euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentinar Enpresari Ganberaren Batzar Nagusiak elkartearen Zuzendaritzaren herena berritu du Buenos Airesen

2022/06/06

 Ignacio de Jauregui da Buenos Airesen 2014an sortutako Euskal Argentinar Enpresari Ganberako lehendakaria Euskal Argentinar Enpresari Ganberak 2021eko urtealdiari dagokion Batzar Nagusia egin zuen joan den ostegunean, ekainaren 2an. Estatutuen arabera zegokion hauteskunde proezesua burutu eta kontseilarietan berritzea zegokion herena berritu ondoren, honela geratzen dira osatuta elkartearen Zuendaritza Batzordea eta Batzorde Kontu Begiralea:

Gehiago irakurri...


Astelehenean egingo da “Trans” ikuspegiak euskal ikasketetarako II. Nazioarteko Workshop-a, online eta publikoari irekia

2022/06/03

Bederatzi ikertzaile mintzatuko dira astelehenean 'Trans' ikuspegiak Euskal Ikasketetan II. Nazioarteko Workshop-ean Astelehenean, ekainaren 6an, egingo da online Euskal Ikasketei buruzko 2. Nazioarteko Workshop-a “'Trans' ikuspegiak euskal ikasketetarako: Diziplinaren edukiontzi foku konbentzionalaren dekonstrukzioa” izenburupean. Antolatzaileak Julieta Gaztañaga (CONICET, Buenos Airesko Unibertsitatea) eta Aitor Anduaga (Ikerbasque, Medikuntzaren eta Zientzien Historiaren Euskal Museoa, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Olerkiak idazten dutuzu euskaraz? Madrilgo Euskal Etxeak bere X. Olerki Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu

2022/06/02

Madrilgo Euskal Etxearen X. Olerki Lehiaketako oinarriak Olerkiak idazten dutuzu euskaraz, edo prest zaude saiatzeko? Bada Madrilgo Euskal Etxeak bere X. Olerki Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Gaia librea da eta lanak jatorrikoak eta argitaragabeak behar dute izan. Hori bai, Euskal Etxeko Idazkaritzan edo Atezaindegin beharko dira entregatu ekainaren 13a baino lehen. Sariak 75 euro, 50 euro eta 25 eurokoak  izango dira hurrenez hurren hiru lan ...

Gehiago irakurri...


Misiones: Atzo Posadasko Euskal Etxekoekin bildu ostean, Sara Pagolak Corpusko Eusko Etxea bisitatuko du gaur

2022/06/02

Sara Pagola eta Mariana Satostegui Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeko buru eta bazkideekin bildu ziren atzo Misionesko hiriburuan Bisita egiten ari da Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkaria Argentina ipar-ekialdeko Misiones probintziara eta bertan dauden bi euskal etxeetara: Posadas hiriburuko Euskal Jatorrira, eta Corpus Christiko Eusko Etxera. Atzokoan, Posadasko Eusko Jatorriko lagunekin biltzeko aukera izan zuen, ellartea eta bere jarduerak zuzenean ezagutzearren, eta hitzaldia eman zuen bertako Herri Liburutegian, ...

Gehiago irakurri...


Cordoba eta Mendozan grabatutako ‘El vasco’ koprodukzio euskal-argentinarra urriaren 7an izango da zine aretoetan

2022/06/02

'El vasco' filma grabatzen Mendozako Denak Bat Euskal Etxeko kideekin Urriaren 7rako iragarri da zinema aretoetan 'El vasco’, Jabi Elortegi zuzendari bizkaitarraren azken filma. Euskal Herriko Bermeo herrian zein Argentinako Cordoba eta Mendoza probintzietan grabatu ziren euskal-argentinar koprodukzioaren eszenak bertako euskal etxeen parte-hartze garrantzitsuarekin egin ziren eta Villa Mariako Euzko Etxea eta Mendozako Denak Bateko hainbat kide 'estra' moduan ...

Gehiago irakurri...


Udako ikastaroa euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza munduko unibertsitateetan: matrikula ekainaren 11eraino

2022/06/01

Uztailaren 11 eta 12an egingo da 2022an Donostiako Miramar jauregian euskara eta euskal kulturaren irakaskuntzari buruzko udako ikastaroa Etxepare Euskal Institutuak aurten hamabigarrenez EHUko Udako Ikastaroetan sustatzen duen 'Bikaintasuna Euskal Ikasketetan' izeneko ikastaroak ‘Egon eta egin, sustraiak sendotuz aurrera begira’ izenburua hartuko du aurten. Uztailaren 11 eta 12an gauzatuko da Donostiako Miramar jauregian eta euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan orain arte egin denaz hausnartu eta zein ...

Gehiago irakurri...


Oinarrizko euskararekin batera gastronomiaz & euskal jaiez online ikastaroak: ostegun hau da izena emateko azken epea

2022/06/01

Boiseko Euskal Museoaren eskolak Buenos Aires probintziako Maipútik ematen ditu online Susana Siccardi Ohaco irakasle argentinarrak Ez da ideia txarra [Ipar Hemisferioko] uda baliatzea euskararen hasimasiak ikasteko euskarari ekin nahi diotenentzat, oinarrizko ezagutzak hartzea Euskal Herrira bidaiatu ezkero oinarrizko hiztegi eta komunikatzeko bideak eskuratzeko. Modu ludikoan, esaterako euskara, gastronomia eta euskal festak ikasgai berean ikasita, eta online. Hori proposatzen du bederen Boisetik, bertako Euskal Museoak eskaintzen ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du La Platako Euzko Etxeak eta gonbitea luzatu du bere online argazki galeria oparoak bisitatzeko

2022/06/01

Javier Clua lehendakari duen La Platako Euzko Etxeko zuzendaritza talde berritua 2022ko Batzar Nagusi ondoko argazkian La Platako Euzko Etxeak bere Batzar Nagusia egin zuen joan den igandean eta honen baitan elkartearen Zuzendaritza Batzordeko zati bat berritu zuen, bere estatutuek diotenari jarraiki. Honekin batera, eta pandemiaren larriena gainditurik urte hasieratik hona erakundea bere proposamen ugariak berreskuratu eta berrabiatzen joan delarik, aste honetan nabarmendu nahi izan du elkartearen webgunean eskaintzen duen ...

Gehiago irakurri...


Batzar Nagusia egin du Cordobako Gure Txokoa Euskal Argentinar Etxeak eta Alejo Martin berretsi du lehendakari

2022/05/31

Alejo Martin hogei bat urtera iritsiko da agintaldi honetan Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxeko lehendakari legez Cordobako Gure Txokoa Euskal Argentinar Etxeak bere Batzar Nagusia egin zuen maiatzaren 13an, ostirala, Colon Hiribideko 1368 helbideko bere egoitzan. Bertan bururatutako hauteskunde prozesuaren ondorioz, Cordoba probintziako izen bereko hiriburuan 1952an sortutako Euskal Etxeak honako bazkideak izango ditu elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide datozen bi urteetan:

Gehiago irakurri...


'Bilbotik Habanara' kontzertu hunkigarria eman du Habana Erdiguneko Centro Loyola-n ICAbizkaia koru bilbotarrak

2022/05/31

Bilboko ICAbizkaia korua joan den larunbatean Habanako Loyola Zentruan kantari, Karmele Barrena zuzendari  (argazkiak RGI eta CLR) Ez dute Habanan egunero euskal koru musikaz eta euskal ondareko kantu hunkigarrienez gozatzeko aukera Euskal Herritik etorritako koral baten eskutik, eta horixe da joan den larunbatean gertatu zena Habana Erdiguneko Loyola-Reina Zentroan, entzuleen tartean hiriko euskal etxeko kideak, laurogei bat pertsona bildurik. Ekitaldiko aurkezle Leyris Guerrero kontalaria eta hasierako hitzen egile euskal koruko lehendakari ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia