euskal diaspora eta kultura
2021/10/02
Pandemia garaian euskal etxe eta komunitate bakoitzak bere hiri eta inguruko autoritateen erabakiei segitu eta dagozkion erabakiak hartzen ditu. Baina tokiko kasuistika eta egoerak desberdinak izan daitezke. Aldi berean, ekitaldi guztiak ere ez dira berdinak eta arrisku maila ez da beti bera. Bakersfield-en, ez zaie erabaki batere erraza suertatu bertako euskal etxekoei, duela berrogei ...2021/10/01
Datorren astelehenean, urriaren 4ean, Euskal Diasporan Espezialista graduondoaren hasiera ekitaldi ofiziala egingo da Gasteizen. Hasiera hitzaldia, "Diasporic Studies Today" izenburupean emango du Kingsley Aikins graduondoko irakasle eta The Networking Institute erakundeko zuzendaria, eta bertan izango dira Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Montse ...2021/10/01
Euskal Herri osoko 35 taldek hartuko dute bihar parte Nafarroako Baztanen, bertako hiriburu Elizondon ospatuko den 2021eko Euskal Dantzari Egunean, Euskal Herriko Dantzarien biltzarra eta bertako Baztandarrak Dantza Eskola antolatzaile. Gogora dezagun iaz, pandemia dela-eta, ez zela elkarretaratzea antolatu, ez fisikoa behintzat, baina online ospakizunak aukera berriak ekarri zizkiela Diasporako taldeei, eta ...2021/10/01
"José Ramón Rementeria y la carretera de los bermeanos 'en Otxandio (1936-1937)" (Jose Ramon Rementeria eta 'bermeotarren errepidea' Otxandion) du izenburua Sancho de Beurko Elkarteak "Ecos de dos guerras, 1936-45" gaztelaniazko blogean gaurkoan eskaintzen duen sarrera berriak. Denboran atzera egin eta ezagut ezazu hobeto eta lehen eskutik atal eta ...2021/09/30
Miguel Boado, Olavarriako Euskal Etxeko kide izateaz gain, urteen poderioz Elkartearen zutabeetakoa ere bihurtu da. Euskal arbasoak izan arren –Bergara eta Urbina abizenak dauzka bere zuhaitz genealogikoan–, soilik alabak euskal etxera joaten hasi zirenean hasi zen bera ere joaten. Neskak dantza egitera; Miguelek, berriz, sukaldean aurkitu zuen bere lekua.2021/09/30
Aurreko albiste batean esaten genizun moduan ostegun eta ostiral honetan egingo da Donostian AEMIren (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) 31. Batzarra eta Urteroko Konferentzia, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile. Topaketa zuzenean segitu ahal izango da online, streaming ...2021/09/29
Urriaren 3ra arte bozka daitezke Eusko Ikaskuntzaren 'Manuel Lekuona' Saria 2021rako hautagaiak. Aurtengoan, bederatzi dira aurkeztutako hautagaitzak, eta horien artean badira bi zuzenean Diasporarekin edota EuskalKulturarekin harremana daukatenak: Diasporan jaioa eta gaur egun luxuzko kolaboratzaile dugun Arantzazu Ametzaga da bat, eta kolaboratzaile eta elkarrizketatzaile fin izan genuen Elixabete ...2021/09/29
Donostiako Miramar Jauregia izango da irailaren 30ean eta urriaren 1ean AEMIren (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) 31. Batzarraren eta Urteroko Konferentziaren egoitza. Eusko Jaurlaritza, bere Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bidez da ekitaldiko antolatzaile, izan ere elkarteko partaide baita 2007ko itailean Finlandiako Turku ...2021/09/28
COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik 18 hilabete 'luze' pasatu ditu Kolonbiako hiriburuko Euskal Etxeak ateak itxita. Joan den asteburuan, etenaldi hori hautsi da eta berriro ere bildu dira elkarteko lagunak EEaren egoitzan bazkari informal batez gozatzeko. Menua, pintxoak eta paella, Bogotako ‘El Vasco’ sukaldaritza enpresak prestatuta eta otorduaren ondoren, ...2021/09/28
Orain hasten ari den ikasturte honetatik aurrera Euskara eta Euskal Kultura eskolak emango ditu Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi Estatu Unibertsitateak (ingelesez Tbilisi State University, TSU), Etxepare Euskal Institutuak eta TSUko arduradunek sinatu hitzarmenari esker. Jakina denez, Georgia eta Euskal Herriaren artean adiskidetasun eta kidetasun harreman historiko bat dago, eta badaude teoriak bi herri eta ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus