euskal diaspora eta kultura
2021/10/06
Sarrera berria dakargu Arantzazu Ametzagak bere 'Errikotxikitik' blogean: Oraingoan, Diasporan jaiotako nafar liburuzain eta idazle ospetsuak Manuel Irujo lehen aldiz ikusi zuenekoa kontatzen digu, Montevideon, bera umea, edo "moceta" bat zela, gurasoekin Irujo errezibitzera joan zirenean, Bigarren Mundu Gerra amaituta, erbesteko testuinguru zail, baina aktibo eta militantean, "Euskadiren ...2021/10/06
Duela 25 urte John eta Diane Peavey-k jendea gonbidatu zuten Ketchumeko kaleetan zehar euren ardiei jarraitzera bertako artzaintzaren historiari buruz ikasteko, eta ez zuten imajinatu "munduko udazkeneko 10 jaialdirik onenetako bat" sortzen ari zirenik. Mende bat baino gehiago da bertako artzainek ardiak goi-mendiko udako larreetatik hegoaldeko artzaintza- eta erditze-eremuetara eraman dituztela ...2021/10/06
Euskal Herrian jatorria duen Tres Arroyoseko oso familia tradizionala dira Goicoecheatarrak. "Letrak errotik" ikuskizuna osatzen dutenak familia honetako partaide dira, eta argi dute jatorri bera dutela, muin bera. Maria Goicoechea eta Ana Carolina Goicoechea idazleak, Victoria Goicoechea musikaria eta Gabriel Sode kazetaria eta idazlea dira eta ostegun honetan, urriaren 7an, euren lana Hiru ...2021/10/05
Eskuragarri dago online ohi bezala pdf bertsioan La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariaren 2021eko hirugarren alea, denboraldi berriko hamabostgarrena. 60 orrialde ditu, eta gogoratu behar dugu 2018ko martxoan euskal etxea berriz ere plazaratzen hasi zenean 24 besterik ez zituela.2021/10/05
Euskal Komunitateen arteko Nazioarteko Mus Txapelketa AEBen egingo da 2022an, NABO eta Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxea antolatzaile. Ez dago oraindik argi zenbat herrialdek hartuko duten parte, "COVID-19ari dagozkion egoerak aldakorrak baitira herrialde eta eskualdeen arabera, eta urtebete geratzen baita oraindik, eta epe horretan guztia alda baitaiteke, onerako, espero dugu", adierazi ...2021/10/05
Mus Txapelketa antolatu zuen iraileko azkeneko larunbatean ‘Guillermo Larregui’ Euskal Etxeak Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko. Deialdia eskualde osoan zabaldu zen eta Cañuelas, Buenos Aires, La Plata, Mar del Plata, Rosario, Maipú, Saladillo, Junin, Ayacucho eta Chacabuco bertako 40 bikotek hartu zuten parte. Txapeldunak Cañuelasko Euskal Etxearen izenean jokatu zuten Villar ...2021/10/04
EuskalKulturak bere ingelesezko buletina eteteko erabaki zaila hartu du, ezinbestean. Joan den asteko buletina, beraz, azkena izango da oraingoz hizkuntza honetan. Militantismoa eta konpromiso irmoa euskal kultura eta diasporarekin izan dira hastapenetik EuskalKultura proiektuak ikur izan dituen ezaugarriak, alderdi ekonomikoei erabateko lehentasuna eman gabe (bestela, seguruenik ez genukeen ...2021/10/04
Paueko Lagun eta Maita euskal etxeak Jean-Michel Chabagno hautatu du lehendakari berri irailaren 20an egin Zuzendaritza Batzordean. Erakundea 1967an sortuz geroztik seigarrena du, eta 2018ko martxoan hautatua izan zen Michel Lagan-i lekukoa hartzen dio, aurrekoak Jacques Etchebarne, Dominique Espil, Jean-Pierre Urrutia eta Pantxoa Challet izan zirelarik. Lehendakari berria, Ameriketako euskal ...2021/10/02
Pandemia garaian euskal etxe eta komunitate bakoitzak bere hiri eta inguruko autoritateen erabakiei segitu eta dagozkion erabakiak hartzen ditu. Baina tokiko kasuistika eta egoerak desberdinak izan daitezke. Aldi berean, ekitaldi guztiak ere ez dira berdinak eta arrisku maila ez da beti bera. Bakersfield-en, ez zaie erabaki batere erraza suertatu bertako euskal etxekoei, duela berrogei ...2021/10/01
Datorren astelehenean, urriaren 4ean, Euskal Diasporan Espezialista graduondoaren hasiera ekitaldi ofiziala egingo da Gasteizen. Hasiera hitzaldia, "Diasporic Studies Today" izenburupean emango du Kingsley Aikins graduondoko irakasle eta The Networking Institute erakundeko zuzendaria, eta bertan izango dira Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Montse ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus