euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Eguzkia Euskal Diasporaren geroari buruzko gogoeta berrien biltzaile 2022 ekaineko, 18. zenbakian

2022/06/27

La Platako Euzko Etxeak hiru hilabetero kaleratzen duen Eguzkia aldizkariaren 18. zenbakiaren azala, 2022ko ekainekoa Plazaratu du La Platako Euzko Etxeak Eguzkia bere hiruhilabetekariaren 18. zenbakia, 2022ko ekainari dagokiona. Azala, San Fermin bezpera hauetan, festa nafarra La Platan azkeneko aldiz ospatu zuten aldiari, 2019koari, dagokio, eta barneko orrialdeetan, azpimarragarriak dira Euskal Diasporaren geroaz hasitako gogoetaldiari zenbaki honek emandatzen dizkion iritzi eta bistadizo berriak, tartean Jasone Agirre, Ibane ...

Gehiago irakurri...


Asteburu honetan bilduko ditu Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak 32. Dantzari Ohiaren Jaiko ekitaldiak

2022/06/24

“Euskal dantzariak beti daude dantzatzeko prest eta hori elkarretaratze honen edizio bakoitzean ikusten da“ Azken urteotan pandemia zela-eta birritan bertan behera utzi behar izan ondoren, datorren larunbat-igandean, ekainaren 25 eta 26an, berreskuratuko ditu Dantzari Ohiaren Jaiak Mar del Platako Euskal Etxeak. Aurten 32. edizioa egiten duen topaketara hirurehun bat dantzari ohi espero dira, urtero elkarretaratze honek lortzen duen belaunaldi arteko integrazio giro berezia nagusi —esaten dutenez “behin ...

Gehiago irakurri...


Pandemiaren geldialdiaren ondotik, gogoz beterik, hainbat euskal etxek San Juan su eta festak berreskuratu dituzte

2022/06/23

Ekainaren 23ean, osteguna, baina baita ostiral, larunbat eta igandean ere ospatuko da aurten Diasporan San Juan Su eta festa San Juan egunaren bezpera, ekainaren 23a, San Juan su eta festen gaua da, Euskal Herrian eta munduko euskal komunitateen egutegian gorriz markatutako data. Kristo aurreko sinesmen eta ohiturei lotua, ez da euskaldunek soilik ospatzen duten hitzordua, beste herri askok ere ospatzen baitute, baina euskaldunenean ere finko dago errotuta, eta nahiz eta azkeneko bi urteotan beste gauza asko bezala pandemiagatik ...

Gehiago irakurri...


“Euskal Txokoa”, 55 urte euskal gastronomia eta elkartasuna uztartzen dituen ekimena Caracaseko San Ignazio erromerian

2022/06/23

Aurtengo lan talde handia, Euskal Txokoa ekimen solidarioa errealitate bihurtzen duena Euskal Txokoak —Euskal Kioskoa ere deitua— Loiolako San Ignazio Ikastetxe caracastarreko familia asko biltzen ditu proiektu solidario baten inguruan. Orain dela 55 urte, emakume talde txiki bat hasi zen “pikoteoa” prestatzen San Ignacio Eskolako Erromeriaren egunerako. Geroztik asko hazi da, eta belaunaldiz belaunaldi transmititu, tradizio gisa finkatuta. Azken urteetan, ...

Gehiago irakurri...


'Txapela' sagardo argentinarra III. urtebetetzea ospatzen ari, txotxean Argentina osoan: aste honetan Takehiro Ohno-rekin

2022/06/22

Takehiro Ohno sukaldariak menu berezia prestatuko du Txapelaren hirugarren urtebetetzea ospatzeko “Txapela” euskal argentinar sagardo naturalak hiru urte bete ditu eta ekainean zehar ospatuko du Argentinako zenbait jatetxe ezagunekin batera. Aste honetan, Takehiro Ohno sukaldariaren “Oian” jatetxearen txanda da. Jatetxea Buenos Airesko Palermo auzoko Soho Merkatuan dago, munduko hainbat tokitako gourmet kale-janaria eskaintzen duen xarma handiko lekua. Txapelak eta Takehirok ...

Gehiago irakurri...


Ikus ze zortzi kantu hautatu dituen Mikaela Goicoecheak euskara eta euskal kulturarekiko bere amodioan giltzarri

2022/06/22

Euskal musika & kantua lagun hazi da AEBn Mikaela Goicoechea. Oraingo urratsarekin, 'Basque' izatetik euskalduna izatera pasatu da Wyoming-eko Rock Spring-en jaioa —aita euskalduna eta ama amerikarra— Mikaela Goicoechea, 22 urte, NABOko Musika Programen zuzendaria da 2020tik, eta gogor saiatzen da bere inguru amerikarrean euskal kantu tradizional zein modernoak zabaltzen. Aspaldiko amets bati ekinez, iazko urritik Lazkaoko Maizpide barnetegian topa dezakegu jo ta ke, ia zerotik hasi ostean dagoeneko euskara maila polita ...

Gehiago irakurri...


Argentinak eta AEBk asteburuan erabaki dituzte hurrenez hurren 2022 Nazioarteko Mus Txapelarako euren ordezkariak

2022/06/21

AEBko txapeldunak, Juan Jose Vizcay eta Felipe Cerdan, Chinon, euren garaipenaren adierazgarri diren plakak eskuetan Estatu Batuek eta Argentinak joan den asteburuan --hurrenez hurren Chino, Kalifornian eta Ayacuchon, Buenos Aires probintzian-- jokatutako finalen bidez erabaki dute, urriaren 8tik 16ra Boisen (AEB) gauzatuko den Munduko Txapelketara ordezkari bidaliko dituzten bikoteen izenak. Estatu Batuei dagokienez, finala Los Angelesealdeko Chino herriko euskal etxeak, Chino Basque Club-ek antolatu zuen, NABOko ...

Gehiago irakurri...


Bolivar-ko Nafar Etxea eta Rosarioko NEko Dantzari Taldea partaide Gizataldeen Azokan aste honetan Bolivarren

2022/06/20

'Zure Erroak' Gizatalde Azoka egingo dute aste honetan Bolivarren, herriko Nafar Etxea eta Rosarioko NEko dantzariak partaide Bolivarko Nafar Etxea eta Rosarioko eta Bolivarko Nafar Etxeetako Dantzari Taldeak partaide izango dira datorren ostegunetik aurrera eta igandea bitartean —ekainaren 23tik 26ra— Buenos Aires probintziako Bolivarren egingo den Gizataldeen Azokan. Udaleko Kultura Zuzendaritza eta Merkatari Ganbera ere eragile, komunitate partaideetako herri gastronomiak, musikak, dantzak eta bestelako ...

Gehiago irakurri...


Asteburu honetan berreskuratuko dira AEBko Chinon eta Argentinako Ayacuchon bertako bi Mus Txapelketa Nazionalak

2022/06/17

Bi urteko etena eta gero aurrera doa Munduko Mus Txapelketa 2022. AEB eta Argentinan asteburu honetan dira final nazionalak Euskal Etxe mailako txapelketak egin ostean, Chinoko Euskal Etxearen egoitza izango da larunbat honetan, ekainaren 18an, 2022ko NABO Mus Txapelketako finalaren egoitza. 39 bikote lehiatuko dira Estatu Batuetako txapela irabazi eta herrialde honetako ordezkari izateko urrian Boisen egingo den mundu mailako txapelketan. Biharkoko antolatzaile, Pierro Etcharren buru duen NABOko Mus arloa, eta ...

Gehiago irakurri...


89 haur partaide, bihar hasiko da Bakersfield-en NABO 2022 Udaleku, pandemiagatiko bi urteko hutsunearen ondotik

2022/06/16

NABOko azkeneko Udaleku, pandemia aurrekoa, 2019an San Frantziskon, bertako Gure Euskal Etxe aurrean (arg NABO) Arlo eta ekinbide guztietan ari da izaten aurtengoa 'transizio' edo 'normalizazio' urtea, eta bokazio horrekin ari dira antolatzen berriro ere, azken bi urteetan Covid-19agatik etendako hainbat ekimen, horien artean NABOk urtero antolatu ohi duen 10-15 urte bitarteko euskal-amerikar haur eta gazteen Udaleku. Federazioak berak adierazi duenez, AEB osotik etorririk, 89 izango dira bihar ostirala ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia