euskal diaspora eta kultura
2022/04/19
Aberri Eguneko oihartzunak oraindik gurean eta Donostia Kulturak eta Sports Diplomacy Alliancek, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza babesle, kirol diplomazioari buruzko topaketa egin berria, Sancho de Beurko Elkarteko ikerlariak oso artikulu interesgarri eta argitaragabe batekin datozklgu berriz ere, gerra-garaiari eta kirolari lotutako pertsonaia bat, Agustín Sauto Arana “Bata”, ...2022/04/13
Rosarioko “Zazpirak Bat” Euskal Etxea 110 urte ari da betetzen aurten, eta urte osoa iraungo duen ospakizun egitaraua iragarri du. Datorren asteko igandean hain zuzen, apirilaren 24an, elkarteak Aberri Eguna ospatuko du, Gernika Plazan, euskal etxetik hurbil. Jaia eguerdiko 12etan hasiko da, ikurrina eta Argentinako bandera jasoz. Euskal janaria dastatzeko aukera eskainiko da, txosna gastronomiko ...2022/04/12
Ukraina, Europa eta mundua hankaz gora jartzen ari diren azken gertaera lazgarrien aurrean, Arantzazu Amezagak gogoeta egiten du bere blogeko sarrera batean, Nafarroatik eta bertako historiatik abiatuta, gerraren eta Putinen ekinbide hiltzailearen erabat kontrako jarrera agertuz. Lerroak gerra hasi eta gutxira idatzita daude, pasadizo gordinenak oraindik gertatzeke edo euren berri zabaltzeke zegoela.2022/04/12
2021eko abenduan, “Euskal Ikasketak ikuspegi transdiziplinar batetik” Nazioarteko lehenengo Workshop-a antolatu zuen REVAk (Red de Estudios Vascos en Argentina edo Argentinako Euskal Ikasketen Sarea). Oihartzun aipagarria lortu zuen eta aurten, Julieta Gaztañaga (CONICET/Buenos Aireseko Unibertsitatea) eta Aitor Anduaga (Ikerbasque / Medikuntza eta Zientzien Historiako Euskal Museoa, ...2022/04/12
Euskara eta euskal kultura irakasteko hiru irakurle berriren bila dabiltza Italia, Txekiar Errepublika eta Irlandako bost unibertsitatetan. Unibertsitateak Italiako Università Ca’Foscari Venezia eta Boloniako Alma Mater Studiorum Unibertsitatean dira; Txekiar Errepublikako Brnoko Masaryk University eta Pragako Univerzita Karlova; eta ...2022/04/11
Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketen katedra berri bat sustatu du, Galesen, University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean. Aberystwyth-en egoitza duen Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuko Zentroan (CAWCS ingelesezko siglatan) egongo da kokatuta eta euskal eta galestar soziolinguistika, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politikaren inguruko ikerketa eta elkarlan ...2022/04/11
Gaur hasiko da Salton, 'Harriague Astea'ren laugarren edizioa. Programa ludiko-kultural honek bertako Udala eta hiriko Saltoko Euskaldunak Euskal Etxea buru dituen ahalegin publiko eta pribatua uztartu ditu, biztanle eta bisitariei euskal tradizioei lotutako programa bat partekatzeko gonbitea luzatuz, guztia XIX. mende hondarretik hasita bertako ekonomia eta ardogintzan eragile ...2022/04/08
Euskal Herrian datorren asteko igandean ospatuko dute Aberri Eguna. Argentinan, gazte eta dantzarientzako urteroko ohiko ekitaldi bat, Cañuelaseko Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa izan da, kasu honetan ere pandemiak azken bi urteotan presentzialki bertan behera uztera beharturik. Cañuelaseko bilera, EHko Aberri Egunaren aurreko asteburuan egin izan da gehienetan, eta aurten ere, bere 14. ...2022/04/07
Eusko Jaurlaritzak gaur eman du argitara, apirilaren 7ko EHAA buletin ofizialean "euskal etxe, federazio eta konfederazioentzako dirulaguntzak emateko deialdia", 2022. urteari dagokiona. Deialdiak 947.420 euro banatuko ditu, horietarik 767.420 euro IV. Kapituluari lotuta eta beste 180.000, VII. Kapituluari. Ebazpena 2022ko martxoaren 30ekoa da, egun horretan onetsi ...2022/04/07
Argentinako Nafar Etxeen Federazioak eutsi egiten dio honela ohiko elkarretaratze honi, Mendozako Nafar Etxea izango duela aurten antolatzaile. Gogora dezagun lau urtean behin egin izan dela Argentinan etxe nafarra daukaten --Buenos Aires, Rosario, Bolívar eta Mendoza-- lau hirietako batean, gainerako hirietako lagun eta bazkideen bilgarri den topaketa hau. Nafarroako Gobernuak atzo asteazkena ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus