euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Sustraiak-ek abiatu du Trenque Lauquen-en Euskal Kultura Topaketa Zikloa herriko Gladiolo Literatur Kafean

2021/10/19

Alejandra Bengochea eta Luis Lahitte arduratu dira euskal kultura lehenengo saio hauek antolatzeaz Trenque Lauquen-en Joan den asteazkenean estreinatu du Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak bere Euskal Kultura Zikloko lehenengo topaketa. Bestela esanda, abiatu ahal izan du azkenik, berez pandemiaren aurretik programatu zuen zikloa, orain, horretarako baldintzak bete ahal izan dituenean. Luis Lahitte, Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kidea, eta Alejandra Bengochea, erakundeko ...

Gehiago irakurri...


Hiriko EEaren eskutik eta mitologiari esker, ‘baso sorgindu’ bihurtu zen Viedmako kostaldeko pasealekua

2021/10/19

Aberri Etxeak euskal mitologiari buruzko erakusketa antolatu zuen Viedmako kostaldeko pasealekuan (argazkia EE) Viedma eta Patagones hirietako Aberri Etxeak komunitateari begirako euskal mitologiari buruzko erakusketa bat antolatu zuen Negro Ibaiaren ertzean. Bertan Joxe Miel de Barandiaran antropologoak ikertutako pertsonaia ezagunenak aurkeztu zituzten Euskal Etxeko lagunek: Lamia (Rocio Colipan), Maddi Jainkosa (Alondra Langer), Sorgina (Marta Ullua), Iratxo (Virginia Argañaraz), Gizotso (Fabricio Passarelli), ...

Gehiago irakurri...


Jose Felix Azurmendik, xinple eta indartsu, Martin Ugalde dakar gogora bere iritzi blogaren sarrera berrian

2021/10/18

Jose Felix Azurmendiren bloga EuskalKultura.eus-en Bere blogeko sarrera berri bat besapean sartu zaigu gaur Jose Felix Azurmendi astelehenarekin hasi berri dugun aste honetan. Batere zalantzarik gabe, munduan euskal etxe, komunitate eta euskaltasunaren eta euskal kulturaren aldeko lantegi eta motore berezi eta indartsua izan ziren frankismopean Caracas eta Venezuela, bertara bildu ziren eta bertan jaio ziren euskaldunak, bertan sortu zuten ...

Gehiago irakurri...


Poliki-poliki Anaitasuna ere ari da itzultzen ‘normaltasunera' eta euskal standa muntatu du Maipuko Garagardo Patioan

2021/10/18

Egunabar Taldea Maipuko 2021eko Euskal Diasporaren Egunean (argazkia EE) Pandemiak sortutako itxialdia eta isolamendua bukaerara iristen ari dira Argentinan. Euskal etxeak gogoz ari dira egoera ‘berri’ hau bizitzen eta udalek antolatzen dituzten aire zabaleko ekitaldietan hartzen dute parte, geldirik pasatu behar izan dituzten hilabeteak gogoan. Hori da, besteak beste, Anaitasuna Euskal Etxearen kasua eta testuinguru honetan euskal txoko eta stand bat prestatu zuten ...

Gehiago irakurri...


Euskal Argentina elkarteak larunbat honetan egingo du 2021eko Biltzar Nagusia Donibane Garaziko Herriko Etxean

2021/10/15

Monika Legarto irisartarra buru duen Euskal Argentinaren aurreko Biltzar Nagusi bat Donibane Garaziko Herriko Etxean Euskal Argentina elkarteak, urriaren 16an, larunbat honetan, egingo du 2021 Urteko Biltzar Nagusia Donibane Garaziko Herriko Etxean, usaian bezala. Beste hainbat euskal etxe eta elkarte legez, pandemiak ere eragina izan du EHtik Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko ezagutza eta harremanak laguntzea eta areagotzea --euskaldunen Argentinarako emigrazio mugimendua eta familiak bereziki ...

Gehiago irakurri...


Mary (Urresti) Gaztambide hil da Salt Lake Cityn, NABOko lehendakari ohi eta Utahko Euskal Etxeko buruzagi zena

2021/10/15

Mary (Urresti) Gaztambide NABOko lehendakari zelarik (arg Joseba Etxarri) Mary (Urresti) Gaztambide hil da atzo Salt Lake Cityn. Oso pertsona ezaguna eta maitatua zen bizileku zituen Salt Lake City eta Utah-n eta baita Estatu Batuetan ere oro har. Utah-ko Euskal Etxeko eta NABOko lehendakari izana, ororen buru Estatu Batuetako euskal diasporaren aldeko langile bolondres eta pertsona zintzo engaiatua zen, bere senar Jean Gaztambiderekin batera, azken hau 2018an 88 ...

Gehiago irakurri...


‘Ongi Etorri’k gonbidaturik San Nicolaseko eta Arrecifeseko dantzariak euskal dantzari San Pedroko Gizataldeen Jaian

2021/10/15

Arrecifeseko Francisco Barber banderaduna, euskal gizataldearen ordezkari (argazkia San Pedroko Udala) San Pedroko Ongi Etorri Euskal Etxeak, hiriko udalak antolatutako Gizataldeen Jaialdian hartu du parte urriaren 9tik 11ra. Hiru egunetan zehar, ‘Txapela’ euskal argentinar sagardoa, izozkiak eta Euskal Herriari buruzko informazioa eskaini dute Euskal Etxeko lagunek euskal txokora hurbiltzen zirenei. Txokoaz gain, kolektibitate guztientzako stand bat ere muntatu zuen Udalak eta bertan ere ikus ...

Gehiago irakurri...


Perutik, Trujilloko EEak online saio batera deitu ditu datorren igandean munduko Arteaga abizendunak

2021/10/14

Zeure abizenetan Arteaga badaukazu Trujilloko Euskal Etxeak bilera honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. "Zeure buruaz ikasiko duzu!" Datorren igandean izango da, urriaren 17an, Perun 9:45ak direla (11:45ean Argentinan, 16:45ean Euskal Herrian). Deia partaidetza librekoa da eta gonbite berezia luzatzen zaie munduan Arteaga deitura dutenei. Aurkezgai, euren familia aurrekariak, historia, pasadizoak eta baita gehiago ere. Saio dinamikoa izango da eta txoko guztietako Arteagatarrak izango ...

Gehiago irakurri...


Wilfredo Lizarzaburu Muñoz da Trujilloko Euskal Etxeko lehendakari berria, elkarteko Biltzar Nagusiak hala hautatua

2021/10/14

Trujilloko EEko zuzendaritzakide Juan Verastegui León, Lirio Limay Alayo, Wilfredo Lizarzaburu Muñoz eta Jorge Chávez Panduro Wilfredo Lizarzaburu Muñoz da Trujilloko Euskal Etxeko lehendakari berria, honela bozkatua irailaren 12an egin zen Bazkideen Batzar Nagusian. Lizarzaburu euskal-perutarra bere sustraiekiko eta jatorriarekiko interes eta konpromiso pertsonal handia duen pertsona da, euskara eta euskal kulturaz interesatu eta bere ezagutza gaurkotzen ahalegindu dena. Trujilloko EEko sortzaileetakoa izateaz ...

Gehiago irakurri...


Euskal Zinema Ibiltaria Zikloak aurrez aurreko emanaldiei berrekingo die Itxaropen Euskal Etxean urriaren 29an

2021/10/14

Carlos Gabilondo Saladilloko Euskal Etxera itzuliko da laster euskal zinema partekatzera Badirudi osasun baldintzak normaltasunerako bidea hartu nahian ari direla, eta euskal etxe askotan ekimenak euren aurreko erritmo eta erara itzul daitezkeela pixkanaka-pixkanaka. Carlos Gabilondok Argentinako euskal etxeetan duela hamar urte baino gehiago daraman Euskal Zinema Ibiltaria Zikloak ere presentzialtasunera itzultzea dauka gogoan. COVID-19arekin, osasun-egoerak ekarritako ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia