euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alfonsina Leranoz argentinarra Basterretxeaz solastuko da Gernikan 'Arturo Acebal Euskadi Argentina' erakusketan

2024/09/11

‘Arturo Acebal Idígoras. Euskadi Argentina’ erakustaldia Gernikako Euskal Herria Museoan dago zabalik azaroaren 24ra arte Alfonsina Leranoz ikertzaile euskal argentinarra Nestor Basterretxeaz mintzatuko da ostegun honetan Gernikan. Izan ere, Argentinara erbesteratu ziren euskal artisten historia jorratzen du “Arturo Acebal Idigoras. Euskadi Argentina” izenburuarekin azarora arte Gernikako Euskal Herria Museoan ikusgai egongo den erakusketak. “Acebal Idigoras Euskal Herritik ihes egin behar izan ziren euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskal argentinar diaspora pozarren: Zubieta eta Langararen ildoari segituz, Iker Muniain 'Boedoko gautxoa' da ofizialki!

2024/09/10

Txantreatik Boedoraino, Ciclonera iritsi da Athleticeko idoloa eta bizkarrean 80 zenbakia eramango du (argazkia: sanlorenzo.com.ar) Izugarrizko espektatiba sortu du diaspora euskal argentinarrean Athleticeko idoloa den Iker Muniain Goñiren etorrerak. Hainbat joan-etorri, murrizketa eta atzerapenen ondoren, azkenean gauzatu da. Euskal futbolari gaztea Buenos Airesen dago. Joan den ostiralean, irailaren 6an, sinatu du 2025eko abendura arteko kontratua, eta dagoeneko hasi da Club Atlético San Lorenzo de Almagron entrenatzen ...

Gehiago irakurri...


Euskara klaseetan matrikulatu nahi? Uda bukatuta, 2024-2025 ikasturte hasiera ipar hemisferioko euskal etxeetan

2024/09/10

Matrikulak zabalik daude hego hemisferioko Euskal Etxeetan irail-urrian hasiko den 2024-2025 ikasturteko euskara eskoletan Abuztua uda peto-petoa da ipar hemisferioan, eta opor garaia. Irailean sartuta, oraingo aste hauek berriro martxa hartzeko eta ziklo berrirako moldatzen hasteko tenorea dira. 2024-2025 ikasturte hasiera honetan, euskal etxeak ikastaro eta oro har egitarau berriak antolatzeari ekiten diote, euskara eta bestelako klase eta tailer eta saioekin batera, tartean jaiak, kontzertuak, zinema ...

Gehiago irakurri...


Arrakasta handiz egin da Finlandian Zea Mays, Nøgen eta Janus Lester bildu dituen ‘Basking Beat & Bite’ euskal jaialdia

2024/09/10

Zea Mays, Nøgen eta Janus Lester bildu zituen aurten Finlandiako ‘Basking Beat & Bite’ jaialdiak ‘Basking Beat & Bite’ izenarekin ezaguna den jaialdia abuztu eta irail artean egin da, aurreko edizioetan bezala, aurten ere Helsinki eta Tampere Finlandia hegoaldeko hirietan. Ekimenak Europako iparraldean euskal kultura zabaltzea du helburu eta karia horretara euskal kulturaren adierazpen nagusietako bi hartzen ditu ardatz, musika eta sukaldaritza. Musika arloan, Zea Mays, Nøgen ...

Gehiago irakurri...


Omenaldia 'Oñatiko Amerikanoei' 2024ko Euskal Diasporaren Egunean, lehenengoa Imanol Pradales lehendakaria buru

2024/09/09

Pradales lehendakaria atzo Oñatiko San Lorentzoko ermita alboan bildu zen jendeari zuzentzen Imanol Pradales lehendakari dela egin den lehenengo Euskal Diasporaren Eguna izan da Oñatikoa —Ander Caballero Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren aurrenekoa baita ere, kargura sartu berri-berritan—, eta agian alai eta diferenteenetakoa; Diasporan ekarle diren iturri desberdinak bildurik, hasteko mundu anglo-saxoi (AEB, Australia) eta hispanoa (Latinoamerika) zeuden ...

Gehiago irakurri...


Bahía Blancako Unión Vascak 2024 Euskal Aste Nazionaleko egitaraua eta voucherrak plazaratu ditu

2024/09/09

Herrialde osoko dantzariak Bahia Blancan bilduko dira 2024ko Euskal Aste Nazionala ospatzeko bertako Beti Aurrera taldearekin batera Bi hilabete baino ez dira falta Argentinako euskal komunitatearen urteroko hitzordu nagusia abiatzeko. 2024ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, aurten 125 urte betetzen dituen bertako Unión Vascaren ospakizunaren baitan, azaroaren 11tik 17ra, astelehenetik igandera, egingo da Bahía Blancan. Euskal Etxeak dagoeneko jakinarazi ditu egitarauaren xehetasunak, baita jaialdian parte hartzeko voucherren ...

Gehiago irakurri...


Josu Chueca Winnipeg-i buruzko liburua aurkezten ari Txilen, ontzia Valparaisora iritsi zeneko 85. urteurrenean

2024/09/09

Josu Chueca, Juan Ramon Garai, Cecilia Zabaleta, Rafael Kutz, Carolina Ávila eta partaide gehiago "2.000 del Winnipeg. Diario de a bordo" liburuaren eta "Diario de a bordo. Cartografía interior" erakusketaren aurkezpenean Valparaisoko Udaletxean 85 urte bete dira irailaren 3an Winnipeg ontziak Pauillac-eko portu frantsesa utzi eta 1939 hartan Francoren jazarpenetik ihesean zetozen bi milatik gora errefuxiatu errepubikar barnean zekartzala Txileko Valparaisora iritsi zenetik, hilabeteko itsas bidaian. Urteurrena ospatzeko Josu Chuecaren "2.000 del Winnipeg. Diario de a bordo" liburuaren bigarren edizioa aurkezten ari dira egunotan Santiagoko ...

Gehiago irakurri...


Trujilloko EEaren gonbitea EEetako lagunei larunbat honetan online biltzeko "Kulturaniztasuna Euskal Diasporan" hizpide

2024/09/06

Trujilloko Euskal Etxearen gonbidapena bihar online antolatu duen elkarretaratzean parte hartzeko Trujilloko Euskal Etxeak, gogoz eutsi dio aste honetan Euskal Herrian eta munduan barrena gauzatzen ari den Euskal Diasporaren Eguna ospatzeari. Izan ere, bere hondar ale berezia ari zaio ipintzen, nazioartean barreiatutako gainerako euskal etxe eta elkarteek osatzen duten euskal familia barruan gogoeta eta iritsi-trukea sustatzeari, eta partaidetza proposatzen die, hala nahi dutenei, ...

Gehiago irakurri...


2024ko Euskal Diasporaren Egunak Oñati-Boise harremanak omenduko ditu, aurrenekoz Pradales lehendakaria buru

2024/09/06

Oñatin igandean zabalduko duten 1974-2024 erakusketa (ezk) eta 2024ko Euskal Diasporaren Egunaren aurkezpena, Iñaki Galdos, Izaro Elorza alkatea eta Ander Caballerorekin (esk) Berrogeita hamar urte betetzen dira aurten Estatu Batuetako Boisetik lehenengo ikasle talde bat Oñatira etorri zenetik bertan ikasturtea eman eta euskara eta euskal kulturan murgiltzera. Bi urte leheneago ere taldetxo bat egona zen Arantzazun, eta haren ondotik hasi zen guztia, diosku Iñaki Galdos oñatiarrak. Liburua idatzi du Galdosek honetaz "Boise-Oñati 1974-2024, ...

Gehiago irakurri...


Hamaika Euskal Etxek munduan barrena ospatuko dute Euskal Diasporaren Eguna 2024: jakin nahi non, nork, zer?

2024/09/06

2024ko Euskal Diasporaren Eguna munduan 2018ko irailaren 8an ospatu zen lehendabizikoz Euskal Herrian eta munduan "Euskal Diasporaren Eguna". Data aukeratzeko prozesuan munduko euskal gizataldeek hartu zuten parte eta geratu ziren azken proposamenen artean Juan Sebastian Elkano ‘euskaldun unibertsalak’ munduaren bira bukatu zuen egunarena hautatu zen. Geroztik, urte hartatik beretik, irailaren 8a —batzuetan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia