euskal diaspora eta kultura
2022/06/28
Atzo abiatu zen Iruñean Nafarroako Gobernuaren eskutik uztailaren 2a bitartean eta Argentinako Nafarroako Etxeetako —Buenos Aires, Rosario, Mendoza eta Bolívar, bina nafar etxe bakoitzeko— zortzi gazte argentinar partaide izango dituen Udako Eskolak programa, Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza antolatzaile, NEXT estrategia barruan. Etorriak dira ...2022/06/28
Bizkaitik bidaiatu ondoren, Estatu Batuetan dira 'Txipli, Txapla, Pum Amerikatik' taldeko Endika Basaguren eta Amaia Hormaetxea kideak, joan den asteburuan hasi eta uztailaren 11ra arte, San Frantziskon, Los Angelesen, Las Vegasen eta New Yorken barrena luzatuko den osteran, bertako euskal etxe eta kolektibitateetako kideekin solastu eta elkar-eragiteko, materiala biltzearren esku artean ...2022/06/27
Plazaratu du La Platako Euzko Etxeak Eguzkia bere hiruhilabetekariaren 18. zenbakia, 2022ko ekainari dagokiona. Azala, San Fermin bezpera hauetan, festa nafarra La Platan azkeneko aldiz ospatu zuten aldiari, 2019koari, dagokio, eta barneko orrialdeetan, azpimarragarriak dira Euskal Diasporaren geroaz hasitako gogoetaldiari zenbaki honek emandatzen dizkion iritzi eta bistadizo berriak, tartean Jasone Agirre, Ibane ...2022/06/24
Azken urteotan pandemia zela-eta birritan bertan behera utzi behar izan ondoren, datorren larunbat-igandean, ekainaren 25 eta 26an, berreskuratuko ditu Dantzari Ohiaren Jaiak Mar del Platako Euskal Etxeak. Aurten 32. edizioa egiten duen topaketara hirurehun bat dantzari ohi espero dira, urtero elkarretaratze honek lortzen duen belaunaldi arteko integrazio giro berezia nagusi —esaten dutenez “behin ...2022/06/23
San Juan egunaren bezpera, ekainaren 23a, San Juan su eta festen gaua da, Euskal Herrian eta munduko euskal komunitateen egutegian gorriz markatutako data. Kristo aurreko sinesmen eta ohiturei lotua, ez da euskaldunek soilik ospatzen duten hitzordua, beste herri askok ere ospatzen baitute, baina euskaldunenean ere finko dago errotuta, eta nahiz eta azkeneko bi urteotan beste gauza asko bezala pandemiagatik ...2022/06/23
Euskal Txokoak —Euskal Kioskoa ere deitua— Loiolako San Ignazio Ikastetxe caracastarreko familia asko biltzen ditu proiektu solidario baten inguruan. Orain dela 55 urte, emakume talde txiki bat hasi zen “pikoteoa” prestatzen San Ignacio Eskolako Erromeriaren egunerako. Geroztik asko hazi da, eta belaunaldiz belaunaldi transmititu, tradizio gisa finkatuta. Azken urteetan, ...2022/06/22
“Txapela” euskal argentinar sagardo naturalak hiru urte bete ditu eta ekainean zehar ospatuko du Argentinako zenbait jatetxe ezagunekin batera. Aste honetan, Takehiro Ohno sukaldariaren “Oian” jatetxearen txanda da. Jatetxea Buenos Airesko Palermo auzoko Soho Merkatuan dago, munduko hainbat tokitako gourmet kale-janaria eskaintzen duen xarma handiko lekua. Txapelak eta Takehirok ...2022/06/22
Wyoming-eko Rock Spring-en jaioa —aita euskalduna eta ama amerikarra— Mikaela Goicoechea, 22 urte, NABOko Musika Programen zuzendaria da 2020tik, eta gogor saiatzen da bere inguru amerikarrean euskal kantu tradizional zein modernoak zabaltzen. Aspaldiko amets bati ekinez, iazko urritik Lazkaoko Maizpide barnetegian topa dezakegu jo ta ke, ia zerotik hasi ostean dagoeneko euskara maila polita ...2022/06/21
Estatu Batuek eta Argentinak joan den asteburuan --hurrenez hurren Chino, Kalifornian eta Ayacuchon, Buenos Aires probintzian-- jokatutako finalen bidez erabaki dute, urriaren 8tik 16ra Boisen (AEB) gauzatuko den Munduko Txapelketara ordezkari bidaliko dituzten bikoteen izenak. Estatu Batuei dagokienez, finala Los Angelesealdeko Chino herriko euskal etxeak, Chino Basque Club-ek antolatu zuen, NABOko ...2022/06/20
Bolivarko Nafar Etxea eta Rosarioko eta Bolivarko Nafar Etxeetako Dantzari Taldeak partaide izango dira datorren ostegunetik aurrera eta igandea bitartean —ekainaren 23tik 26ra— Buenos Aires probintziako Bolivarren egingo den Gizataldeen Azokan. Udaleko Kultura Zuzendaritza eta Merkatari Ganbera ere eragile, komunitate partaideetako herri gastronomiak, musikak, dantzak eta bestelako ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus