euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Wilfredo Lizarzaburu Muñoz da Trujilloko Euskal Etxeko lehendakari berria, elkarteko Biltzar Nagusiak hala hautatua

2021/10/14

Trujilloko EEko zuzendaritzakide Juan Verastegui León, Lirio Limay Alayo, Wilfredo Lizarzaburu Muñoz eta Jorge Chávez Panduro Wilfredo Lizarzaburu Muñoz da Trujilloko Euskal Etxeko lehendakari berria, honela bozkatua irailaren 12an egin zen Bazkideen Batzar Nagusian. Lizarzaburu euskal-perutarra bere sustraiekiko eta jatorriarekiko interes eta konpromiso pertsonal handia duen pertsona da, euskara eta euskal kulturaz interesatu eta bere ezagutza gaurkotzen ahalegindu dena. Trujilloko EEko sortzaileetakoa izateaz ...

Gehiago irakurri...


Euskal Zinema Ibiltaria Zikloak aurrez aurreko emanaldiei berrekingo die Itxaropen Euskal Etxean urriaren 29an

2021/10/14

Carlos Gabilondo Saladilloko Euskal Etxera itzuliko da laster euskal zinema partekatzera Badirudi osasun baldintzak normaltasunerako bidea hartu nahian ari direla, eta euskal etxe askotan ekimenak euren aurreko erritmo eta erara itzul daitezkeela pixkanaka-pixkanaka. Carlos Gabilondok Argentinako euskal etxeetan duela hamar urte baino gehiago daraman Euskal Zinema Ibiltaria Zikloak ere presentzialtasunera itzultzea dauka gogoan. COVID-19arekin, osasun-egoerak ekarritako ...

Gehiago irakurri...


Euskal sukaldaritza Cordobako TVn protagonista Gure Txokoa EEko Aylen Quiroga sukaldariaren eskutik (bideoa)

2021/10/13

Gure Txokoa Euskal Etxeko lagunak 'La Feria de la Cocina' telesaioan Saioak gonbidaturik Cordoba hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeko kideek ‘La Feria de la Cocina’ telesaioan hartu zuten parte urriaren 8an, euskal sukaldaritza protagonista izan zuen astean. Saioari hasiera emateko, EEko Aylen Quiroga sukaldariak ore hautsia eta pastel-krema dituen euskal tarta hau nola egin azaldu zuen. Errezeta prestatu bitartean Euskal Etxera zergatik hurbildu zen azaldu zuen ...

Gehiago irakurri...


Maru Maiztegui: “Euskal Etxean literatura, argazkilaritza eta elkartasuna nire euskaltasuna uztartzeko lokarri ditut"

2021/10/13

Maru Maiztegui-k Argentinatik, San Nicolaseko Euskal Etxetik garatzen du bere lana. Irudian, kamera eskuetan Askok pentsa dezakete pandemiak etxeratu eta isolatu gintuela. Eta egia bada ere une gogorrak bizi izan ditugula eta oraindik bizitzen ari garela, aldi berean, konfinamenduan, teknologia berriei esker, inoiz baino konektatuago egon da euskal komunitate birtuala. Gizarte distantzia eta distantzia fisikoa nagusitu ziren, bai; baino horri aurre egiteko hain zuzen, munduko bazter askotako lagunek bat egin zuten ...

Gehiago irakurri...


Ekuatore-Gineako Euskal Etxeak mahai baten ingurura deitu ditu kide eta zaleak datorren larunbatean Malabon

2021/10/11

Bertan bizi den euskaldunik edo euskaltzalerik ezagutzen baduzu, pasaiozu mesedez informazioa: tfnoa, +240 222 194 143 Paper kontuek euren denbora daramatela esan ohi da eta Ekuatore-Ginean astiro baina aurrera antzean doa Afrikako lehenengo euskal etxea onartzeko prozesua. Garaia ez da errazena suertatu, COVID-19a zinez indarrean baitago herrialdean, eta txerto eta txertatu gutxirekin pandemiaren kontrako neurriak areagotu beharrekoak baitira kulturalki bizitza kalean, jendeak bata bestearekin kontaktu estuan, ematen duen ...

Gehiago irakurri...


Probatu duzu euskal sagardo eta vermutez eginiko koktela? 'Basque Country' du izena eta errezeta NYTek ematen du

2021/10/11

'Basque Country' koktela, sagardoa eta vermutarekin; eta 'Gin-sagardoa' dira New York Times-ek biltzen dituen kokteletako bi "It's the Season for Cider. Here's How to Drink It" (Sagardoa edateko sasoia da, hona nola edan), halako titulua du New York Times egunkariko artikuluak, Rebekah Peppler adituak sinatua, Bertan, sagardoaren historia eta ezaugarriei errepasoa emanik, euskal sagardoaren aipua egiten du. Ze egiari zor, azken urteotan goraka doa euskal sagardoaren sarrera AEBko ...

Gehiago irakurri...


Rocklineko Euskal Etxeak bere euskal festa egingo du larunbatean eta Las Vegasko Lagun Onak-ek berea igandean

2021/10/08

Asteburu honetan Ibarreko Ibarra (Kalifornia) eta Lagun Onak-ek (Nevada) euren euskal piknikak ospatuko dituzte Pandemiaren urak ubidera itzultzen doaz, oraindik ere eta mundu osoan asko falta bada ere normaltasuna orokortzeko; baina datorren asteburu honetan Estatu Batuetako bi euskal etxek euren euskal festa edo piknikak egitera itzuliko dira: Kalifornian, Iparreko Ibarra Euskal Etxea --jende askok Rocklingo Euskal Etxea gisa ezagutzen duena-- eta Nevadan, Las Vegaseko Lagun Onak, lehenak larunbatean eta ...

Gehiago irakurri...


Euskal ekitaldia Cipollettin: FEVA eta ‘Baskos de la Confluencia’ bildu eta hiriaren urteurren jaian hartu dute parte

2021/10/08

Baskos de la Confluencia, Union Vasca eta FEVAko lagunak Limay, Neuquen eta Negro ibaien elkargunean (argazkia EE) Argentinako euskal etxeak biltzen dituen Federazioak berriro ere ekin die bere ohiko bidaiei eta urriaren 2an Rio Negro probintziako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxea bisitatu zuen Cipolletti hirian. Egun osoko euskal kultur ekitaldia goizean hasi zen FEVAko agintarien eta ‘Baskos de la Confluencia’ko kideen arteko bilera batekin. Euskal Etxetik adierazi digutenez, “bileran ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aires probintziako Emakumezkoen Paleta Txapelketako lehenengo topaketa egin dute Tandilgo Gure Etxean

2021/10/08

Buenos Aires probintzia osoko pilotariek parte hartu dute txapelketaren lehenengo egunean Gure Etxea Euskal Etxeko neskek astero entrenatzen dute kantxan, jokatu eta hobetu egiten dute gogo eta konpromiso handiz. Izan ere nabarmena da, azken urteotan pilota paletan emakumeen parte-hartzea areagotu egin dela. Eta ez Tandilen bakarrik, baita Buenos Aires probintziako beste hainbat herritan ere. Aldaketa horren isla da, adibidez, lehenago lagunarteko pilota partida zirenak aurten txapelketa ...

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeak eta bere jendea pantaila handira: Argentinako Mendozan bukatu ostean ‘El Vasco'ren errodajea Bermeora

2021/10/07

Mendozako Denak Bateko dantzariak 'El Vasco' pelikulan Pandemia dela eta ez da batere erraza izan, baina ‘El Vasco’ pelikularen errodajea iristen ari da amaierara. Argentinako eszenak bukaturik astebeteko errodajea baino ez zaie geratzen, Euskal Herrian, Bermeon. Argentinan, bi lekutan kokatu zen filmazioa, Cordoba probintziako Morrison herrian eta Mendoza probintziako hiriburuan. Eta bertara bidaiatu ziren Itziar Aizpuru eta Joseba Usabiaga ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia