euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arantxa Anitua eta Kinku Zinkunegik FEVA eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko 2022ko Hitzarmena sinatu dute

2022/02/01

Kinku Zinkunegi eta Arantxa Anitua FEVA eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko 2022ko Hitzarmena sinatzen (arg. FEVA) Argentinako Udako Barnetegia amaitu berritan, FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioko lehendakari Arantxa Anitua eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Munduan programako koordinatzaile Kinku Zinkunegi Buenos Airesen bildu ziren joan den asteko astelehenean, urtarrilaren 24an, FEVA eta Etxepare Institutuaren arteko 2022ko Hitzarmena sinatzeko. Akordioan, irakasleen prestakuntza eta trebakuntzarako, eta ...

Gehiago irakurri...


Urteroko urtarrileko etena, aurten astebetekoa: otsailaren 1ean berrekingo dio EuskalKulturak eguneroko buletinari

2022/01/24

EuskalKulturaren azala EuskalKulturak urtero urtarrilean buletinean egin ohi duen etena, bihar asteartetik otsailaren 1era bitartekoa izango da aurten. Urtarrilaren 1ean --datorren asteko arteartean, beraz-- eutsiko dio berriro EuskalKulturak buletina plazaratzeari. Urte hasiera konplikatua pasa ondoren, datozen egunak baliatuko ditugu, paper kontuak garbitzeko, urtero sasoi honetan bezala; baina baita ere geroari ...

Gehiago irakurri...


Beloke desagertu egingo da: Omenaldia igandean, EHan eta Diasporan eragile garrantzitsua izan den monasterio lapurtarrari

2022/01/21

Otoitza eta fede aktiboa lantzearekin batera, Diasporarekiko loturagune, euskararen baratze eta euskaltzaleen babesleku ere izan da 1875etik Belokeko monasterioa beneditarra Euskal Herrian eta Diasporan erreferentzia eta eragile garrantzitsua izan den Belokeko monasterio beneditarrak ateak itxiko ditu. 1875ean Ahurti herri lapurtarreko lurretan eraiki zutenetik rol garrantzitsua bete du Euskal Herriko bizitza espiritualean eta bertatik igaro dira historian zehar Iparralde osoko bokazioak eta baita Hegoaldekoak ere. Belokeko fraideei lotuta sortu zen Lazkaoko monasterio ...

Gehiago irakurri...


Aholku Batzordearen bilera atzo Gasteizen eta Omenaldia gaur Covid-19ak Diasporan eragindako biktimak gogoan

2022/01/19

Aholku Batzordearen atzoko bilerak zuzeneko partaideak izan zituen gehienbat baina baita telematikoki bertaratu zirenak ere Legealdi honetako bigarren bilkura egin zuen atzo Gasteizen Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak. Urkullu lehendakaria buru, eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez koordinatzaile, Jaurlaritzako hainbat sailetako eta euskal erakunde eta elkarteetako ordezkariek hartu zuten parte, tartean Euskal Etxeetako ordezkari ...

Gehiago irakurri...


Donostian bezala, Mexikon eta Necochean ez da aurten danborradarik izango eta aurrera segitzen du Madrilgoak

2022/01/18

Argentinako Bahía Blancako Danborrada 2019ko Euskal Astean, Argentina osoko hainbat euskal etxe partaide (arg. EuskalKultura.eus) Datorren osteguna, urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna izanik, danborrada eguna behar zuen Donostian, baina koronabirusaren karietara festa handia behar zuena bertan behera gelditu da hein handi batean, ohiko helduen danborradak eta ekitaldi nagusiak kantzelatu egin baitira hiriburu donostiarrean. Diasporan ere, pandemia ere tarteko, bertan behera geratu da danborrada tradizio handia duen Mexiko Hiriko eta ...

Gehiago irakurri...


Datorren igandea azken eguna Dantza Munduan 2022 programan sartzeko: ez zazu galdu aukera eta eman izena!

2022/01/17

'Dantza Munduan' programa espezialistek emana, online eta doan. Egun batzuk dituzu oraindik, urtarrilaren 23raino, baina benetan interesa baduzu, ez zazu gehiago geroratu: izena eman eta ikasi euskal dantzak online, adituen eskutik eta doan. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak ematen dizu aukera 'Dantza Munduan'ekin euskal dantza tradizionalak ikasi edota hobetzeko. Edonongoentzat interesgarria, baina bereziki munduan zehar hedatutako ...

Gehiago irakurri...


UCABeko errektore ohi Luis Ugalde jesuita euskal-venezuelarra, Sabino Arana Fundazioaren 2022 sarietako bat

2022/01/17

Bergaran jaiotako Luis Ugalde Olalde jesuita euskal-venezuelarra 2022ko Sabino Arana Sarietako batekin saritu dute Caracaseko Andres Bello Unibertsitate Katolikoko (UCAB) errektore ohi [1990-2010] Luis Ugalde Olalde (Bergara, Gipuzkoa, 1938) teologo, soziologo, pentsalari eta historialari jesuitak jasoko du urtarrilaren 30ean Bilboko Arriaga antzokian 2022ko Sabino Arana Sarietako bat. Ekitaldia online segitu ahal izango da streaming bidez Sabino Arana Fundazioaren webgunetik, bertan agertuko den iragarkian ...

Gehiago irakurri...


Diasporako istorio bat: Etcheverry-Santana familiaren 100 urte, Argentinan, Euskal Herrian, Nevadan... eta segitzen du

2022/01/13

Sarrera berri interesgarria dakargu gaurkoan gure blogen sailak, Sancho de Beurko elkartea sinatzaile. Oso istorio gurea biltzen du, Euskal Herria bere diasporarekin uztarturik, Nafarroa Behereko baserri batean hasi eta Argentinako Ayacuchoraino heltzen dena, ondoren Arrosa eta Ortzaizera itzultzeko, eta bertatik itsasoa berriz zeharkatu eta Nevadako Battle Mountain-eraino heltzen dena.

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxearekiko engaiamendua eskertu diote Julio Elejalderi, hiria utzi eta Cantabrian biziko baita

2022/01/12

Julio Elejalde erdigunean, makila ematen 2011ean Euskal Etxean Jon Zaballari.honek eskuan atxikiz Dotzena bat urte bizi izan da Julio Elejalde Gainza Madrilgo Euskal Etxearentzat (MEE) jo ta ke  lanean. Erretiroak ekarri zion astiak eman zion aukera bera bezalako pertsona aktibo eta kezkadun bati MEEn sartu eta ardura handiak hartzeko eta euskal elkarteak behar zuen postuetan aritzeko bolondres, besteak beste lehendakariorde, idazkari, diruzain eta lehendakari ere, eta Espainiako Euskal ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuak: Aita Antton Egiguren euskal omoniera eta Gernikako alkate Jose Mari Gorroño, Cenarrusa Sariak 2021

2022/01/11

Aita Antton Egiguren eta Jose Mari Gorroño, 2021eko Cenarrusa Sariak, Boisetik Cenarrusa Fundazioak adierazi duenez Jose Mari Gorroño, Gernikako alkatea, eta aita Antton Egiguren, AEBko euskaldunen omonier edo kapilaua, dira Boiseko Cenarrusa Fundazioaren urteroko Cenarrusa Sarietako 2021eko hautatuak. Saria abendu oro, Pete Thomas Cenarrusa hautetsi eta buruzagi euskal-amerikarraren jaioteguna zen 16arekin bat eginez adierazten dute Boisen, Cenarrusak hezurmamitu eta gorpuztu zituen zerbitzu ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia