euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAren urteroko Ume Topaketa: 25 urtez etorkizunaren aldeko apustua egiten eta kultura txikienen artean ereiten

2024/09/16

25. Ume Topaketaren muralen trukea: Tandilgo Gure Etxeko haurrek euren lana eman zioten Lomas de Zamorako Denak Bat-ekoei Argentinako hainbat tokitako 15 euskal elkartetik etorritako 500etik gora haurrek jolas, herri kirol eta bizikidetza topaketa ederra partekatu zuten joan den larunbatean, irailaren 14an. Ia udaberriko jardunaldi batek testuinguru ezin hobea ekarri zion FEVAk antolatutako “Euskal etxeetako eta Euskal Echea Ikastetxeko Txikien 25. Topaketa”ri. Urtero bezala, Euskal Echea Ikastetxeko Llavalloleko ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna 2024: ekitaldi ugarirekin eta ekintza anitzekin ospatu da festa Argentina osoan barrena

2024/09/16

Goian, ezkerrean., Tandilen dantzari; eskuinean, Gerora elkartearen ospakizun bikoitza. Behean, ezkerrean, Lapridan, ekitaldi ugariko egitaraua eta eskuinean, dantzarien bazkaria Villa Marian Buenos Aires probintziako iparraldeko diaspora Pergaminon bildu zuen ekitaldi jendetsuaz gain, Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko era guztietako ekitaldiak burutu ziren herrialde osoan. Jarraian, euskal etxeek antolatutako eta datak urterik urtera hartzen duen garrantziaren lekuko diren topaketa gutxi batzuk bildu ditugu.

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna 2024: hainbat herrialdetako saioen irudi gehiago, gogotsu eta ilusioz Diaspora aldarri

2024/09/16

2024ko Euskal Diasporaren Eguna Utah-n Segitzen dugu Euskal Diasporaren Egunari dagozkion hitzorduen isla biltzen orriotara, gogora ekarriz baita ere honakoa, aurtengo edizioak bildu dituen ehundik gora hitzorduen lagin txiki bat baino ez dela. Deitutako ekimenak mota eta ezaugarri askotakoak izan dira, Imanol Pradalesek Oñatin, bertako programa boisetarraren 50. urteurrena omendu zuen ekitaldi instituzionaletik, beste hamaika biltze eta ...

Gehiago irakurri...


General Rodriguez: gogotsu eta pozarren, Eusko Aterpeak gorazarrea bere sortzaileei EEaren zilarreko eztei festan

2024/09/13

Poza eta emozioa Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxearen 25. urteko ibilbidea ospatzeko kandelak itzaltzen Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpeak pozez eta lorpenez beteriko ibilbidea egin du bere lehenengo 25 urteetan; izan ditu baita ere, jakina, zailtasun, oztopo eta atsekabeak, eta aurrera egiten ikasi du, beti ere Euskal Herriko kultura landu eta ezagutaraztea helburu, Rodriguezeko gizartean leku bat hartuta. 25 urte ez dira gutxi eta irailaren 1ean, festa hunkigarria egin zuen ospatzeko, emozioak nagusi, eta bazkide eta ...

Gehiago irakurri...


Limako EEak ‘La Ruta Vasca en Lima' liburua aurkeztu eta proiektu berri batean partean parte hartzera deitu du

2024/09/13

Alberto Escobal, Raúl Noblecilla, Jon Guarrotxena eta Mónica Rojas 'La Ruta vasca en Lima' liburuaren aurkezpenean Euskal Diasporaren Eguna kari Mota askotako ekintza programa bat antolatu zuen Peruko hiriburuko Euskal Etxeak Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko, tartean ‘La Ruta Vasca en Lima’ liburuaren aurkezpena. Raul Noblecilla Dominguez lehendakaria izan zen aurkezle nagusia eta berak azaldu zuenez 2012an sortu zen liburua egiteko ideia, Lehendakaritzaren, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzaren eta Limako Udalaren ...

Gehiago irakurri...


San Nicolás izango dute egoitza FEVAren hurrengo tailerrek, euskal gastronomia eta eraldaketa instituzionala ardatz

2024/09/13

Ezkerrean, elkarrekin bazkaltzen Rosarion, Zazpirak Bat Euskal Etxeko jantokian. Eskuinean, Asier Iriberri eta Guillermo Canut, FEVAko eta Zazpirak Bateko lehendakariak hurrenez hurren, Eraldaketa Instituzionalari buruzko Tailerraren hasieran ekainean Euskal gastronomia eta eraldaketa instituzionala izango dira irail hondarrean aztergai Euskal Etxeetako kideei zuzendutako tailerretan. FEVAk antolatuta, topaketak irailaren 28an, larunbatean, egingo dira San Nicolaseko Euzkal Etxean. Tailer bakoitzean gehienez bi ordezkarik hartuko dute parte euskal etxe bakoitzeko, eta izena emateko azken eguna irailaren 14a izango da. Halaber, iluntzean, eta Eraldaketa ...

Gehiago irakurri...


Diasporaren Eguna 2024: Arrecifes, Chacabuco, San Nicolas eta Pergaminoko 400 lagunetik gora elkarlanean ospatzen

2024/09/12

Pergaminon Diasporaren Egun arrakastatsua, ezberdina eta jendetsua ospatu zuten lau euskal etxek elkarrekin. Datorren urtean gehiago nahi dute Lau euskal etxe indarrak metatzeko ahalegin gogotsuan. Sei hilabete baino gehiagoko koordinazio lan fin eta etengabearen ondoren, azkenean iritsi zen emaitzez gozatzeko eguna. Zalantzarik gabe, hori da joan den larunbatean, irailaren 7an, egin zutena ekitaldiaren ardura zuzena hartutako lagunek zein Pergaminora bildu ziren 400dik gora pertsonek. Gogo bateratua erakutsitakoak San Nicolaseko Euzkal Etxea, Arrecifeseko ...

Gehiago irakurri...


Euskal artista eta sortzaileek irailaren 30era arte daukate Etxepare Institutuaren mugikortasun laguntzetara aurkezteko

2024/09/12

Etxepare Institutuaren mugikortasun dirulaguntzak eskatzeko epea irail hondarrean bukatuko da Ia hamabost urte daramatza Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturaren presentzia eta euskal artista eta sortzaileen nazioarterako bidea errazten, aukerak eta laguntzak emanez eurak eta euren lana 'kanpoan' ezagunagoa izan daitezen. Bide horretan euskal sortzaileei zuzendutako mugikortasunerako dirulaguntzak “funtsezko tresnak dira atzerrian euskal kultur eta sormen sektorearen ...

Gehiago irakurri...


"Emozioa, harrotasuna eta memoria": Venado Tuertoko Immigrantearen Plaza Gernikako Arbolaren kimuaren abegileku da berriro

2024/09/11

Gernikako haritzaren kimu berri bat landatu du Venado Tuertoko euskal komunitateak Immigrantearen Plazako 'Euskal Txokoan' Duela urtebete eta aste batzuk, Venado Tuertoko Udalak San Bizente auzoko Immigrantearen Plazako txoko bat utzi zion Euskal Lagunen Etxea Elkarteari. Izan ere, iazko uztailaren 30ean, hiriko euskal gizataldea bertan bildu zen Santa Fé probintziako inguru honetan finkatu ziren euskal etorkinen gorazarre. Plazako Euskal Txoko horretan, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten. Tamalez, parkeko alderdi ...

Gehiago irakurri...


'Orratz begia': Ezagutzen al duzu haur hauetakoren bat? Laguntza eskatu dute Arrasaten identifikatu ahal izateko

2024/09/11

‘Orratz begia’ erakusketa irailaren 19an inauguratuko dute Arrasaten. Laguntzerik bai, edo lagun dezakeen norbait ezagutzen? Ezagunak dira Francoren diktadurak Euskal Herrian herritarren eta bertako kultura eta izatearen kontra egindako eraso eta sarraskiak. Horren berri historia liburu eta weborri espezializatuetan irakur dezakegu. Testu horiek, ordea, gertaeretan sakontzen dute askotan eta batzuetan pertsonak, hezur eta haragizko gizakien bizipenak, ahazteko arriskua izan dezakete. Horretan hondar alea ipini nahi du, hain zuzen, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia