euskal diaspora eta kultura
2022/03/18
Hemen da bere 22. edizioan bi urtetik bi urtera egin ohi den Korrika. Helduei euskara irakasten diharduen Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sostengatzea eta euskararen aldarrikapena modu jolaskor eta libertigarrian plazaratzea Euskal Herriko zazpi probintziak batzen dituen ibilbide bat korrika eginez, hori da Korrika. Beste hainbat euskal ekimenetan bezala, Pirineoetako Euskal ...2022/03/17
Ospatu berria du joan den igandean, martxoaren 13an, Buenos Airesko 'Laurak Bat' Euskal Etxeak --Argentinan eta nazioartean sorreratik lanean segitzen duen euskal etxerik zaharrena denak-- bere 145. urteurrena. Eta ze bide hainbeste urte ospatzeko urrats berria ematea baizik. Izan ere, ohi bezain aktibo, euskal elkarteak bere webgunea berritu du egun hauxetan, erakundearen online ...2022/03/17
La Platako Unibertsitate Nazionala ikasturteari hasiera ematekotan da eta halaxe dira baita ere Etxepare Euskal Institutuko bertako irakurletzak euskara eta euskal kulturari buruzko eskolak. Eskolak Sabrina Otegui irakasle euskal-argentinarraren eskutik izango dira eta pantaila bidezko bi urteko saio birtualen ondoren, aurrez aurrekoak izatera itzuliko dira. Bazegoen gogoa. Agian aukera ona izan ...2022/03/16
Udako etenaldiaren ondoren, hasiak dira dagoeneko martxoaren bigarren astean Uruguaiko euskal etxeetako FIVU (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa) koordinatzaile dituzten euskara klaseak. Etxepare Euskal Institutuak “Euskara Munduan” programa medio babesten dituen ikastaroak dira eta lau irakaslek ematen dituzte Uruguain, astelehenetik larunbatera Montevideo hiriburuan ...2022/03/14
Pandemiari dagokionez agintariek iragarri dituzten azken neurrien ondotik, Berlingo Euskal Etxeak aukera ikusi du COVID-19ak galerazi eta behertanbeheratzera bortxatu zituen planak berreskuratzen hasteko, eta adierazi du joan den abenduan Euskararen Eguna ospatzeko prestatu eta kantzelatu eta atzeratu behar izan zuen 'Sua' poema erotiko irakurraldia datorren asteko ostiralean ...2022/03/14
Ehun pertsonatik gora bildu ziren larunbatean San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko areto nagusian, NABO euskal etxeen federazioak Estatu Batuetako bost bertsolariri egindako omenaldi txalotu eta hunkigarrian. Aipatu bertsolariok AEBko euskal jaialdi eta elkarretaratzeetan aritu izan dira azken hiruzpalau hamarkadetan, bertsolaritzaren suzia atxikiz euskal komunitatearen barnean, eta aukera berezi ...2022/03/11
NABOk 'Omenaldi Berezia' egingo die bihar, Martxoak 12, Estatu Batuetako bertsolariei. San Frantziskoko Gure Euskal Etxean izango da, arratsaldeko lauetatik aurrera eta ohoratuak izango dira Kaliforniako Jesus Arriada, Gratien Alfaro eta Johnny Curutchet; Nevadako Jesus Goñi; eta Wyoming-eko Martin Goicoechea. Saioak azalpenak eta aldibereko itzulpena izango ditu ...2022/03/10
Bere ohiko seinalea Ipar Euskal Herrian eta ondoko Biarno eta Landetan banatzen duen Baionako TVPI telebistak erreportajea plazaratu du Pariseko Euskal Etxeaz, frantsesez ekoitzia eta euskarazko azpiituluekin; eta euskarazko elkarreztatuak direnean, euskaraz frantses azpitituluekin. 5' 33'' irauten duen lan labur eta adierazgarria.2022/03/09
Igande honetan, martxoaren 13an, Buenos Aires erdiguneko Avenida de Mayo Etorbidea kolorez eta zaporez beteko da 'Patio Gastronomiko'aren gertaleku izango baita. Patio Gastronomikoa deitu ekitaldia Buenos Aires Hiriak antolatutzen du eta gizatalde ugariren gastronomiaren inguruko eskaintza biltzen ditu herritarrei eskainirik. Hitzordua 12etatik 19etara izango da, Avenida de Mayo ...2022/03/08
Bi txotx saio egingo dituzte aurten Oregonen Son of Man izenpean sagardoa euskal erara ekoizten duen enpresa honetako lagunek. Lehenengoa joan den larunbatean egin zuten, eta bigarrena datorren larunbatean, martxoaren 12an. Aurrenekoa arrakastatsu igaro zen eta partaideen artean baziren estatubatuar ez-euskaldunak, euskal-amerikarrak --Boisetik helduak gehienbat-- eta baita Euskal Herritik etorritako ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus