euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Udako Eskola' deitu du Nafarroako Gobernuak, arbasoen lurraldea bisitatzeko aukera emanez nafar etxeetako kideei

2022/04/06

Bazkideek izena emateko baldintzak aste honetan bete behar dituzte Nafar Etxeetan Diasporaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko harremanak sendotzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak “Udako Eskola” deitu du aurten berriz ere, Argentinako Nafar Etxeetako bazkideei zuzendutako programa Nafarroarako ezagutza-bidaiak antolatuz. “Udako Eskola”k 2009ra arte funtzionatu zuen eta arrazoi ekonomikoek behartu zuten etetea. Edizio berri honekin itzuli egin da ...

Gehiago irakurri...


Euskal-Venezuelar Komunitatearen urteroko 'Simon Bolivar' elkarretaratzea deitu dute Galdakaon, apirilaren 23an

2022/04/05

Galdakaoko Euskal Venezuelar Elkarretaratzeko aurreko edizio bateko familiarteko bazkariko irudia (arg EuskalKultura.eus) Euskal Herrian bizi den euskal-venezuelar komunitateak bere urteroko elkarretaratzea egingo du apirilaren 23an, larunbata, Galdakaon, Amaya Zenarutzabeitia buru duen 'Simon Bolivar' Euskal-Venezuelar Elkartea antolatzaile. Koronabirusak behartutako tartearen ondotik, deialdiak bere ohiko datan biltzera deitu du, esan nahi baita apirilaren 19aren --Venezuelako Independentzia ospatzen den eguna-- osteko ...

Gehiago irakurri...


New Yorken, Euskadiren Ordezkaritzan lan egin nahi? Jaurlaritzak Arlo-Instituzionaleko arduradun plaza atera du

2022/04/04

Apirilaren 7a da hautagaitzak aurkezteko azken eguna, beraz, interesa baduzu, mugitu beharko duzu. Hautaketa-prozesurako deialdi publikoa Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak plazaratu du, eta bete nahi duten lanpostua "Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzaren zerbitzura Goi-Mailako Teknikari/ Arduradun Instituzional/ Institutional Relations Officer" izenekoa da. ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak lege-aholkularitza eskainiko die kanpoan dauden eta itzultzea pentsatzen ari diren nafarrei

2022/04/04

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak kanpoan dauden nafarrentzako lege-aholkularitzako zerbitzu bat jarri du abian, Foru Komunitatera itzultzea erabakitzen dutenen zalantzak argitzeko. Zerbitzu berriak atzerritik itzultzeko prozesuetan sortu ohi diren gaiei buruzko aholkuak emango ditu, besteak beste lan-bizitzaren aitorpenaz, kotizazioen lekualdaketaz, kontsulatuekin egindako izapideez, itzulitako ...

Gehiago irakurri...


Valladolideko Julio Jimenez eta Poznango Lena Bialkowska dira Korrika Munduan bideo lehiaketako irabazleak

2022/04/01

Poznango Lena Bialkowska-k, irudian, irabazki du, Valladolideko Julio Jiménezekin batera, 22ko Korrika Munduan bideo lehiaketa Korrika 22 hastearekin batera, AEK-k eta Etxepare Euskal Institutuak plazaratu dute nortzuk diren edizio honetako Korrika Munduan bideo lehiaketako bi irabazleak, eta hauek Valladolideko Euskal Etxeko Julio Jimenez eta Poznango Adam Mickiewicz unibertsitateko Lena Bialkowska dira. Gogora dezagun munduko euskal etxeen sareko eta Etxepareren euskal irakurletzetako ikasleek har zezaketela ...

Gehiago irakurri...


Martxoaren 31tik apirilaren 10era Korrikak EH gau eta egun zeharkatuko du, Diasporan ere hainbat ekitaldi antolatuta

2022/04/01

Diasporatik ere hainbat euskal etxe, unibertsitate, elkarte, jende multzo eta norbanakoek egingo dute bat Korrika 22rekin Gaur Amurrion hasi eta apirilaren 10ean Donostiara iritsi arte, Korrika 22 Euskal Herriko bazterretan barrena ibiliko da, euskararen lekukoa eta aldarria eskuz-esku pasatuz, euskal diaspora ere, urtero bezala, partaide izango duen edizio berri batean. Diasporatik, euskaldun eta euskaltzaleek euren saio eta hitzorduekin egingo dute bat, kasu batzuetan EEek (Brusela, Bordaleko EE) eurenean antolatutako ...

Gehiago irakurri...


Ikurriña goiburu, Hiru Erreka Euskal Etxea partaide izan zen Gariaren Festan, euskal dantzak eta gastronomia erakutsiz

2022/04/01

Hiru Erreka Euskal Etxeko komunitatea bildu zen Gariaren Festa Probintzialean parte hartzeko Gariaren Festa Probintzialaren 53. edizioa asteazkenetik iganderaino, martxoaren 9tik 13raino egin zuten Tres Arroyosen, Ituzaingó etorbidean, Matheu eta Pueyrredon kaleen artean. Hiriko urteko jai garrantzitsuenetako bat da eta aurten, bereziki 2021eko edizio birtualaren ondoren, gogoz goaitatua. Festa jendetsua izan zen, eta publiko ugari hurbildu zen bertako artistak ikustera. Parte hartu ...

Gehiago irakurri...


Ignacio Esquiroz irakaslea Euskal Organologia zabaltzen ari da Chubut Ipar-ekialdeko Euskal Etxetik, Patagonian

2022/03/31

Euskal musika tresnak erakusten ditu Esquirozek hitzaldietan, zarrabetea, besteak beste. Lutheria eta euskal musika tresnak interesatzen zaizkizu? Ignacio Esquiroz musikako goi-mailako irakaslea da, hezkuntzan lizentziaduna, kultura-kudeatzailea eta Lutherian diplomaduna. 2013ko Gaztemundun Euskal Herrira bidaiatu eta albokak egiten espezializatu zen. 2021ean Chubuteko Ipar-ekialdeko Euskal Etxearekin batera, Euskal Organologiari buruzko hitzaldi-ziklo bat antolatu zuen, Euskal Herriko ...

Gehiago irakurri...


Oraindik ez diozula erantzun HanHemen inkestari? Bihar duzu azken eguna, animatu eta egin zure ekarria

2022/03/30

HanHemen-ek euskal komunitate globalaren espazio digitala bilakatu nahi du, munduko euskal sinergien bilgarri Bihar da martxoaren 31a eta, beraz, HanHemenek zabaldutako inkesta betetzeko azken eguna, ondoren bildutako datuak prozesatu, ondorioak atera eta emaitzak aurkezteko prozesuari ekingo baitzaio. Zer nahi den jakin? Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen iritzia, nolakoak diren, nola ikusten diren hainbat gai Diasporatik: nazioarteko euskal sare eraginkor bat eraiki ahal izateko ...

Gehiago irakurri...


Azken egunak 'Oñatiko Udala Grant'era aurkezteko, euskal diaspora ikerketen lagungarri izan daitekeen beka

2022/03/30

Euskal diasporari buruzko ikerketa-lanak aurkez daitezke. Ikertzaileek tokiko artxiboak arakatu ahal izango dituzte Oñatiko Udalak eta Oñatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundeak (LSNE-IISJ) batera deitzen duten 'Oñatiko Udala' izeneko bekak bi erakunde hauek "udal autogobernurako gakoak diren gaiak hobeto ulertzen lagun dezaketen proiektu sozio-juridikoak finantzatze"ko sinatutako lankidetza hitzarmena dauka testuinguru eta, besteak beste euskal diasporari buruzko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia