euskal diaspora eta kultura
2022/05/31
Bihar asteazkena, ekainaren 1a, zabalduko da Donostian Iñaki Echeverria ilustratzaile argentinarraren 'Itzuleraren Kronikak' erakusketa, Intxaurrondoko Kultura Etxean, eta aurrenekoz artista bertan izango da. Euskal jatorriko artista argentinarraren erakusketa honek 2020ko azaroan ireki zituen estreinekoz ateak Hondarribian, Arma Plazako erakusketa aretoan, eta ...2022/05/30
Pandemia aurreko martxa eta ohiturak berreskuratu nahi dituen elkarteetako bat Euskal Australiar Alkartea da. 2018an hasi zuen bere ibilbidea eta urte hartako abenduan antolatu zuen Gernikan bere lehenengo bazkari & topaketa jendetsu eta arrakastatsua. Bigarrena 2019ko abenduan, eta geroztik COVID-9ak galerazi ditu ondoko bi urteetakoak. Baina aurten, gogoa eta batzeko irrika goi-goian, ekainaren ...2022/05/30
Sancho de Beurko Elkarteak gure orrialdeetan sinatzen duen 'Ecos de guerras, 1936-1945' blogak urtebete egin du. Aliatuek Europan garaitu zuteneko 77. urteurrena ospatu berri dugun hau aukera ona da Latinoamerikako (Argentina, Mexiko, Uruguai, Kuba, Txile...) eta Asiako (Filipinak) gure diasporako kideek egindako ekarpena nabarmentzeko; kasu honetan Alberto Arregui ...2022/05/30
Ostiralean Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegian egindako saio berezi batean estreinatu da Argentinan 'Ilargi guztiak´, Igor Legarretaren bigarren filma. Bildutakoak elkarteko kideak eta euskara ikasleak izan ziren gehienbat eta harrera bikaina eskaini zioten euskaraz grabatutako filmari eta, zer esanik ez, saiora bertaratu zen Itziar Ituño euskal aktoreari. Izan ere, hainbat aho bete hortz ...2022/05/27
Gogo biziz igurikatzen dute Bakersfielden asteburu honetan gauzatuko den hiriko 48. Euskal Besta, berez Euskal Etxean larunbat eta igandez izango dena, baina gaur bertan ostirala sarrera gisa Euskal Sinposio bat Unibertsitatean eta Mikel Urdangarinen bisita eta kontzertua ere lagun izango dituena; hori, ahaztu gabe asteburu osoan euskal besta-giroan ibiliko direla Bakersfield-eko Wool Growers eta ...2022/05/27
Valentziako Euskal Etxean aspaldian zebilen dantzan barnetegi bat antolatzeko asmoa, eta aurten gauzatu ahal izan da, maiatzeko lehenengo asteburuan, arrakasta ederra lortuz gainera. Patxi Solroca ikaslea da, eta Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kidea, eta bera izan zuen ekimenak bultzatzaile nagusietako bat, leku aproposa ere lortu baitzuen Sinarcas herriko Las Viñuelas ...2022/05/26
Lehenengo urratsa planak atera daitezen, planak egitea omen eta Argentinan mugitzen hasi nahi dute. COVID-19aren latzena gaindituta, aurreagotik zetorren egoera ekonomiko gero eta konplikatuagoaren indarraldiak segitzen du. Baina bizitzak jarraitu egin behar du, ahal den neurrian bederen, eta halaxe interpretatu du Mariana Dominé Irigoyen euskal erreferente arrecifestar eta Euskal ...2022/05/26
Estatu Batuetako euskal diasporako emakumeei buruzko bi lan argitaratu ditu Eusko Ikaskuntzaren Euskonews aldizkariko azkeneko zenbakiak, maiatz-ekainari dagokion 772.ak. Lehenengo lanak 'Euskal Emakumea Ipar Ameriketako Mendebaldean (I/II)' dauka izenburu eta Boisetik Nere Letek eta Ziortza Gandarias Beldarrainek sinatzen dute. Bigarrenak, berriz, 'Mujeres vascas en Estados Unidos, 1850-1950. La ...2022/05/25
Mikel Urdangarin musikari zornotzarra “25 Tour” izeneko nazioarteko birarekin ari da ospatzen 25 urteko bere musika ibilbidea. Maiatzaren hasieran bi kontzertu eman zituen New Yorken, 5ean Brooklyngo Jalopy Theatre antzokian, eta 8an, Manhattango Theatre At St Clements aretoan, eta orain herrialdeko beste puntara bidaiatu eta mendebaldeko kostaldean hiru kontzertu emango ...2022/05/25
Maiatzaren 25a Argentina osoko elkarte, talde eta erakunde ugaritan sakon errotuta dagoen aberri-data da, lan-egutegian ere jai-eguna, eta hainbat herritan ekitaldi eta egitarau instituzional eta ofizialekin ospatzen dena. Ohikoa da desfile eta saio jendetsuak antolatzea, jai-giroan. Buenos Aires probintziako General Rodríguez-en ere urtero egiten dute bat, aurten hain ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus