euskal diaspora eta kultura
2024/09/10
Abuztua uda peto-petoa da ipar hemisferioan, eta opor garaia. Irailean sartuta, oraingo aste hauek berriro martxa hartzeko eta ziklo berrirako moldatzen hasteko tenorea dira. 2024-2025 ikasturte hasiera honetan, euskal etxeak ikastaro eta oro har egitarau berriak antolatzeari ekiten diote, euskara eta bestelako klase eta tailer eta saioekin batera, tartean jaiak, kontzertuak, zinema ...2024/09/10
‘Basking Beat & Bite’ izenarekin ezaguna den jaialdia abuztu eta irail artean egin da, aurreko edizioetan bezala, aurten ere Helsinki eta Tampere Finlandia hegoaldeko hirietan. Ekimenak Europako iparraldean euskal kultura zabaltzea du helburu eta karia horretara euskal kulturaren adierazpen nagusietako bi hartzen ditu ardatz, musika eta sukaldaritza. Musika arloan, Zea Mays, Nøgen ...2024/09/09
Imanol Pradales lehendakari dela egin den lehenengo Euskal Diasporaren Eguna izan da Oñatikoa —Ander Caballero Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren aurrenekoa baita ere, kargura sartu berri-berritan—, eta agian alai eta diferenteenetakoa; Diasporan ekarle diren iturri desberdinak bildurik, hasteko mundu anglo-saxoi (AEB, Australia) eta hispanoa (Latinoamerika) zeuden ...2024/09/09
Bi hilabete baino ez dira falta Argentinako euskal komunitatearen urteroko hitzordu nagusia abiatzeko. 2024ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, aurten 125 urte betetzen dituen bertako Unión Vascaren ospakizunaren baitan, azaroaren 11tik 17ra, astelehenetik igandera, egingo da Bahía Blancan. Euskal Etxeak dagoeneko jakinarazi ditu egitarauaren xehetasunak, baita jaialdian parte hartzeko voucherren ...2024/09/09
85 urte bete dira irailaren 3an Winnipeg ontziak Pauillac-eko portu frantsesa utzi eta 1939 hartan Francoren jazarpenetik ihesean zetozen bi milatik gora errefuxiatu errepubikar barnean zekartzala Txileko Valparaisora iritsi zenetik, hilabeteko itsas bidaian. Urteurrena ospatzeko Josu Chuecaren "2.000 del Winnipeg. Diario de a bordo" liburuaren bigarren edizioa aurkezten ari dira egunotan Santiagoko ...2024/09/06
Trujilloko Euskal Etxeak, gogoz eutsi dio aste honetan Euskal Herrian eta munduan barrena gauzatzen ari den Euskal Diasporaren Eguna ospatzeari. Izan ere, bere hondar ale berezia ari zaio ipintzen, nazioartean barreiatutako gainerako euskal etxe eta elkarteek osatzen duten euskal familia barruan gogoeta eta iritsi-trukea sustatzeari, eta partaidetza proposatzen die, hala nahi dutenei, ...2024/09/06
Berrogeita hamar urte betetzen dira aurten Estatu Batuetako Boisetik lehenengo ikasle talde bat Oñatira etorri zenetik bertan ikasturtea eman eta euskara eta euskal kulturan murgiltzera. Bi urte leheneago ere taldetxo bat egona zen Arantzazun, eta haren ondotik hasi zen guztia, diosku Iñaki Galdos oñatiarrak. Liburua idatzi du Galdosek honetaz "Boise-Oñati 1974-2024, ...2024/09/06
2018ko irailaren 8an ospatu zen lehendabizikoz Euskal Herrian eta munduan "Euskal Diasporaren Eguna". Data aukeratzeko prozesuan munduko euskal gizataldeek hartu zuten parte eta geratu ziren azken proposamenen artean Juan Sebastian Elkano ‘euskaldun unibertsalak’ munduaren bira bukatu zuen egunarena hautatu zen. Geroztik, urte hartatik beretik, irailaren 8a —batzuetan ...2024/09/05
Munduko gainontzeko Euskal Etxeekin bat eginez, Argentinakoek ere abiatzekotan dauzkate Diasporaren Eguneko euren ospakizunak. Herrialde osoan zehar, euskal komunitateek. 1522an Juan Sebastian Elkano euskal marinelak munduari lehen bira burutu zuen eguna gogoratuko dute. Diasporaren Eguna berez irailaren 8a bada ere, euskal elkarte kopuru handi batek egun horretatik hurbil dauden datetan antolatu ditu ekitaldiak. ...2024/09/04
Asteak daramatza Montrealgo Euskal Etxeak aurtengo euskal jaia prestatzen eta programa ederra osatzen. Aurten bi eguneko egitaraua eskainiko dute, Euskal Herritik etorritako artistak barne. Euskal Besta irailaren 6an hasiko da Maider Cigarro abeslari lapurtarraren kontzertuarekin. Maiderrek ‘Biran den lasaia’ izeneko bere diskoa aurkeztuko du Montrealeko La Marche à ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus