euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako zaleei ere agur esango die Oinatz Bengoetxeak, Bartzelona, San Frantzisko eta Chinon jokatuko dituen partidetan

2022/07/06

Bengoetxea VIren Agur Biran Ibai Zabala, Iñaki Lizaso eta Jon Erasun arituko dira Pilotari leitzarra azken agurra ari zaio ematen pilota profesionalari ia bi hamarkadako ibilbide arrakastatsua egin ondoren. Baiko enpresarekin jokatu zuen azken partida otsailean izan zen, Iruñeko Labriten, 2002an bere lehenengo partida profesionala jokatu zuen pilotaleku berean. Aste honetan Diasporako lagunak bisitatuko ditu azken agurra emateko biran: lehenik, San Fermin egunean bertan, ...

Gehiago irakurri...


Poza eta senidetasuna Mallorcako Palmako 'Artea' Euskal Etxearen 25. urteurreneko ospakizunetan (ikus bideoak)

2022/07/05

Artea Euskal Etxea: Aurreskua dantzatu zieten Haizeak eta Nagorek bertaratutako agintari, lehendakari ohi eta ekitaldiko partaideei Poza eta senidetasuna nagusi izan ziren joan den larunbatean, uztailaren 2an, Palmako Son Rapinya frontoian, Mallorcako 'Artea' Euskal Etxearen 25. urteurreneko ekitaldietan. Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta EH osoko bazkideak biltzen ditu. Partaide aritu ziren Mallorcako Castellers-ak eta baita irlako musikariak; Pau Mas-ek, esaterako, ohiko piezekin ...

Gehiago irakurri...


Kepa Junkera pantailetan berragertuko da urrian, 'Berpiztu' izen adierazgarriko liburu eta dokumentalean

2022/07/05

Kepa Junkerak hainbat kontzertu eta ekimen partekatu ditu Diasporan, AEBtik Hego Konoraino. Argazkian, Necochean bertako Osasuna zortzikotearekin Hiru urte eta erditik gora da Kepa Junkera (Bilbo, 1965) plaza publikotik desagertu zela. 2018ko abenduan, Belgikara biran joana zela --tartean Bruselako Euskal Etxea partaide kontzertu bat ematera-- istripu zerebrobaskularra izan zuen. Berri gutxi geroztik: Busturiako baserrian bere familiak lagunduta errekuperazioari ekin ziola baino askoz gehiago ez. Orain, ordea, 'Berpiztu' izenburu ...

Gehiago irakurri...


HanHemen ekimenak 'Euskal komunitate globalaren lehen topaketa digitala' egingo du bihar: garaiz zaude izena emateko

2022/07/04

Garaiz zaude uztailaren 5ean HanHemenek Zoomez eratu duen 'Euskal komunitate globalaren lehen topaketa digitalean' parte hartzeko Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen HanHemen ekimenak 'Euskal komunitate globalaren lehen topaketa digitala' egingo du bihar asteartea, uztailaren 5ean, Zoom bidez, eta parte hartzeko gonbitea luzatu die munduan edonon daudela ere partaide izan nahi duten interesatu guztiei. Topaketan, HanHemenek azkeneko hilabeteetan burutu duen inkestaren emaitzak jakinaraziko dira, eta euskal komunitate globalaren ...

Gehiago irakurri...


Hiru egunez eta iganderaino Euskal Jaiak Nevadako Elkon eta Kaliforniako Chinon: Chinoko Euskal Jai egitaraua [eta II]

2022/07/01

Elkoko 'Basque National Festival' eta Chinoko SCBCen Euskal Besta uztailaren 1, 2 eta 3an izango dira aurten Hasi berria dugun uztailean, Nevadako Elko eta Hego Kaliforniako Chino dira lehenengo asteburu honetan, uztailaren 1, 2 eta 3an, euren urteroko Euskal Jaiak antolatu dituzten herriak, Aurreko artikuluan Elkokoen berri eman ondoren, honetan Hego Kalifornian, Los Angelesaldean dagoen Chinokoak aipatuko ditugu. 'Southern California Basque Club' antolatzaile, bertako euskaldun zaharrenek 'La Puenteko ...

Gehiago irakurri...


Hiru egunez eta iganderaino Euskal Jaiak Nevadako Elkon eta Kaliforniako Chinon: Elkoko Euskal Jai egitaraua [I]

2022/07/01

Elkoko 'Basque National Festival' eta Chinoko SCBCen Euskal Besta uztailaren 1, 2 eta 3an izango dira aurten Urtero sasoi honetan legez, euskal festa garaia izango dute ostiraletik aurrera uztaileko lehenengo asteburu hau Nevadako Elkon eta Kaliforniako Chinon. 'Elko Basque Club' eta 'Southern California Basque Club' euskal etxeak hurrenez hurren antolatzaile, hainbat jende ari da goaitatzen, ohiko euskal jai 'normalizatuen' esperoan, azken bi urte hauetan pandemiak bizitza, eta baita ondorioz udako ...

Gehiago irakurri...


Montevideon Euskaro EEak abiada berreskuratuta ospatu du 111. urteurrena, uztailerako San Fermin jaia deituz

2022/06/30

Etxekoek egindako 'Arkumea txilindron erara' izan zuten menua Euskaro Euskal Etxeko 111. urteurreneko bazkarian Montevideoko Euskaro Euskal Etxea 1911ko ekainaren 29an sortua da eta ekainero ospatu ohi du. Hori dela eta, ekainaren 12an, euskal etxeko kide, familia eta lagun bildu ziren elkartearen 111. urteurrena ospatzeko bazkari batean. Juan Pedro Arin eta Juan Carlos Ariztegui, Zuzendaritza Batzordeko kideak, arkumea txilindron erara prestatzeaz arduratu ziren eta 75 lagun gerturatu ziren dastatzera.

Gehiago irakurri...


"Gauza txikiek historia handiak egiten dituzte", pentsatu al duzu materiala ematea Euskal Diasporaren Artxiboari?

2022/06/29

Handi ala txiki, edozein material emigrazioari eta euskaldunek munduan utzitako arrastoari lotua eskertuko dizute Diasporaren Artxiboan Iraganak, aberatsa denean ere, gordetzen ez bada, galtzeko arriskua dauka. Euskal Herriak altxorra du munduan barreiatutako bere diaspora. Denboran zehar, euskaldunek euren arrasto eta marka utzi dute hamaika lekutako parajetan, leku askotako historia eraikitzen lagundu dute eta partaide izan dira munduari ezagutzen dugun gisan tankera ematen. Baina horrek guztiak galtzeko eta ahazturan erortzeko ...

Gehiago irakurri...


Iruñean dira Nafarroako Gobernuaren 2022ko Uda Eskoletan partaide diren Argentinako nafar etxeetako zortzi gazteak

2022/06/28

Gazte argentinarrak Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariarekin eta Sergio Pérez Kanpo Ekintzarako zuzendariarekin Atzo abiatu zen Iruñean Nafarroako Gobernuaren eskutik uztailaren 2a bitartean eta Argentinako Nafarroako Etxeetako —Buenos Aires, Rosario, Mendoza eta Bolívar, bina nafar etxe bakoitzeko— zortzi gazte argentinar partaide izango dituen Udako Eskolak programa, Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza antolatzaile, NEXT estrategia barruan. Etorriak dira ...

Gehiago irakurri...


San Francisco, Los Angeles, Las Vegas eta NYeko euskal komunitateetatik pasatuko da datozen egunetan 'Txipli, Txapla, Pum'

2022/06/28

'Txipli, txapla, pum': Endika Basaguren eta Amaia Hormaetxea uztailaren 11eraino geldituko dira AEBn materiala biltzen Bizkaitik bidaiatu ondoren, Estatu Batuetan dira 'Txipli, Txapla, Pum Amerikatik' taldeko Endika Basaguren eta Amaia Hormaetxea kideak, joan den asteburuan hasi eta uztailaren 11ra arte, San Frantziskon, Los Angelesen, Las Vegasen eta New Yorken barrena luzatuko den osteran, bertako euskal etxe eta kolektibitateetako kideekin solastu eta elkar-eragiteko, materiala biltzearren esku artean ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia