euskal diaspora eta kultura
2021/11/19
Duela minutu batzuk sare sozialetan argitaratutako ohar batean, Boiseko Jaialdiko antolatzaileek, 2022rako aurreikusitako edizioa bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi dute, osasun egoera egonkorra ez delako eta ezin delako aldez aurretik bermatu hainbeste jende biltzen dituen ekitaldi bateko segurtasuna. Gogora dezagun bost urtero egin ohi den ekimena dela Jaialdi.2021/11/19
Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak-ek Euskal Kultur Ziklo bati ekin zion urrian, bertako Gladiolo Taberna Literarioan, komunitate zabalari irekia. Lehenengo hitzaldia urriaren 13an egin zen, sarbide gisa, eta Euskal Kultura ezagutzen hasteko hainbat gai jorratu zituzten, Luis Lahitte eta Alejandra Bengochea hizlari. Euskal Etxeko euskara irakaslea den Bengochea, hizkuntzaz ez ezik, euskara ...2021/11/18
2022ko otsailaren 19an beteko ditu ehun Euskaldunak Denak Bat-ek eta "halako efemeride batek merezi duen mailan" ospatu nahi dutela. jakinarazi diote EuskalKultura-eus-i euskal etxetik bertatik. Herria gogoan hartuko duen ospakizuna izango da, “herria izan baita Euskal Etxearen sorreraren eta garapenaren lekukoa”, azpimarratzen dute. Duela mende bat San Inazioetan eskualdeko ...2021/11/17
Buenos Aires probintziako General Belgranoko Gure Etxeak Argentinako Tradizioaren Eguneko jaialdian hartu zuen parte azaroaren 13an. Festa Bonnement landagunean izan zen eta Udalak gonbidaturik stand bat muntatu zuten Euskal Etxeko lagunek. Bertan euskaldunekin lotutako objektu erakusketa prestatu zuten, tartean zeudela txistu bat, esne saltzaileen banku tipiko bat, liburuak, mapak eta erakusgai jarri zituzten ...2021/11/16
Euskal Herritik Sancho de Beurko historia elkarteak sustatzen duen Fighting Basques, proiektuak Bigarren Mundu Gerran partaide izan ziren mila euskal.estatubatuar eta euskal beteranoen biografia gainditu dituela iragarri du. Izan ere, elkartekoek euren lanaren emaitza izan dute AEBan joan den ostegunean ospatu zen 2021ko Veteran' Day edo Beteranoen Egunarekin bat egiteko modua. ...2021/11/15
Azaroko azken asteburuan bere 'Euskal Asteburua'ren bigarren edizioa ospatuko du Macachinek, herriko 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxea antolatzaile. Oraingo honetan omenaldia egingo die ingurura iritsi ziren euskal etorkinei. Egitaraua ostiralean, azaroaren 26an, hasiko da, ongi etorri afari batekin, eta larunbat arratsaldean, hilaren 27an, egingo du ekitaldi nagusia, ...2021/11/12
Arantzazu Ametzaga artikulu berri bat besapean heldu zaigu EuskalKultura.eus-en duen blogera Manuel Irujo hizpide, Lizarrako politikariak frankismo garaian Caracasera egin zuen bidaia eta egonaldi berezi bateko pasarteak bere memoriatik berreskuratu eta guri irakurgai oparituz. Bere estilo irakurterraz eta harrapatzailean, denboraren makina bat ...2021/11/12
Euskal Etxeko ateak ireki ahal izan zituztenetik ez dira gutxi Paranako Euskal Elkarteak antolatu dituen ekitaldiak, beti ere lagunekin berriro elkartze aldera. Eta urte amaierari begira ere mota askotako topaketak antolatu dituzte. Gaur, azaroak 12, gitarra, Hernando “Pico” Rubio irakasleak ematen duen ‘La Posta’ Tailerreko musikariek urte amaierako emanaldia eskainiko baitute ...2021/11/11
Apurka-apurka ari dira euren ohiturak berreskuratzen Buenos Airesko kultur erakundeak. Eta osatzen ari den pandemiaren osteko egutegian gizataldeek finkatu dute dagoeneko Mayo Etorbideko euren hitzordu tradizionala. Baina kasu, aurtengo ‘Buenos Aires Celebra’ jaialdia ezberdina izango da. Osasun egoera oraindik erabat normala ez denez, xumeagoak izango dira ekitaldiak eta ez gizataldeka, ...2021/11/10
Jai berezi batekin ospatu zuen joan den igandean Buenos Aireseko Nafar Etxeak bere 126. urteurrena. Berezia izan zen, alde batetik, lehenengo ospakizuna izan zelako pandemia hasi zenetik. Bestetik, elkarteko bazkide, lagun eta dantzariak ez ezik, Bolivarreko Nafar Etxeko dantza taldea eta Buenos Aireseko Laurak Bat-eko dantza taldea eta Oihankide taldea ere bertaratu zirelako ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus