euskal diaspora eta kultura
2021/10/13
Saioak gonbidaturik Cordoba hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeko kideek ‘La Feria de la Cocina’ telesaioan hartu zuten parte urriaren 8an, euskal sukaldaritza protagonista izan zuen astean. Saioari hasiera emateko, EEko Aylen Quiroga sukaldariak ore hautsia eta pastel-krema dituen euskal tarta hau nola egin azaldu zuen. Errezeta prestatu bitartean Euskal Etxera zergatik hurbildu zen azaldu zuen ...2021/10/13
Askok pentsa dezakete pandemiak etxeratu eta isolatu gintuela. Eta egia bada ere une gogorrak bizi izan ditugula eta oraindik bizitzen ari garela, aldi berean, konfinamenduan, teknologia berriei esker, inoiz baino konektatuago egon da euskal komunitate birtuala. Gizarte distantzia eta distantzia fisikoa nagusitu ziren, bai; baino horri aurre egiteko hain zuzen, munduko bazter askotako lagunek bat egin zuten ...2021/10/11
Paper kontuek euren denbora daramatela esan ohi da eta Ekuatore-Ginean astiro baina aurrera antzean doa Afrikako lehenengo euskal etxea onartzeko prozesua. Garaia ez da errazena suertatu, COVID-19a zinez indarrean baitago herrialdean, eta txerto eta txertatu gutxirekin pandemiaren kontrako neurriak areagotu beharrekoak baitira kulturalki bizitza kalean, jendeak bata bestearekin kontaktu estuan, ematen duen ...2021/10/11
"It's the Season for Cider. Here's How to Drink It" (Sagardoa edateko sasoia da, hona nola edan), halako titulua du New York Times egunkariko artikuluak, Rebekah Peppler adituak sinatua, Bertan, sagardoaren historia eta ezaugarriei errepasoa emanik, euskal sagardoaren aipua egiten du. Ze egiari zor, azken urteotan goraka doa euskal sagardoaren sarrera AEBko ...2021/10/08
Pandemiaren urak ubidera itzultzen doaz, oraindik ere eta mundu osoan asko falta bada ere normaltasuna orokortzeko; baina datorren asteburu honetan Estatu Batuetako bi euskal etxek euren euskal festa edo piknikak egitera itzuliko dira: Kalifornian, Iparreko Ibarra Euskal Etxea --jende askok Rocklingo Euskal Etxea gisa ezagutzen duena-- eta Nevadan, Las Vegaseko Lagun Onak, lehenak larunbatean eta ...2021/10/08
Argentinako euskal etxeak biltzen dituen Federazioak berriro ere ekin die bere ohiko bidaiei eta urriaren 2an Rio Negro probintziako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxea bisitatu zuen Cipolletti hirian. Egun osoko euskal kultur ekitaldia goizean hasi zen FEVAko agintarien eta ‘Baskos de la Confluencia’ko kideen arteko bilera batekin. Euskal Etxetik adierazi digutenez, “bileran ...2021/10/08
Gure Etxea Euskal Etxeko neskek astero entrenatzen dute kantxan, jokatu eta hobetu egiten dute gogo eta konpromiso handiz. Izan ere nabarmena da, azken urteotan pilota paletan emakumeen parte-hartzea areagotu egin dela. Eta ez Tandilen bakarrik, baita Buenos Aires probintziako beste hainbat herritan ere. Aldaketa horren isla da, adibidez, lehenago lagunarteko pilota partida zirenak aurten txapelketa ...2021/10/07
Pandemia dela eta ez da batere erraza izan, baina ‘El Vasco’ pelikularen errodajea iristen ari da amaierara. Argentinako eszenak bukaturik astebeteko errodajea baino ez zaie geratzen, Euskal Herrian, Bermeon. Argentinan, bi lekutan kokatu zen filmazioa, Cordoba probintziako Morrison herrian eta Mendoza probintziako hiriburuan. Eta bertara bidaiatu ziren Itziar Aizpuru eta Joseba Usabiaga ...2021/10/07
Eta zabalik dute izen-emateko epea. Saison Québec-Pays Basque egitasmoaren baitan antolatutako jardunaldi honetan, ‘Eleaniztasuna eta literatura: Euskal Herria eta Quebec’ lelopean jorratuko dituzte hizkuntza ez hegemonikoetako literatura eta hizkuntza-aniztasuna. Parte hartuko dute, besteak beste, Elizabete Manterolak, Xabi Payak eta Amets Arzallusek. Laval Unibertsitatea, ...2021/10/06
Aurreko artikulu batean aurkeztu genuen Agustina Lorenzatto, baita Kultura Erregina izateko bere hautagaitza defendatzeko eskaini zuen antzerkizunaren berri eman ere (ikus bideoa). Antzezpenean hitza eta gorputza jarri zien "Inkisizioak sorgin eta heretiko izatearen akusaziopean erretako euskal emakumeei" eta deia egin zuen hausnartzeko "genero ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus