuzendari gaztea Nafarroara ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeko kideek euskarazko ahotsak ipini dituzte Manu Gomezen 'Érase una vez en Euskadi' filman

2021/09/24

Madrilgo Euskal Etxeko ikasleak estudio batean, ahotsen grabaketa egiten. Iraileko egun hauetan Donostia Nazioarteko Zinemaldiaren 69. edizioa ari da bururatzen eta 22an, asteazkena, zuzendari gipuzkoar baten, Manu Gomez-en (Arrasate, 1973) 'Érase una vez en Euskadi' opera prima estreinatu zuen. Filmak laurogeiko hamarkada Euskal Herrian kontatzen du, lau haur protagonisten ikuspegitik. Gutxik jakingo dute, baina, filmak Madrilgo Euskal Etxeko ...

Gehiago irakurri...


Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak ‘Txalaparta’ irratsaioa berpiztu du, aurkezleak Pedro eta Maite Arana direla

2021/09/24

Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak egiten duen 'Txalaparta' saioak formatoa aldatu eta aldi berria hasi du ‘Txalaparta’ irratsaio laburra 2017an sortu zen, 'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxearen ahotsa izateko eta Euskal Herria eta euskal kulturarekin lotura duten gaiak ezagutarazi eta zabaltzeko, "besteak beste euskal ohiturak, geografia, kirola, hizkuntza, dantza eta musika". Saioa 2018ko otsail arte entzun ahal izan zen Cipolettiko Confluencia FM 94.5 irratian eta ...

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Denak Bat-eko Margarita Mathieuk Gasteizko ‘Músicos sin Fronteras’ GKEaren ‘Iparragirre’ saria jaso du

2021/09/24

Lehenengoz eman du aurten 'Iparragirre' saria Gasteizko 'Músicos sin fronteras' ONGak Euskal Diasporaren Eguneko programan, momentu berezia izan zuen Denak Bat-eko Margarita Mathieuk ‘José María Iparragirre’ saria jasotzean. Saria ‘Músicos sin Fronteras’ (Mugarik gabeko musikariak) Gobernuz Kanpoko Erakunde gasteiztarraren ekimena da eta aurten hasita urtero emango zaio Argentina edota Uruguaiko euskal diasporako erreferente bati. ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak gazteak Kanpo Harremanetan trebatzeko lau beka eskaintzen ditu, bi Gasteizen, beste biak Bruselan

2021/09/23

Urriaren lehena da eskabideak aurkezteko azkeneko epea. Baldintzak betetzen dituzten Diasporako gazteak ere aurkez daitezke Eusko Jaurlaritzak gazteak trebatzeko lau beka eskaintzen ditu, horietarik bi Gasteizen aritzeko, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, eta beste bi Bruselan, Euskadiren Europar Batasunaren aurreko Ordezkaritzan. Urtebetekoak dira eta Gasteizkoen kasuan bakoitzak 16.000 euroko zuzkidura dauka eta Bruselakoan 24.000koa. Unibertsitate gradua behar da eduki eta gehienez 28 urte izan. ...

Gehiago irakurri...


Aberri Etxeko lagunek euskal mitologiako pertsonaiak antzeztuko dituzte presentzialki Viedman larunbat honetan

2021/09/23

Euskal mitologiako hainbat pertsonaia ezagutaraziko dituzte erakusketa berezi honetan. Bere 25. urteurrena ari da betetzen aurten Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea Euskal Etxea eta hainbat jarduera antolatu ditu karia horretara, modu birtualean gehienbat, COVID-19k ezarritako neurriak zitzo errespetatuz. Aste honetatik aurrera, ordea, osasun neurri berriek aurrez aurreko jarduerak ahalbidetzen dituzte eta Aberri Etxeak atseginez iragartzen du larunbat honetan, irailaren 25ean, Euskal ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia