euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buletina irailaren 1ean itzuliko da

2022/08/22

Irailaren 1ean berreutsiko dio irakurleekiko eguneroko hitzorduari buletinak, baina bitartean lanean segituko dugu Urtero bezala sasoi honetan, egun batzuk hartuko ditugu barne lana egiteko eta datozen hamar egunetan ez dugu buletina emitituko. Sare sozialetan bai arituko garela, agenda berrituko dugu eta baita beste sail batzuk ere, baina ohiko buletina plazaratu gabe.

Gehiago irakurri...


Abuztua festetan: Euskal Festak? Euskal Herrian egiten direnak: Europako EHan eta munduan barreiatutakoan

2022/08/19

Datorren asteburuan San Frantziskon egingo den Udako Besta euskal festaren kartel eta programa Abuztu erdia pasea da eta astelehenetik aurrera EuskalKultura hamar egunez egongo da emititu gabe, barruko lanak egiten irailaren 1ean itzultzeko, beraz azken artikulu honetan gainbegiratu bat eskainiko diodu panoramari, urtero sasoi honetan egiten dugun iruzkin edo kronikatxoan. Esaten genuen aurreko batean aste hau aste berezia dela Euskal Herri osoan, abuztuaren 15aren inguruan. Joan den astelehenean gu geu ...

Gehiago irakurri...


Diasporaren Eguna: topa egite birtuala ari da prestatzen Maipúko Anaitasuna Brasil, Txile, Peru, AEB, EHko lagunekin

2022/08/19

Askok Argentinan Buenos Aires Celebran ospatuko dute Euskal Diasporaren Eguna, baina Maipúko gonbitearekin ere bat egin dezakete Munduan zehar irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko hamaika euskal etxe eta talde prestatzen ari diren saio eta ekitaldien artean, Maipú-tik, bertako Anaitasuna Euskal Etxetik, proposamen zehatza egin dute "gonbitea luzatuz Euskal Diasporaren Eguna edalontzia jasoz ospatu nahi duten guztiei, topa eginez Euskal Herriaren alde eta mundu osoko euskal familia handia osatzen dugun ...

Gehiago irakurri...


Hitzaldia euskal baleazaleez Iparraldeko EEan eta, bihotz ebakuntza tarteko, odol eskaera Juan Carlos Ibarrolarentzat

2022/08/19

Odola ematea eskatzen du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak bere kide Juan Carlos Ibarrolarentzat Buenos Airesen, abuztuaren 23an 19:30etan Iparraldeko Euskal Etxearen egoitzan euskal baleazaleez azken hamar urteotan elkarteko Kultura Azpibatzordeko kide izan den Emilio de Cándidok eman behar duen hitzaldiaren testua egiten ari ginela, ohartu gara Iparraldeko Euskal Etxeak odol eskaera egina duela, edozein talde eta faktorerena, Iparraldeko Euskal Etxeko kide eta hiriburu argentinarreko euskaltzale ...

Gehiago irakurri...


Quebec-eko Euskaldunak-ek 'Euskal Astea' antolatuz ospatuko du Euskal Diasporaren Eguna irailaren 8tik 11era Montrealen

2022/08/18

Montrealgo Euskal Asteko afixa, irailaren 8tik 11era, hiriko Euskaldunak euskal etxea antolatzaile Quebec-eko Euskaldunak elkarteak lau egunez luzatuko diren ekitaldiak bilduko dituen Euskal Aste bat antolatuz ospatuko du datorren irailaren 8tik 11ra Montrealen Euskal Diasporaren Eguna. Programa irailaren 8an, Euskal Diasporaren Egunean bertan, estreinatuko da, Pantxoa Etchegoin kulturgileak —aurten bertan Euskal Kultur Erakundeko zuzendaritza lanetik erretreta hartu duen adituak— emango ...

Gehiago irakurri...


'Diaspora Eguna Mintzagai' online topaketa antolatu dute Boisetik irailaren 8an Pentsatu al duzu parte hartzea? (I)

2022/08/18

Iristen doaz mundu osotik euskal etxe, komunitate eta erakundeen dei eta hitzorduak Euskal Diasporaren Egunarekin (EDE) bat egiteko eta Diaspora bera ospatu eta aldarrikatzeko. Guztiak merezi bezala bildu ezinean, banaka batzuk azpimarratuko ditugu eta Boisen 'Diaspora Eguna Mintzagai' izenpean, BSU Unibertsitateko Euskal Ikasketa alorrak prestatu duenarekin hasiko gara. Iazko EDEn izan zuen lehen ...

Gehiago irakurri...


Itziar Ituño: "Diasporako jendearen begietako diztirak lagundu egiten du norbera bere herriarekin berremozionatzen"

2022/08/17

Itziar Ituño Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegira joan den maiatzean egin zuen bisitaldian

Lehenengo bidaia egin du aurten Argentinara Itziar Ituño aktoreak, bertan film bat grabatzeko, eta aukera izan du euskal etxe pare bat bisitatu eta bertako euskaldunekin egoteko. Aurretik ezagutzen zituen euskal-argentinarrek gonbidaturik, Buenos Airesko Euskaltzaleak-ekoek bera konplize antolatutako zinema saio batean partaide izan zen, 'Ilargi guztiak' emanez, eta bat gehiago izan zen ondoko jaian. Eta Rosarioko Zazpirak Bat-ekoekin ere hori izan zen, gonbidatu eta partaide, guztien oroimenean gelditu diren uneez gozatuz. Eskarmentuaz galdetu diogu, eta hauxe da esan diguna, baita gero eta indartsuago plazaratzen ari den Korrika Argentinatik abiatzeko eskabideaz ere.

Gehiago irakurri...


Argentinan, euskara eskolak 2023an iragarriko dituen kartel lehiaketa eta Gaztetxoen postal lehiaketa deitu dituzte

2022/08/16

Aurreko edizioetan saritu eta inprimitutako karteletako batzuk, Argentinako euskara eskola aukeraren berri emanez Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak Euskal Asteari lotutako bi deialdi plazaratu ditu: 2023ko euskara ikastaroen iragarpena egiten duen kartel lehiaketa eta gaztetxo edo txikien postal lehiaketa. Baterako zein besterako lanak aurkezteko azken eguna datorren irailaren 30a izango da. Sarituen izenak urrian, 2022ko Euskal Aste Nazionalean jakinaraziko dira, Macachinen.

Gehiago irakurri...


Gaur jai da, Andre Dena Maria eta Donostiako Aste Nagusiko egun handia, festak Buffalon, St Pierre eta Mikelunen...

2022/08/15

ZORIONAK! Larunbatean ezkondu ziren Utah-ko Sonia Castanon NABOko euskara teknikaria eta Tony Barajas triskalariari Gaur abuztuaren 15a jai da, Euskal Herriko leku askotan herriko jaiak, Andre Dena Maria edo Ama Birjinaren jai egun tradizionala, eta Donostian, adibidez, joan den larunbatean abiatu zen bederatzi jai-eguneko Aste Nagusiko egun handia. Diasporan, esaterako, euskal festak Wyoming-eko Buffalon —ospakizuna joan den larunbatera pasatu bada ere— eta St Pierre eta Mikelunen, ...

Gehiago irakurri...


Gogoz itzuli dira 2022an Boisera 'San Inazio' jaiak, Korrontzi eta Udaberrirekin, eta Anita Anacabe eta Aita Antton omenduz

2022/08/14

Aita Antton Egigurenek eta Anita Anacabe Franzoiak jaso zuten uztailaren 31ean Kristin Armstrong parkean Cenarrisa Fundazioaren saria

Loiolako San Ignazio da Boiseko euskaldunen zaindaria, eta euskal festak haren ohoretan egiten dira uztailaren 31ean. Bost urtean behin, baina, urteroko tokiko festa hori 'Jaialdi' nazioarteko festa erraldoia bilakatzen da, nahiz eta, pandemiagatik, 2020koarekin txandapasa egin behar izan zuten, 2025erako utziz. Bi urte joanak, beraz, San Ignaziorik gabe, eta aurten gogo bereziz ekin zaie. Boisen bizi den Todor Azurtzak egin digu kronika.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia