euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Immigrantearen Eguna ospatzeko gizatalde azoka eta jaiak: Buenos Airesen, Tandilen baita Comodoro Rivadavian ere

2024/09/26

Herrialde osoko hainbat eszenatokitan, euskal komunitatea dantzarekin presente egon zen Immigrantearen Eguneko ospakizunetan: Buenos Airesko Euskaltzaleak, Tandilgo Gure Etxea, Comodoro Rivadaviako Euskal Echea eta Buenos Airesko Laurak Bat Irailean, Argentinan, omenaldia eta gomuta berezia eskaintzen zaie etorkinei, ekitaldi instituzional, artistiko eta kulturalekin. Urtero, gizataldeen elkarte eta erakundeak gastronomia, artisautza, musika eta dantza tipikoak uztartzen dituzten jaialdietara biltzen dira eta, edizio bakoitzerako, jantziak berritzen dituzte, dantza berriren bat entseatzen dute, plater tradizional berri batekin ausartzen dira ...

Gehiago irakurri...


Coloradoko Udako Besta 2024 Gran Junctionen: Bizi Emankorra Mayi-ri eta plaka Urrutia Plazaren gorazarre (eta II)

2024/09/26

Mayi (Berterretche) Petracek eskuetan 'Bizi Emankorra' sariko plaka duela, Agurraren irudia eta bere plaka eta frontoikoa lagun Artikulu honen lehenengo partean, NABOk Grand Junctionen egindako bileraren berri eman genuen, baita Colorado Estatuak Jean Urruty euskal emigrante donazahartarrak 1978an eraikitako eta 'Plaza Urrutia' izenaz ezaguna den pilotalekua aintzakotzat hartu eta estatuko jabego historikoen erregistroan sartuz babesa eman izana ospatzeko bertan ezarritako plaka desestaltzearen argazki kronika egin ere, eta ...

Gehiago irakurri...


Coloradoko Udako Besta 2024 Gran Junctionen: Bizi Emankorra Mayi-ri eta plaka Urrutia Plazaren gorazarre (I)

2024/09/25

Coloradoko Grand Junctioneko 'Plaza Urrutia' frontoiko ekitaldietara Chino eta Kaliforniatik inguratutako partaideetako batzuk Asteburu ederra pasatu dute irailaren 21 eta 22an, larunbat eta igandez, Grand Junctionen 'Colorado Euskal Etxea' antolatzaile hiriko 'Plaza Urrutia' pilotalekuan, larunbatean EEaren 'Udako Besta' ospatuta, programa trinko batekin, eta igandean Coloradoko Mus Txapelketarekin, NABOren nazionalerako sailkagarria den norgehiagokan. Frontoian plaka bat ezartzea, Coloradoko Estatuak kantxa ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko pilotariak eta euskal-mallorcatar adiskidantza Sineuko kantxaren 75. urteurren eta Diaspora Eguneko jaian

2024/09/25

Sineuko Frontoiaren 75. urteurrena eta Euskal Diasporaren Eguna batera ospatu zituen Mallorcako Artea Euskal Etxeak Euskal-mallorcatar senidetasun programa eta jai bikoitza edo hirukoitza joan den larunbatean, irailaren 21ean. Mallorcako Artea Euskal Etxeak bat egin zuen Sineu herriko frontoiaren 75 urteak ospatzeko jaiarekin eta bertara ekarri zuen baita ere 2024ko Euskal Diasporaren Eguneko ospakizuna. Frontoia bera bertan izan zen gertaleku eta programa aberats batean Balear Uharteetako tradizioak eta ...

Gehiago irakurri...


Euskara ikasten ari zara eta mintza praktika egin nahi duzu? Parte hartu larunbatetan JHM elkartearen online saioetan

2024/09/24

Jalgi Hadi Mundura Elkartearen mintza saioak larunbatero egiten dira Jalgi Hadi Mundura (JHM) 2020an Covid konfinamendu garaian sortutako elkarte birtuala da, Mintzaneteko kide talde batek abiatua. Elkartea asmo jakin batekin jaio zen: euskara ikasten ari zirenei edota hizkuntza praktikatu nahi zutenei mintzatzeko tarte bat eskaintzea. Lau urte pasa eta gero, itxialdiaren garaian elkartzeko forma bakarra izan zen hura aukera paregabea bihurtu da Euskal ...

Gehiago irakurri...


Basterretxearen mendeurrena ospagai Renoko Unibertsitatean Jon Bilbao Katedra eta Katrin Alberdi adituaren eskutik

2024/09/24

Andres Irujo, Fran Goitia, Arantxa Irujo, Zöe Bray, Katrin Alberdi eta Leire Urbeltz mahain inguruan (argazkia K. Alberdi) Bermeoko eskultore eta artista polifazetikoaren jaiotzaren mendeurrenean, Nevada-Renoko Unibertsitateko ‘Jon Bilbao’ katedrak bi jarduera antolatu ditu irailean EHUko doktore eta Arte Ederretan lizentziaduna den Katrin Alberdi partaide dela. Lehenengoa irailaren 14an egin zen eta mahainguru batean hartu zuen parte Alberdik Renoko Convention Center-en.

Gehiago irakurri...


'Izan bazinen, bazara' lelopean, 250 lagun berrelkartu ziren jai erraldoi batean La Platako Euzko Etxeko 80 urteak kari

2024/09/23

Parte-hartze handia, agur birtual ugari, eta oroitzapen asko Euzko Etxeak ospatutako Berrelkartze Jaian “Izan bazinen, bazara”. Hiru hitz besterik ez dituen lelo honekin, La Platako Euzko Etxeak deia luzatu zien euren bizitzako uneren batean, jardueraren batean parte hartu eta, euskal etxearen parte izandako pertsona orori gau berezi bat partekatzearren. 250 bat lagun bildu zituen "Berrelkartzearen Jaia"k irailaren 7an eta bai horixe oso bestelako gaua izan zela, gogoan ...

Gehiago irakurri...


Euskal etxeetako pilotariek osatzen dute Parisen Euskal Pilota Nazioen Ligan arituko den ordezkaritza argentinarra

2024/09/22

Ezk. esk.: Alan Correa eta Mikel Gil Nájera xare jokalariak, J. Andoni Irazusta, Peto Goñi eta Daniel M. Plotequer, pilota adaptatu taldekoak Irailaren 22tik hasita eta 28ra arte Euskal Pilotaren Nazioen Liga jokatuko da Parisen, trinketean dabiltzan nazioarteko kirolari onenak bildurik. Txapelketak 13 herrialdetako 230 pilotari batuko ditu, 7 diziplinatan eta 146 partida jokaturik 3 kantxatan. Hiru jokagunean La Cavalerie, Chiquito de Cambo (Trinquet Village) eta US Metro trinketeak izango dira, goi mailako kirol ikuskizun ...

Gehiago irakurri...


'Transmisioa' eskaini eta mahai ingurua egingo euskal diasporaz Argentinan Biarritzeko Amérique Latine Zinemaldian

2024/09/20

Argentinako errealitatea aztertzearen barruan, bere euskal diasporari arreta berezia emango diote Biarritzeko Amérique Latine Jaialdian Biarritzen larunbat honetan hasiko da Biarritz Amérique Latine 2024 Jaialdia, irailaren 21ean, eta aurten arreta berezia eskainiko dio Argentinari eta herrialdeak Javier Mileik boterea hartu zuenetik 2023ko abenduan bizi duen egoerari. Argentinako azken errealitatearen errepaso horretan, egun bat programatu dute antolatzaileek, bertan ustez indartsu eta aktibo dabilen euskal komunitatearen ...

Gehiago irakurri...


Villa Maríako Euzko Etxeak 78 urte ospatuko, lehiak, afaria, haur herri jolasak, zinea, meza eta online hitzaldia eskainiz

2024/09/20

Abesbatza, Deysi Giordanoren zuzendaritzapean; Euskara eskolak, Flor Deniz irakaslearekin; Pilota eskola, Nicolás Vespriniren eskutik eta Luis Carricaburuk zuzendutako Danborrada dira Villa Maríako Euzko Etxeak antolatutako ohiko jardueretako batzuk      Duela zortzi hamarkada luze, Cordoba probintziako eskualde honetara, nekazaritza eta abeltzaintza eremura, eta Argentinako esne-arro nagusietako baten erdigunera, iritsi ziren aitzindariek amets bat zuten. Garai hartan, inguruko lur sailetan bizi ziren familia euskaldunak euren etxeetan elkartu ohi ziren, baina txoko komun batekin amets egiten zuten, bertan elkartu, aterpea hartu eta jaiak ospatzeko. Duela 78 urte ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia